Barriak
Etiquetado como: Azotakoa Jaso
"Jazotakoa jaso" sarien zuzeneko emonaldia
Bihar, Markinatik, 'Jazotakoa jaso' sari-banaketa zuzenean
Bihar, Markinan, gazteen sormena eta ekologiaren aldeko konpromisoa agertzera emongo dira Markinan. Kultur Erakundeen Bilboko eleizbarrutiko Mahaiak antolatutako 'Jazotakoa jaso 2025-2026' lehiaketaren IX. ekitaldiko sariak banatuko dira. Kerman Lopez bikario nagusia buru dala eta Javi Onaindia eleizbarrutiko irratietako zuzendariak gidatuta ospatuko dan ekitaldi hau zuzenean …
Amalurra, 'Jazotakoa jaso' bideoklipen lehiaketaren gaia
Ikusgai dagoz Kultur Erakundeen Mahaiak "Jazotakoa jaso / Comunica Cultura" goiburuaren haritik antolatzen dauan bideoklipen lehiaketaren IX. ekitaldian parte hartzen daben bideoak. "Amalurra eta Laudato si'" gaia da aurten jorratu beharrekoa, "Zer ematen digu eta zer ematen diogu" galdera abiapuntutzat hartuta gizadiaren eta lurraren arteko hartu-emona arakatzeko.
`Kultur kontaketa barriak´, Bilboko Eleizbarrutiak bultzatutako ekimena
Kultur Erakundeen Bilboko eleizbarrutiko Mahaiaren eskutik ekitaldi berezia izango da datorren azaroaren 5ean, "Arimadun irudiak: kultur kontaketa barriak" goiburuaren harira. Solasaldi hau gura daben guztientzat irekita egongo da eta gure sasoiko kultur kontaketak zelan eratzen diran aztertuko da. EITBren Multibox aretoan izango da eguerdiko 12:00etan, Lara Izagirre …
'Jazotakoa jaso' lehiaketaren VII. ekitaldiko sari-banaketaren zuzeneko emonaldia
'Jazotakoa jaso' lehiaketaren VII. ekitaldiko sari nagusia jaso dauan Sagrado Corazón ikastetxean ospatuko da gaur sari-banaketa eta, Somorrostro ikastegiko irakasle eta ikasleen laguntzagaz, zuzenean ikusi ahal izango da web honen bidez eguerdiko hamabietatik aurrera.
Bermeoko 'Sagrado Corazón' ikastetxeak irabazi dau 'Jazotakoa jaso' saria
Kulturartekotasuna da Elizbarrutiko Ikastetxeak (EBI) sakondu daben gaia bideoak prestetako. Kultur Erakundeen Mahaiak antolatutako lehiaketea da eta bihar Bermeon izango da sari banaketa ekitaldia bertako eskoleak irabazi dauelako sari nagusia. javi Onaindiak, Bizkaia Irratia eta Herri Irratiako zuzendariak aurkeztu eta gidatuko dau biharko ekitaldia eta arlo teknikoa …
Agus Barandiaran trikitilariak joko dau 'Jazotakoa jaso' sarien banaketa
Datorren barikuz, martxoak 31, 'Jazotakoa jaso' bideoklipen lehiaketako sariak banatuko dira Somorrostro ikastegian. EBI sarean dagozan Eleizbarrutiko ikastetxeek parte hartzen dabe bideoklipen lehiaketan eta VI. ekitaldi honetako jaialdiko gonbidatu nagusia 'Korrontzi' taldeko Agus Barandiaran izango da. Goizeko 11:00etan hasiko dan ekitaldian, On Joseba Segura Bilboko …
Herri erlejinoa, 'Jazotakoa jaso' lehiaketaren VI. ekitaldiko gaia
Hogeta bederatzi bideoklip aurkeztu dabez 'Jazotakoa jaso' lehiaketaren VI. ekitaldi honetan. Aurton, Kultur Erakundeen Mahaiak proposatu dauan gaia, Eleizbarrutiko ikastetxeak (EBI) kokatuta dagozan herrietako eleiz msika, dantza eta jaien ingurukoa da. Aukera ederra, beraz, Bermeoko, Bilboko, Elorrioko, Gernikako, Markinako, Muskizeko, Ondarroako, Ortuellako, Santurtziko, …
Alkartasunezko kontzertua, Mufungaren Adiskideak Fundazinoaren eskutik, zapatuz, San Bizente eleizan
Datorren zapatuz, maiatzak 23, Bilboko 'Club Deportivo' eta BBKantuz abesbatzek alkartasunezko kontzertua eskeiniko dabe, 19:30etan, Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokian. Sarrera doan izango da eta diru-laguntza emon gura dauanak amaieran egin ahal izango dau.
