Barriak
Etiquetado como: Azotakoa Jaso
Antzerki solidarioa Bilboko San Bizente eleizan
"Hego BerrIa-Compromiso Sur" Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokian sortutako taldeak kurtsoan zehar antolatzen dituan jarduera solidarioetako bat ospatuko da bihar -barikua-, 20:00etan. "Show Must Go On" antzezlana aurkeztuko dabe parrokiako 'Bengo leku' lokaletan.
Lur-globo berezia aldizkariaren azalean
Alkarren Barri - Comunicación aldizkariaren maiatzeko alean, lur-globoan jarritako lore koloretsuak nabarmentzen dira. Gerra eta indarkeriaz jositako inguruetan loreak ernetea eskatzen dauan alkartearen nahi eta itxaropena islatu gura dau. Azalean, aldizkariaren 32 orrialdeetan garatzen diran gaien barri emoten da: umeen munduko eguna, gaixoaren pazkoa edo joan dan astean Bilbon ospatu dan harrerari buruzko eztabaida-lekua, besteak beste.
Eleizbarrutia, ETAk hil eban lehenengo biktima zibilari eskainitako omenaldian
Udaleko ordezkariek, Juan Mari Aburto alkartea buru, eta "Bilbao Foroa Bake eta Bizikidetzaren alde" erakundekoek, non Galo Bilbaok parte hartzen dauan Bilboko Eleizbarrutiaren izenean, oroitzapenezko plaka barria ipini dabe urian. Ekitaldi sinboliko honen bitartez aukera emon gura jake herritarrei gogoan izan daiezan indarkeria terroristaren eraginez erahildako pertsona guztiak. Kasu honetan, Fermin Monasterio Perez bilbotar taxilariari eskaini deutse omenaldia. ETA talde terroristako kide batek tiroz hil eban 1969.eko apirilaren 9an. ETAren lehenengo biktima zibila izan zan eta alarguna eta …
Eleizako erakundeak lana eta familia benetan bateragarri egitearen alde
Bilboko Eleizbarrutiko Langile Pastoraltzak bere egin dau Eleizako hainbat erakundek maiatzaren 1a dala eta kaleratu daben agiria. Oraingoan, Eleiza Gizalegezko Lanaren alde ekimenetik hauxe aldarrikatu dabe: "ezinbestekoa da langileak zaintzea, lana eta familia benetan bateragarri egingo daben politikak sustatuz". Zehatz-mehatz, "lanaldiaren murrizketari begira", gizarte alkarrizketak aurrera egin beharko leukela dinoe.
Misino-eguna bihar, Urkiolan
Maiatzaren 1ean, aspalditikbatzen dira Urkiolan Bilboko, Donostiako eta Gasteizko Eleizbarrutietako misiolari eta lagunak. Gauza bera egingo dabe bihar eta, besteak beste, Ekuadorren 15 urtetik gora emon ondoren, Eleizbarrutira bueltatu diran Benjamin Respaldiza eta Paulino Ordaxen lekukotasunak entzungo dabez.
Asteburuan, Eleizbarrutian izan diran ekitaldien argazkiak
Bokazinoen aldeko Otoitzaldia Begoñako basilikan, Laiko-komunidadeen Mahaiaren Batzar Nagusia, Misiolari Klaretarren sorreraren 175. urteurrena Bilboko Mariaren Bihotza parrokian eta "Junior eguna" Artxandape Pastoral Barrutian, horra hor, asteburuan Eleizbarrutian ospatu diran ekitaldietako batzuk. Ondoren, ekitaldi horreetako argazkiak eta beste hainbat jarduera aurkeztuko doguz.
Otoitzerako erretiroak Barnezabalen eta Suesako monasterioan
Abandoko San Bizente Martiria eta San Frantzisko Xabier parrokietako 19 helduk otoitzerako erretiroa ospatu dabe Suesako monja hirukoiztarren monasterioan, Belen Roderok lagunduta. Beste alde batetik, Sestao Pastoral Barrutiko (PB) talde batek erretiroa egin dau Berrizko Barnezabal gogarte etxean.
Barruan Begoñako Ama Birjinaren irudia eban botilaren iritsieraren 75. urteurrena ospatu dabe Almacigan
Gaur bete dira 75 urte barruan Begoñako Ama Birjinaren irudia eban botila Tenerifeko Almacigako kostaldera heldu zanetik eta asteburuan ospatu da kanariar herri txiki honetako biztanleentzat mugarri izan zan urteurren hori. Kerman Lopezek parte hartu dau ospakizunetan.
"Goibeltasunean itxaropena zabaldu", domekako Gaixoaren Pazkoaren egunerako goiburua
Maiatzaren 5ean, Pazkoaldiko VI. domekaz, Gaixoaren Pazkoa ospatuko da. Parrokia alkarteak egun horren inguruan hurreratzen dira gaixoengana, euren senideengana eta osasun arloko profesionalengana, eurakaz eta euren alde otoitz egiten dabe eta Gaixoen oliaduraren sakramentua emoten da. Ospakizun honek, otsailaren 11an Gaixoaren Munduko Egunagaz hasitako kanpainari amaiera emongo deutso. “Hareen dolua alaitasun bihurtuko dot, atsekabearen ondoren kontsolatu eta alaituko” (Jer 31, 13) gaiaren inguruan eta "Goibeltasunean itxaropena zabaldu" goiburuaren haritik ospatu da.
Eleizbarrutiko ordezkaritza Migrazinoetarako Pastoraltzaren jardunaldietan, Madrilen
"Alkarte abegitsu, barneratzaile eta misiolariak" eraikiz goiburuaren haritik ospatu dira asteburuan Madrilen migratzaileakazko pastoraleko ordezkari eta eragileen XLIII jardunaldiak, Gotzainen Batzarreko Migrazino eta Giza Mobikortasunerako Gotzain Azpibatzordearen barruan dagoan Migrazinoetarako Sailak antolatuta.