18-04-2024 Jueves, III semana - pascua
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 28 )
 

Barriak

Etiquetado como: Afrika

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1064 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
26.12.2023

Kontzertua Zeanurin, ehun urtetik gorako organo zaharbarrituagaz

Bihar -abenduak 27, eguaztena- Zeanuriko Andra Mari parrokiako organoaren inaugurazino ofiziala ospatuko da. Urtebete inguru egon da musika-hotsik atara barik, zaharbarritu egin dabelako. Abuztutik hasita, Karmele Angoitia parrokiako organistak jo dau organoa, baina bihar egingo da inaugurazino ofiziala Xabier Urtasun organistaren kontzertuagaz.

25.12.2023

Bilboko gotzainak gatazkaz jositako lekuetako biktimak gogoratu ditu

On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru dala ospatu da eguerdian Jaunaren jaiotzaren eguneko Eukaristia Santiago katedralean. Zuzenean emon da web honetatik: Hemen. On Joseba Segurak homiliaren hasieran gogoratu dauanez, aurton Belenen bertan behera geratu dira Gabonetako ospakizunak. Bilboko gotzaina, Frantzisko Aita Santuaren eta A. Isaac Munther palestinar artzain luteranoa; A. Mitri Raheb palestinar teologo kristaua eta  israeldarren aire-erasoan hildako Refaat Alareer palestinar olerkaria Eliza kristauetako abade eta artzainen berbez baliatu da berbaldia egiteko.

25.12.2023

Jaunaren jaiotzaren eguneko Eukaristia katedraletik, On Joseba Segura gotzaina buru dala

On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru dala Santiago katedralean eguerdiko hamabietan ospatuko dan Jaunaren jaiotzaren eguneko Eukaristiaren zuzeneko emonaldia.

25.12.2023

Gabon on!

On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru dala, Eukaristia ospatuko da gaur, eguerdiko 12:00etan, Santiago katedralean.

24.12.2023

2024ko azken 'Astekoak'

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
23.12.2023

Kontzertu solidarioak Iralako San Antonio koralaren eskutik

Abenduaren 26an beteko dira 25 urte Iralabarriko San Antonio koralak lehenengo kontzertua emon ebanetik eta hori ospatzeko Gabonetako emonaldia eskainiko dabe bihar -abenduak 23, zapatuz- TAU fundazinoaren alde (genero-indarkeriaren biktima diran emakumeen harrera-etxea), CIPEMegaz batera, Iralako frantziskotarren parrokian, 20:00etan.

22.12.2023

Gotzainaren Gabonetako zorion-agurra

On Joseba Segura Bilboko gotzainak, Bilboko Eleizbarrutiko Seminarioan grabatutako Gabonetako zorion-agurrean, gogoan ditu Lurralde Santuko eta munduko beste hainbat lekutako biktima errugabeak. Joan dan domekaz Bilboko San Bizente parrokiara Belengo Bakearen Argia jasotzera joan ziran gazte batzukaz batera, gotzainak Gabonetako zorion-agurra zabaldu dau, "egunotan guregana helduko dan" Bakearen Argi horrek "gure artean argi egin" daiala eskatuz. 

21.12.2023

Otoitzak Gabonetan mahaia bedeinkatzeko

Fede-zabalkunde eta Katekesirako Eleizbarrutiko Ordezkaritzako ume eta gazteen sailak otoitzak prestatu ditu Gabonetan, hain zuzen be, Gabon gaueko afarian, Jaunaren jaiotzaren eguneko bazkarian, Gabon zahar gaueko afarian eta Urte barriko bazkarian, mahaia bedeinkatzeko.

21.12.2023

Gabonetako ospakizuna Errekarte Pastoral Barrutian

Aste honetan, Gabonetako ospakizunak izan dabez Errekarte Pastoral Barrutian (PB). Gymkana egin dabe, astelehenenz, Zorrotzan, martizenez, Retuerton eta eguaztenez, Gurutzetan.

21.12.2023

Kontzertua eta berbaldia Greccioko San Frantzisko jaiotzaren 800. urteurrenean

Gaur arratsaldeko zazpietan,Jose Mª Arregi frantziskotarrak berbaldia emongo dau Paduko San Antonio eleizan (AA. Frantziskotarrak), orain dala 800 urte Asisko San Frantziskok Greccion lehenengo jaiotza jarri ebala oroitzeko. Gertaera beraren haritik, bihar -abenduak 22, barikua-, Jatorki abesbatzak Gabonetako emonaldia -ongintzazko kontzertua- eskainiko dau Atxuriko Gizakundea eleizan, erretinan distrofiak edo ikusmen urria edo itsutasuna eragiten dabezan gaixotasunak daukiezanei laguntzea eta bizi-kalitatea hobetzea helburutzat daukan Asociación Retina Bizkaia Begisare alkartearen alde.