Barriak
Etiquetado como: Jesuitak
Misino-lekukotasuna Kongoko EDtik
Berrizko Mesedetako Misiolariek asteotan Berrizen ospatzen diharduen XVII. Kapitulu Nagusia aprobetxatuz, hiru partaide Bilbon izan ziran zapatuz, Kongoko Errepublika Demokratikoko Mufunga, Likasi, Bunkeya eta Kanseniako misinoei laguntzen deutsen hogei lagun ingurugaz.
Bilboko gotzainak lehenengo aldiz parte hartuko dau Espainiako Gotzainen Batzarreko Batzorde Iraunkorrean
Espainiako Gotzainen Batzarreko (EGB) Batzorde Iraunkorrak bere 267. batzarra ospatuko dau uztailaren 2 eta 3an Gotzainen Batzarrak Madrilen dauan egoitzan. Batzorde honen lehenengo batzarra izango da martxoko osoko bilkuran karguak barritu ziranetik. Adin txikikoen babeserako bulegoetako koordinazino eta aholkularitzarako zerbitzuak egin dauan Eleizan izandako sexu gehiegikerien biktimen osoko erreparazinorako egitasmoa landuko dabe, besteak beste. Bilboko gotzainak lehenengo aldiz parte hartuko dau Batzorde Iraunkorreko kide lez, aitatutako Osoko Bilkura haretan Misinoetarako eta …
Eleizbarrutiko barriak minutu baten
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Gaur, Aita Santuak sustatutako "Maitasunaren Munduko Eguna"
Ekainaren 29an, Eleizak ohikoa dau "San Pedro eguneko diru-laguntza" edo Aita Santuak sustatutako "Maitasunaren Munduko Eguna" ospatzea. Kerman Lopez bikario nagusiak gogoratzen deuskunez, orain dala urte bi Gotzainak eta bere Gotzain Kontseiluak agindutako diru-batze hau eranstea erabaki eben, "bizkaitar alkarte katolikoari, Aita Santuaren alde otoitz egiteaz gainera, ebanjelizatzea adoretzen eta beharrizan larrian dagozanei laguntzen jarraitu daian berari laguntzea dagokiola jabetu daiten eta horren kontzientzia hartu daian". Holan, geure alkartetik haragoko Eleizako kide izatearen sena …
"Bilbao, gaur egungo arte erlijiosoak izan beharko leukenaren eredu da"
Gaur goizean emon deutse amaiera joan dan martitzenez Bilbon hasi ziran Eleizaren Kultur Ondarearen XLII. Jardunaldiei. Pablo Lopez Raso Madrileko Francisco Vitoria Unibertsitateko Komunikazino-fakultateko katedradunak betiko eleizetan eta oinplano barriko eleizetan txertatutako arte garaikidearen inguruko berbaldi bi eskaini ditu. Pablo Delclaux Ondarerako Gotzainen Batzarreko Gotzain Azpibatzordeko Idazkaritzako zuzendariak esker ona adierazo deutse Bilbao uriari eta Eleizbarrutiari harreragaitik eta "arte garaikidea gizarte bizikidetzarako bultzada eta, gure kasuan, fedea agertzeko bidea" …
BAM Irakasleen Unibertsitate Eskolaren urteurrena
'Begoñako Andra Mari' Irakasleen Unibertsitate Eskolak ekitaldia ospatuko dau gaura arratsaldez bere 75. urteurrena dala-eta. Gaur egun unibertsitate eskola osatzen dabenak eta aurretik partaide izan diranak batuko dira gaur arratsaldeko seietatik aurrera SILO Bilbao (Olabeaga 21) eremuan ospatuko dan jaian. Urteotan, 10.000 andereño eta maisu baino gehiago prestatu izan da Eleizbarrutiko eskola honetan. On Joseba Segura Bilboko gotzaina zuzenduko jake bertaratutako guztiei, besteak beste, ekitaldi publiko baten lehenengo aldiz parte hartuko dauan Begoña Pedrosa Eusko Jaurlaritzako …
"Guggenheim museoa lagungarri izan da etorkizunean konfiantza izateko"
Aste honetan, Kultur Ondarerako Espainiako Gotzainen Batzarreko Gotzain Azpibatzordeak sustatzen dituan Eleizaren Kultur Ondarearen XLII. jardunaldiak ospatzen ari dira Bilbon, 25 Eleizbarruti inguruko ordezkariakaz. Atzo, Juan Ignacio Vidarte Bilboko Guggenheim Museoko zuzendariak jardun eban, besteak beste, eta uriburuko haibat leku bisitatu eben, esate baterako, Guggenheim Museoa, San Mames edo Azkuna Zentroa. Guggenheim Museoak Bilbon izan dauan eraginaren eta 1991ean egitasmoa sortu zanetik izan diran gertaera gogoangarri nagusien errepasoa egin eban Vidartek bere berbaldian.
IV. eta V. bikaritzetakoak Urkioilan batuko dira
Urte bitan batu barik egon ondoren, atzo -eguaztena-, IV. eta V. bikaritzetako pastoral eragile, laiko, erlijioso eta abadeak Urkiolan batzartu ziran.
Arte gotikoari buruzko erakusketa Enkarterrin
Apirilaren 30era arte, arte gotikoari buruzko erakusketa ikusgai izango da Enkarterriko Museoan. "Erdi Arotik gure arora arte, arte gotikoa Enkarterrin" goiburuagaz, eta Jesus Muñiz historialariaren eskutik, 1270 eta 1530 bitarteko 38 pieza ikusi daitekez.
"Gure Eleizen tradizinoaren ondarea gorde eta zabaltzea, jarrera modernoa da"
Estatuko 25 Eleizbarruti inguruk parte hartzen dihardu atzotik Kultur Ondarearen XLII. Jardunaldietan. Deustuko Unibertsitateko ospakizun-aretoan emon jaken hasera jardunaldiei Juan Jose Etxeberria Unibertsitateko errektorea, On Joseba Segura Bilboko gotzaina, Joan Maria Aburto alkatea, Lexuri Arrizabalaga Kultur diputatua eta Mons. Francisco Jose Prieto Santiago de Compostelako artzapezpikua bertan zirala. Alberto Santana Kultur Ondarerako Bizkaiko Foru Aldundiko Zerbitzuko arduradunaren berbaldiak emon eutsen hasiera ekitaldiei. Pablo Delclaux kultur ondarerako Gotzainen Batzarreko gotzain …