Barriak
Etiquetado como: Bizkaia isilik bilkura isilak
Asteburuan, Kristau Sarbideko sakramentuak eta beste hainbat jarduera
Atzo -ekainak 16, domeka- helduen kristau sarbideko sakramentuak, hau da, Bateoa, Eukaristia eta Sendotza, ospatu ziran Sestaon. Gainera, zapatuz, ekainak 15, Ipar-Hegoaldea ikastaroko kurtsoko azken saioa ospatu zan Bilboko Barrian eta arratsaldez, joan dan eguenez hil zan Antonio Madinabeitia misiolariaren arimaren aldeko hileta-eleizkizuna ospatu zan Gasteizen. Ondoren, aitatutako gertaerok eta beste hainbat gogoratuko doguz.
"Enkarterri Hoberantz" sariaren XX. ekitaldia
Bihar -ekainak 18, "Enkarterri Hoberantz" sariaren XX. ekitaldia ospatuko da Galdameseko Loizaga Torrean. EBI Eleizbarrutiko ikastetxeen sarean dagoan Sopuertako San Viator ikastetxeak eta Enkarterriko Mankomunitateak antolatzen dabe sari hau, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Enkartur, SPRI, ADR Enkarterrialde eta Enkarterri Group erakundeen laguntzagaz. Elixabete Etxanobe Bizkaiko Diputatu Nagusia izango da buru ekitaldian.
Eleizbarrutiko asteko barrien laburpena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Ondare kultural erlijiosoari buruzko jardunaldiak ospatuko dira Bilbon
Kultur Ondarerako Espainiako Gotzainen Batzarreko Gotzain Azpibatzordeak sustatuta, Eleizaren Kultur Ondareari buruzko XLII. Jardunaldiak ospatuko dira. Aurtengo ekitaldian, honako gai hau landuko da: "Ondare kultural erlijiosoa, ohitura, modernitatea eta jasangarritasuna".
Abade eta laikoen izendapen barriak datorren kurtsorako
Gotzain Kontseiluak, oraindik amaitu barik dagoan prozesuren bat izan ezik, abade eta laikoen jardunleku barriak eta barritzeak onartu ditu eta datorren kurtsoan sartuko dira indarrean. Irailaren 1etik aurrera, Sergio Buiza abadea izango da I. eta II. bikaritzetako arduraduna eta gaur egun II. bikaritzako (Enkarterri) bikario dan Miguel Vera abadeak moderatzaile lez jardungo dau Autonomia-Indautxu Pastoral Barrutian. Beste alde batetik, Eleizbarrutian kantziler barria izango da, Jorge Canarias Deustuko Unibertsitateko irakasle eta lizentziadun Zuzenbide Kanonikoan. Canariasek Felix Alonsoren …
Kurtso barria
Irailaren 1erako aurreikusitako izendapenen zerrenda argitaratu da. Itxi barik dago, prozesuren bat edo beste amaitu barik da-eta.
Pareten margolan bateko aingeruek bizia hartuko dabe 'Gau zurian'
Gaur eta bihar, Bilbao Uribilduaren Sorreraren 724. urteurrena ospatuko da uriburuko hainbat lekutan ospatuko diran arte-ekitaldiakaz. Eleiz Museoak Luis Paret eta Alcazarrena dan "Santa Luziaren martiritza" margolanaren bidez parte hartuko dau 'Gau zurian'. Bideo-mapping deitutako ikuskizunaren -irudien proiekzinoak soinuaz lagunduta- bidez, margolaneko aingeru biek bizia hartuko dabe eta hegan joango dira klaustroraino. Proiekzinoa egun bietean egingo da, 19:30etatik 00:30etara.
Urkiolan 'Antonioei' ohore egin deutse
Urkiolako santutegian buru diran Antonio biez gaineta, gaur bereziki gogoan izan dabe Antonio Madinabeitia iaz arte Abadetxean bizi izan dan azken misiolaria. Felix Morenok tistura handiz eta berea dauan irriaz esan dauanez, "Joseba Legarza lez, Antonio be 'goikoagaz' adostutako egunean hil da". Izan be, goizaldean hil da, bere santuaren egunez, abegi egin eutsan eta santutegiko isino-alkartean bizitzeko aukera emon eutsan lekuan berezia dan egunean. Gaur lagun askok izan dau gogoan eta egun eguzkitsuaren -eta freskoaren- opariaz gozatu dabe.
Antonio Madinabeitia Urkiolako azken misiolaria hil da
Orain dala ordu batzuk, Antonio Madinabeitia misiolaria hil da 91 urte ebazala. Joseba Legarza abadea eta Bittor Garaigordobil gotzain erretiratua hil ondoren, Antoniok Urkiolako Abadetxean bizitzen jarraitu eban Felix Moreno eta Conchi Marcos senar-emazteakaz batera. Gaur, Paduko San Antonio eguna, Urkiolako familiak gogoan izango dau goizeko 10:00etan hasi eta 13:00ra arte ospatuko diran Eukaristietan. Meza Nagusia, gotzaina buru dala, eguerdian izango da.
Begoñako basilikako organistak Gasteizen jardungo dau gaur
Barikura arte -ekainak 14-, Arabako Organo-jaialdiaren XXXVIII. ekitaldiaren barruan, hainbat kontzertu ospatuko da Vitoria-Gasteiz, Agurain, Bastida eta Villabuenan. Gaur egungo organistarik onenetako batzuk jardungo dabe, besteak beste gaur iluntzeko 20:30etan Vitoria-Gasteizko Karmeneko Ama komentuko eleizan kontzertua eskainiko dauan Miriam Cepeda Begoñako basilikako orgainista titularrak. Sarrera doan izango da leku guztiak bete arte.