Barriak
Etiquetado como: Caritas
Organo eta tronpeta doinuak Durangoko basilikan
Arandoño Kultur Elkarteak antolatutako beste kontzertu bat izango da bihar Durangoko basilikan. Oraingo honetan proposamen berezia izango da, barroko estiloko musika jorratzen dauan hirukoa izango dalako. Piccorgan hirukoak tronpeta eta organo doinuak alkarlotzen dauz. Arratsaldeko 20:30etan hasiko da kontzertua.
Erreguteak Urkiolara Mañaria eta Abadiñotik
Datorren bariku eta zapatuz, abuztuak 30 eta 31, urteko azken erreguteak egingo dira Urkiolako santutegira. Abuztuko azken barikuz ohikoa danez, Mañariko Andra Mariaren Zeruratzea parrokiako alkarteak Eukaristia ospatuko dau 12:00etan santutegian. Abadiñoko erregutea, azkena liturgia egutegian, zapatuz egingo da, 11:30etan. Alex Alonso lurraldeko bikarioa izango da buru meza bietan.
Eleizbarrutiko liburutegiko bitxikerien bilduma
Komunikabideetarako Eleizbarrutiko sailak Jaime Lopez Eguilazek Eleizbarrutiko liburutegiaren inguruan Alkarren Barri aldizkarirako idatzitako artikuluen bilduma argitaratu dau. Askotariko gauzak irakurri daitekez, besteak beste, "irakurten ez ekien pertsonei Jainkoaren Hitza ezaagutzera emotea" helburutzat eukan Biblia mutuaren jatorria edo eskuizkribuak adimen artifizialera pasatzeko urratsak.
Bizkaiko hainbat lekutan ospatzen da San Bartolome eguna
Gaur, Nathanael be deitzen dan Jesusen apostoluetako baten egunez, gure eleizetan santuaren omenez egindako hainbat bitxi emongo dogu ezagutzera.Esate baterako, ehun urtetik gorako organoa Areatzan, kolunbarioa Leioan edo Aldeacuevan (Karrantza) jatorriz bertakoa zan militar batek Mexikotik bialdutako dirutzari esker eraikitako eleiza. monumentala.
Bidezko merkataritza txosnetan
Abandoko San Bizente Martiria parrokiako Hego- Berria alkartasun eta misinoetarako taldeari eta Nekaldiaren Kofradiari esker, bidezko merkataritza jai-eremuan azaldu da. Kofradiarena dan Nekalditarrak txosnak lekua itzi dau, Aste Nagusian be 'bidezko' erosketak egin ahal izateko.
Irailean abade egingo diran hiru abadegaiak, gogo-jardunetan
Irailaren 15etik aurrera hiru abade barri izango dira Bizkaian. Aurreko egunotan, Gorka Campos, Marco Antonio Muñoz eta Juan Reyero Xabierko santutegian dagoz euren burua prestatzen. Bihar amaituko dabez Getafeko Eleizbarrutiko abade dan Javier Siegristen gidaritzapean egiten ari diran gogo-jardunak.
Beste omenaldi bat "zirkuko abadeari'
Miguel María Mendizabal abade 'berezia' zan. Dana emoten eban Bilboko hainbat gizarte auzitan eta gizon alai eta konprometituta zan. Bere abade izatetik, zirkuari eta mundu horretako pertsonei estu lotuta egoteagaitik nabarmendu zan. 'Carablanca' pailazo ospetsua bere osaba zan eta, jentearen esanetan, baita bere eredua be. 1933an jaio zan Bilbon 1959an inkardinatu zan Eleizbarrutira eta 1961ean egin zan abade Elorrion. Abade lagunkide eta ekonomo izan zan Uriosteko parrokian (Ortuella). Besteak beste, Azokari eta Zirkuko Langileen estatuko kapilau izan zan. Lankidetza estuan jardun eban …
Alkartasunezko bidaia Senegalera
Nerea Gainza Foruko parrokiako begiralea eta bere alaba Ane Aldana Senegalen izan dira hamabost egunez boluntario lanetan. Euleuk alkartearen eskutik izan dira han eta 0 eta 3 urte bitartemo neskato-mutikoentzako umezurtz-etxean, eskola baten eta osasun-etxe baten laguntzeko aukera izan dabe. Bizkaia Irratian egindako alkarrizketan adierazo dabenez, "euren ametsa bete dabe".
Athleticek Kopa eskaini deutso Bizkaiko zaindariari
Talde zuri-gorriko neskek eta mutilek, Jon Uriarte presidenteak, Jose Angel Iribarrek eta Zuzendaritza-batzordeko ordezkariek bisita egin eutsen atzo Begoñako Amatxuri. 1930ean hasitako ohiturari jarraipena emonez, lore-eskaintza egin eben Amabirjinaren aurrean, lortutakoak eskertzeko eta hildako athleticzaleen alde eskatzeko.
Ihes-aretoa dauan museo bakarra, zabalik Aste Nagusian
Gaur, urteko astelehen guztietan lez, Eleiz Museoa itxita egongo da, asteko atseden-eguna dalako. Halanda be, Aste Nagusiko gainerako egunetan zabalik izango da ohiko ordutegian. Barikuz, jaietako egun nagusian, jaiegunetako ordutegian bisitatu ahal izango da, goizeko 10:30etatik eguerdiko 13:30etara. Museoko arduradunen esanetan, egunotan, bisitari gehienak, turistak dira eta dei egiten deutse bizkaitarrei, Museoan gordeten diran 500 artelanen bidez Bizkaiko kultur ondarea ezagutu daien.