Bihar, Xavier Morlans teologoak bere azken liburua aurkeztuko dau Bilbon
Xabier Morlans bartzelonar abade eta teologoa bere liburua "zehaztasunez eta pedagogiaz" aurkeztera dator, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) arduradunek azaldu dabenez. Sinodoko eztabaidetan agertu dan kontuaren inguruan jardundo dau. "Iraganaren irakurketa zuhurretik etorkizunerako proposamena egingo dau, eleiz gogoetaren une honetan eraikuntzarako borondatea agertuz". Ekitaldia, bihar -maiatzak 21, eguena- izango da, 18:30etan, Barrian (Plaza Barria 4. Bilbao).
Zuen ezkontzaren urteurrena beste bikote batzukaz batera ospatzerik nahi? Zatpze!
Maiatzaren 29an, barikuz, hitzordu berezia izango da eleizbarrutiko senar-emazteentzat Begoñako basilikan: Ezkontzaren Urrezko eta Zidarrezko Ezteguak. Fede-zabalkunde eta Katekesirako ordezkaritzako Helduak eta Familia sailetik deialdia egin dabe, gura daben senar-emazte guztiek, Urrezko eta Zidarrezko Ezteguak zein beste urteurren bat ospatu, eleizkizunean parte hartu dagien. Eukaristia 18:00etan izango da, On Joseba Segura gotzaina buru dala, batera bizi izandako urteengaitik esker ona adierazoteko eta bizitza hori ospatzeko.
Otoitzaldia Begoñan Aita Santuaren etorrera prestatzeko
Bilboko eleizbarrutiak otoitzaldi batez hasiera emongo deutse Leon Aita Santuari Bizkaian ondoetorria egiteko ekitaldiei. Begoñan da hitzordua, zapatuz, 20:00etan. Otoitzaldiak 21:15ak arte iraungo dau eta orrialde honetako Youtube kanaletik jarraitu ahal izango da.
Gotzainaren berbaldia Autonomia-Indautxu Gizarte Gelaren 30. urteurrenean
“Erronkak gaur egungo gizartean” gpobiriaren haritik jardungo dau On Joseba Segura gotzainak bihar, maiatzak 30, Bilboko Pilareko Ama eleizan (Iparragirre, 58), Autonomia-Indautxu Gizarte Gelaren sorreraren 30. urteurrenean.
Asteburuko argazkiak
HOACen eguna, Durangon eta sendotzak Durango eta Algortan. Gainera, lehenengo jaunartzeak be izan dira.
Bake eta Adiskidetzerako Batzordearen deia Mendekosten bakearen aldeko jentaurreko ekitaldia egiteko
Datorren domekaz, maiatzak 24, ospatuko dan Mendekoste eguna dala-eta, Bake eta Adiskidetzerako Eleizbatrutiko Batzordeak keinu zehatz bi, eleiza barruan eta eleizatik kanpo, prosposatu deutsoz eleizbarrutiari bakearen aldeko ktistau konpromisoa agerian jartzeko. Aldez aurretik prestatutako pankartagaz bost minutuko bilkura isila egiteko eskatu dabe.
Asteko barrien laburpena
Astekoak, eleizbarrutiko barrien laburpenak azken 7 egunetan izan diran barri nagusien ikus-entzunezko laburpena eskeintzen dau.
Jesusen Mirabeen fundatzailearen eguna
Karitateko Jesusen Mirabeek euren eguna ospatuko dabe maiatzaren 18an, astelehena, Jesusen Bihotzeko Maria Josefa euren fundatzailearen jai liturgikoaren egunez. On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru izango da Jesusen Mirabeen Etxe nagusik eleizan (Naja, 1. Bilbao) arratsaldeko seiretan osspatuko dan Eukaristian. Bihar, ospakizuna eguerdiko hamabietan izango da Miribillan santari eskeinitako eleizan.
San Bizente eleizako organoa martxan da barriro konponketak eginda
Maiatzaren 26an, On Joseba Segura gotzaina Abandoko San Bizente eleizako organo barriztatu barria, balio handiko musika-tresna, bedeinkatuko dau. Urte biko lanen ostean, musika-tresna honek bere distira berreskuratu dau. Gertaera garrantzitsu hau izango da Eleizbarrutiak, 2023tik hasita, Bizkaiko Foru Aldundiagaz batera, garatzen diharduan organoen barriztapenerako egitasmoan emoten dan lehenengo urratsa. Jorge Unda Organoetarako Eleizbarrutiko Batzordeko idazkari exekutiboak alkarrizketa eskaini deutso Alkarren Barri kontu honen inguruan.



