26-02-2026 Jueves, I semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak
 

Barriak

Etiquetado como:

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2391 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
26.02.2026

Anabella Barroso, Espainiako Eleizako Artxibozainen Alkarteko presidente

Anabella Barroso Arahuetes, Bilboko eleizbarrutiko laiko eta Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboko (AHEB-BEHA) zuzendaria Espainiako Eleizako Artxibozainen Alkarteko presidente izendatu dabe. Izendapen hau Madrilen, otsailaren 24 eta 25ean ospatu dan Espainiako Gotzainen Batzarreko Batzorde Iraunkorraren 272. batzarrean gertatu da. 

26.02.2026

On Joseba Segura gotzaina buru izango da domekaz, Madrilen, Hispanoamerikaren Eguneko mezan

Datorren domekaz, martxoak 1, Eleizak Hispanoamerikaren Eguna ospatuko dau, aurton, "Bidelagun, alaitasunean bat eginda" goiburuaren haritik. Misinoetarako eta Eleizakazko Lankidetzarako Gotzain Batzordearen eskutik, egun honetan Eleizak Amerikan dauan presentziaren garrantzia nabarmendu gura da. Gotzain Batzorde horretako arduradun dan On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru dala ospatuko da alkar-meza, besteak beste Herrien Ebanjelizazinorako Kongregazinoko Prefektu dan Luis Antonio Tagle filipinar kardinala meza-emoile dala. Goizeko 10:30etan izango da eta TVE2 katearen bidez zuzenean …

26.02.2026

Bermeon, dirua batzeko kanpaina Andra Mari eta Santa Eufemia eleizetako teilatuak konpontzeko

Asteburu honetan, aparteko kolekta egingo da Bermeoko ospakizunetan Andra Mari eta Santa Eufemia parrokietako teilatuen konponketen gastuei aurre egiteko, "8.000 baietz" goiburuaren haritik.

26.02.2026

"Bat eginda bizikidetzaren alde", musulmanen eta katolikoen batzarra

Bihar -otsailak 27, barikua- "Bat eginda bizikidetzaren alde" kristauen eta musulmanen arteko batzarra ospatuko da. Moyua plazan emongo jako hasiera ekitaldiari 18:00etan, agiria irakurriz. Ondoren, otoitzaldia eta afaria,non Ramadan eta Pazko aldian ohikoa dan baraua (iftar) hutsiko dan, egingo dira eskolapioen ikastetxean (Rekalde zum.)

25.02.2026

120 lagun sinodoari buruzko batzarretan, Portugaleten

Joan dan asteburuan amaitu dira sinodoari buruzko batzarrak Portugaleten. Pastoral Barrutiko 120 lagun baino gehiagolk parte hartu dau. 

25.02.2026

Sinodoari buruzko bikaritzako lehenengo batzarra, zapatuz, Gurutzetan

Datozan asteetan bikaritzetan ospatuko diran Sinodoari buruzko hiru ekitaldietako lehenengoa ospatuko da datorren zapatuz, otsailak 28, Gurutzetako Mariaren BIhotz Garbia parrokian. I. eta II. bikaritzetan sinodo-taldeetan parte hartu daben 450 lagun ingururi egin jake deialdia saiorako.  Gurutzetako hitzorduaren ostean, beste bi izango dira, martxoaren 14an, Zornotzan (IV. eta V. bikaritzak) eta martxoaren 28an, Bilbon, Indautxun (III., VI. eta VII. bikaritzak). Hiru batzarrak zapatuz egingo dira, beraz, 10:00etatik 12:30etara.

25.02.2026

Ekintza Katoliko Orokorreko (EKO-ACG) kideek zuhaitzak landatuko dabez domekaz Urdaibain

Datorren domekaz, martxoak 1, EKO-ACG mobimentuak zuhaitzak landatuko ditu Urdaibaiko Biosfera Erreserban, Lurgaia alkarearen eskutik eta deialdia egin dau jenteak parte hartu dagian. Joan dan urtarrilaren 18an egitekotan ziran ekintza hau, baina bertan behera itzi behar izan eben eguraldi txarragaitik, eta asteburu honetan egitea erabaki dabe. Izena emon eta gozatu domeka goizerako plan bikain honetaz. Goizeko 9:30etan da hitzordua Kurutze Santua ermitan (Muxika).

25.02.2026

"Bizkia isilik", bederatzi bilkura pertsonen salerosketaren aurka

Hilaren azken eguaztenez ohikoa dabez, bilkura isilak egingo dira etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidebakokeriak salatzeko. Oraingoan, Bizkaiko bederatzi herritan batera egingo diran bilkuretan pertsonen salerosketa, giza eskubideen bortxaketa larria dan eta mundu osoan gero eta hedatuago dagoana salatuko dabe. Bilkurak otsailaren 25ean egingo dira, 19:30etan.

24.02.2026

Europaren etorkizunari buruzko gogoetarako mintegia "Barandiaran Kristau Alkartearen" eskutik

"Barandiaran Kristau Alkartea" dalakoak gogoetarako mintegia antolatu dau, "Zein da Europaren etorkizuna?" goiburuaren haritik. Martxoaren 3 eta 10ean izango da, Barrian (Plaza Barria, 4. Bilbao), 19:00etan. Martxoaren 3an, Susana Mangana "Pedro Arrupe" Giza Eskubideetarako Institutuko doktore-ikertzaile eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea izango da hizlaria eta 10ean, Alberto Lopez Basaguren Zuzenbide Konstituzionaleko Euskal Herriko Unibertsitateko katedraduna.  

24.02.2026

El Salvadorreko ekonomia-garapen eta lekuko aldaketari buruzko saioa gaur, Bilbon

"Ekonomia-garapena, lekuko aitzindaritza eta klima-aldaketari moldatzea El Salvadorren" gaiaren inguruko saioa izango da gaura arratsaldeko 18:30etan Barria eraikineko (Plaza Barria, 4-1.) aretoan. Patxi Lupiola Esku Elkartuak Bizkaia erakundeko presidenteak, Amaia Ruiz Caritas Bizkaia erakundeko kideak eta Paco Llorente Manos Unidas Madrid erakundeko kofinantzaketa sailekoak parte hartuko dabe. 

Emaitzak orrialdeka