29-03-2024 Viernes, semana - semana santa
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 23 )
 

Barriak

Etiquetado como: Caritas

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1020 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
29.12.2023

Gernikan, klaratarrei buruzko ikus-entzunezkoa eta Caritasen aldeko kontzertua

Gaur eta bihar, ekitaldi garrantzitsuak ospatuko dira Lizeo antzokian. Lehenengoa, gaur iluntzeko 20:00etan, 'Agur Santa Clara' 14 minutuko dokumentalaren emonaldia izango da. Gernikan 600 urtez bizi ondoren, klausurako monja honeek agur esan eutsen gernikarrei gotzaina buru zala ospatu zan eleizkizunean eta eurek eta komentuak itzi daben arrastoa jasoten da ikus-entzunezkoan. Pedro Durana eta Doru Ionut Prisacarluk zuzendu dabe gaur estreinatuko dan dokumentala. Bihar, leku berean, Caritas Bizkaia erakundearen aldeko kontzertua ospatuko da eta Gontzal Mendibilek abestuko dau Ugao Sarea …

28.12.2023

Opil solidarioa: ez da kostatzen dana, balio dauana baino

Gaur goizean aurkeztu da datorren barikuz, urtarrilak 5, Bilboko Plaza barrian 10:00etatik 14:30etara ospatuko dan Errege-opil solidarioaren XX. ekitaldia. Ekimen hau, 2005ean jarri eban martxan Caritas Bizkaia erakundeak gizartea ume eta gazteek jasate daben bazterketa eta pobretasunaren aurkako borrokara erakarteko. Gaur egun be helburu bera dau: "sentiberatasuna biztu eragiten daben arrazoien aurrean eta dirua batu adin txikiko horreen bizi-baldintzak hobetzeko garatzen diran egitasmoetara zuzentzeko". Gura daben guztiek opil zati bat eta baso bete txokolate eskuratu ahal izango dabe …

28.12.2023

Bermeon ospatuko da San Joan ermitako urte amaierak meza

Gaztelugatxeko ermita eta ingurua zaintzeaz arduratzen dan boluntarioen batzordeak jakitera emon dabenez, aurton, abenduaren 31an, hatxeko ermitan urtero ospatzen dan Eukaristia Bermeoko frantsizkotarren eleizan ospatuko da arratsaldeko 19:00etan. Bizkaiko Foru Aldundiak ingurua konpontzen eta hobetzen diharduala da lekualdaketaren arrazoia. 

28.12.2023

Domekaz, Familiaren Eguna ospatuko da

Datorren domekaz, abenduak 31, eta "Familia, Barri Onaren eroale" goiburua ardaztzat hartuta, Eleizak Familia Santuaren Eguna ospatuko dau. Familia eta Biziaren Defentsarako Gotzain Azpibatzordeak prestatu ditu egun horretarako lagungarriak, besteak beste, Gabon-aldian familian otoitz egiteko liburuxka.

27.12.2023

'Bizkaia isilik' ekimenak urtea aztertuko dau

Abenduko bilkura isilean, 2023ko azkenean, urteko gorabeherak aztertuko dabez, etorkin eta errefuxiatuei, "mugak zeharkatzeko saiakeran biktima bihurtu ziran pertsonei" dagokiezan giza eskubideen urraketen ingurukoak berrikusteko eta "Europako hegoaldean bizi daben zoritxarraren larriagotzea" salatzeko.

26.12.2023

Jose Luis Ciordia gizon lasai eta aldarte onekoa hil da

Joan dan eguenez, abenduak 21, Jose LUis Ciordia Etenaut Eleizbarrutiko abadea hil zan Bilbon, 96 urte ebazala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna gaur arratsaldeko 18:00etan ospatuko da Ortuellako San Felix Cantalicio parrokian.

26.12.2023

Kontzertua Zeanurin, ehun urtetik gorako organo zaharbarrituagaz

Bihar -abenduak 27, eguaztena- Zeanuriko Andra Mari parrokiako organoaren inaugurazino ofiziala ospatuko da. Urtebete inguru egon da musika-hotsik atara barik, zaharbarritu egin dabelako. Abuztutik hasita, Karmele Angoitia parrokiako organistak jo dau organoa, baina bihar egingo da inaugurazino ofiziala Xabier Urtasun organistaren kontzertuagaz.

25.12.2023

Bilboko gotzainak gatazkaz jositako lekuetako biktimak gogoratu ditu

On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru dala ospatu da eguerdian Jaunaren jaiotzaren eguneko Eukaristia Santiago katedralean. Zuzenean emon da web honetatik: Hemen. On Joseba Segurak homiliaren hasieran gogoratu dauanez, aurton Belenen bertan behera geratu dira Gabonetako ospakizunak. Bilboko gotzaina, Frantzisko Aita Santuaren eta A. Isaac Munther palestinar artzain luteranoa; A. Mitri Raheb palestinar teologo kristaua eta  israeldarren aire-erasoan hildako Refaat Alareer palestinar olerkaria Eliza kristauetako abade eta artzainen berbez baliatu da berbaldia egiteko.

25.12.2023

Jaunaren jaiotzaren eguneko Eukaristia katedraletik, On Joseba Segura gotzaina buru dala

On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru dala Santiago katedralean eguerdiko hamabietan ospatuko dan Jaunaren jaiotzaren eguneko Eukaristiaren zuzeneko emonaldia.

25.12.2023

Gabon on!

On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru dala, Eukaristia ospatuko da gaur, eguerdiko 12:00etan, Santiago katedralean.