Barriak
Etiquetado como: Caritas
Gotzain Kontseiluak kurtsoari hasiera emon deutso
Gaur -martitzena-, gotzaina buru dala, Eleizbarrutiaren gobernuan esku-hartzen dauan Bilboko Eleizbarrutiko Gotzain Kontseilu zabalak kurtsoko lehenengo batzarra ospatzen dihardu. Kurtso barriari begira eskuartean dabezan gai nabarmenak aztertuko dabez, besteak beste, Eleizbarrutiaren 75. urteurrenaren ingurukoak. Derion, irailaren 28an ospatuko dan 'Goazen 2024' ekitaldian emongo jako hasiera urteurren horren ospakizunari. Gehiago jakiteko eta izena emoteko: hemen.
Zuzeneko alkarrizketa Bilboko gotzainari
On Joseba Segura Bilboko gotzainak 2024-2025 kurtsoko lehenengo alkarrizketa eskainiko dau gaur Radio Popular-Herri Irratian. Alkarrizketa hori web honetan jarraitzeko, egin klik estekahonetan.
Gotzainak kurtsoko lehenengo alkarrizketa eskainiko dau Radio Popular-Herri Irratian
Gaur, On Joseba Segura Bilboko gotzainak Eleizbarrutiaren 75. urteurrena ospatuko dan 2024-25 kurtsoko lehenengo alkarrizketa eskainiko dau Radio Popular-Herri Irratian. Zuzenean emongo da web orrialde honen bidez 8:30etatik aurrera. Datozan hilabeteetarako programatutako ekitaldi nagusien eta gaurkotasunezko beste hainbat gairen inguruan jardungo dau.
Erandioko Jado ikastetxea Eleizbarrutiko ikastetxeen sarean (EBI) txertatu da
EBI Eleizbarrutiko ikastetxeen sareak eta BAM irakasleen eskolak ikasturte barria martxan jarten dihardue egunotan. EBI sareak kide barriagaz ekingo deutso ikasturte barriari, izan be orain arte Anai Maristek kudeatu izan daben Erandioko Jado ikastetxea sare horretan txertatu da.
Martxan da 2024-25 ekiturtea
Eleizbarrutiaren 75. urteurrenaren kurtoa martxan da, hasiera ofiziala emongo deutsan ekitaldia irailaren 28an ospatuko bada be, Derion (Gehiago jakiteko eta izena emoteko: hemen). Bitartean, askotariko jarduerak izango dira hilabete honetan. Zapatuz, Jesusen Bihotzeko Santa Maria Josefa fundatzailearen jaiotzaren 182. urteurrena ospatu zan Jesusen Mirabeek La Najan daben Eleizan. Atzo -domeka-, jente ugari batu zan Pobeñan Laguntzako Andra Mariaren eguna ospatzeko. Datorren domekaz, irailak 15, Juan Reyero, Gorka Campos eta Marco Antonio Muñoz Eleizbarrutiko abadegaien abadegintza ospatuko …
Urpeko Amabirjinaren tronurazearen urteurrena Gaztelugatxen
Datorren domekaz, irailak 15, Begoñako Andra Mariaren irudia Gaztelugatxeko San Juan inguruko uretan tronuratu ebeneko 61. urteurrena beteko da. Urperatutako eskultura, Begoñako Andra Mariaren irudiaren kopia da. Domekan bertan, goizeko 11:00etan atarako da hainbat ontzi Bermeoko portutik Gaztelugatxeko San Joan badiarantz eta eguerdiko 12:00etan Eukaristia ospatuko da Bermeo-Bakio errepide zaharrean kokatutako monolitoan eta ondoren lore-eskaintza egingo jako Amabirjinari lurrean zein itsasoan.
Eleizbarrutiko asteko barriak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
'Eleizetan' kontzertu saila Amorebieta-Etxanon
Gaur hasita, "Eleizetan" ganbara-musikako kontzertu sailaren ekitaldi barria ospatuko da Amorebieta-Etxanon. Udalerriko hainbat eleiza eta ermitatan izango dira emonaldiak, hau da, "interpretazinoen kalitatea areagotu egiten dauan inguru goxo eta iradokitzailean", antolakuntzatik nabarmendu dabenez.
Eleizbarrutiko Seminarioko kideak Omella kardinalagaz egon dira Bartzelonan
Gaur -barikua- amaituko da Bilboko Eleizbarrutiko Seminarioko kideek egiten diharduen kurtso hasierako erromesaldia. Aste honetan, taldeak, On Joseba Segura gotzaina buru, Bartzelonako artxidiozesiko hainbat leku bisitatu dau. Atzo, Espainiako Gotzainen Batzarreko aurreko presidentea izan zan Mons. Juan Jose Omella kardinalagaz egon ziran, Eleizbarruti bietako gorabeherak batera jarri ebezalarik.
Laguntzako Andra Mariaren eguna ospatuko dabe domekaz Pobeñan
Etzi -irailak 8, domeka- Laguntzako Andra Mariaren erromeria ospatuko da Pobeñan. Tradizino handiko eguna da berau eta, urtero, Bizkaiko leku askotako ehunka lagun erakarten dau. Lehenengo aldiz, On Joseba Segura gotzaina izango da buru ermitatik 11:30etan atara eta Bariko San Nikolas parrokian amaituko dan prozesinoan. Parrokian, Meza Nagusia ospatuko da,gotzaina buru dala.