Barriak
Etiquetado como: Jesuitak
Sendotzak eta kurtso amaiera Autonomia-Indautxu Pastoral Barrutian
Zapatuz, Autonomia-Indautxu Pastoral Barrutiko zazpi helduk eta beste leku batzuetako bik kristau sarbideko sakramentuak -Bateoa, Eukaristia eta Sendotza- ospatu ebezan Sortze Garbia parrokian. Fernando Marcos lurralde bikarioa izan zan buru eleizkizunean.
Hiru abadegai abade egingo dira irailaren 15ean
2024-25 kurtsoa hasteaz batera, Bilboko Eleizbarrutian hiru abade barri izango dira. Irailaren 15ean, Juan Reyero, Gorka Campos eta Marco Antonio Muñoz abadegaiak abade egingo dira, Ignacio Fernandez Seminarioko errektoreak joan dan barikuz Bilbon ospatu zan kurtso amaierako ekitaldian iragarri eban lez. Juan, Gorka eta Marco urtearen hasieran ordenatu ziran diakono eta irailaren 15ean egingo dira abade Santiago katedralean, 19:00etan.
Astekoak, asteko barrien laburpena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Bizkaiko bost gaztek misino-esperientziak biziko dabez udan
Ekainaren 15ean, zapatuz, Ipar-hegoaldea ikastaroaren azken saioa ospatu zan. Bederatzi gaztek parte hartu dabe Misinoek, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak eta Caritas Bizkaia erakundeak antolatzen daben ikastaroaren aurtengo ekitaldian. Prozesua burutu ondoren, gazte horreetako bostek misino-esperientzia biziko dabe udan. Lau Boliviara joango dira eta bestea Togora. Ikastaroaren 29 ekitalditan, 400 lagun inguruk parte hartu dau.
Krzysztof Miotekek agur esan deutso Bilboko Eleizbarrutiari
Bilboko Eleizbarrutian pastoralgintzan urtebete emon ondoren, Krzysztof Miotek poloniar abadea datozan egunetan joango da bere herrialdera eta egunotan eleiztarrei agur egiten dihardu: joan dan asteburuan, Gallartan, bihar -ekainak 23, domeka- azken meza ospatuko dau La Arboleda eta Trapagaraneko parrokietan eta, azkenik, ekainaren 30ean, Ortuellan eta Mariaren Mirabeakaz Portugaleten.
Astelehenean, San Joan egunez, ospakizunak Gaztelugatxen
Datorren astelehenez, ekainak 24, San Joan Bateatzailearen eguna -jaia bere jaiotegunean ospatzen dauan santu bakarra- ospatuko da. Eleizbarrutian, santu honen izenpeko diran ermiten artean, Gaztelugatxekoa dago. Bertan, goizean goizetik ospatuko dira Eukaristiak: 06:30, 07:30, 08:30, 10:30, 11:30 eta 12:30etan.
"OTxandioko ermitak, bereziak dira: euren kantutegia dabe"
Egun berezia bizi izan zan atzo Otxandioko Santa Marina parrokian. Alde batetik, azken urteetan itxita egon dan torrerako sarbiderako lan-egitasmoa aurkeztu zan. Jon Ortega arkitektoak laster egingo diran lanak aitatu ebazan, bigarren aldi baten kanpatorreraino iritsiko dirala azalduz. Beste alde batetik, Eleiz Museoaren web orrialdea aurkeztu zan. Bertan, ibilbide birtuala egin daiteke herrigunean dagozan lau ermitak bisitatuz. Asier Astigarraga parrokiako batzordeko kideak gidatu eban ekitaldia. Besteak beste, Egoitz Garmendia Otxandioko alkateak parte hartu eban ekitaldian eta esker ona …
Kurtsoaren amaiera Eleizbarrutiko Seminarioan
Bihar -ekainak 21, barikua-, On Joseba Segura gotzaina buru dala ospatuko da kurtso amaierako esker oneko Eukaristia Eleizbarrutiko Seminarioan.
Organo-kontzertua Durangon, Musikaren Europako Egunean
Bihar -ekainak 21, barikua- Musikaren Europako Eguna ospatuko da eta, hori dala-eta, Durangoko Uribarriko Andra Mari basilikan organo-kontzertua ospatuko da bihar, 20:30etan, Arandoño Kultur Alkarteak antolatuta, Roberto Fresco Madrileko katedraleko organista titularraren eskutik. G.F. Haendel ingeles musikagileari omenaldia egingo deutso. Sarrera doan da eta, beste batzuetan lez, pantaila jarriko dabe musikaria ikusteko.
Osasun Pastoraltzarako eragileen Eleizbarruti arteko batzarra
Atzo -ekainak 18, martitzena-, ospitaleetako pastoral eragileen Eleizbarruti arteko XXI. batzarra ospatu zan Donostiako Eleizbarrutiko Seminarioan. Donostia, Gasteiz eta Bilboko Eleizbarrutietako arreta erlijioso eta espiritualetako zerbitzurako taldeak 2019an batzartu ziran azkenengo aldiz eta aurton barriro izan dabe hitzordua.