Barriak
Etiquetado como: Ondaregure
Somorrostro ikastegiaren egitasmoa Senegalen ortuak ureztatzeko
Eleizbarrutiko ikastetxeak batzen dituan EBI sareko Somorrostro ikastegiko Energia Barriztagarriak irakasgaia ikasten diharduen ikasleek eguzkia eta haizea buztartzen dituan prototipoa egin dabe ura gezatzeko. Oinarrizko osagaiak eta energia barriztagarriak erabili dabez eta euren lan honegaz 30.000 biztanle baino gehiago batzen dabezan 30 herrixkez osatutako Senegaleko Gandiol landa-eremuko alkarteari lagunduko deutse.
Bizkaian, 'X' bakarra markatuz, zeuk aukeratzen dozu 'noren alde egin'
Apirilaren 10ean hasiko da Bizkaian errentaren autorpena bulegora bertara joanez, telefonoz edo modu digitalez aurkezteko epea. Hil honetan, 2023. ekitaldiko ekonomia-datuak dabezan guztiek Ogasunaren jakinarazpena jasoko dabe zerga-aukerarik onena zein dan jakinarazoz eta zirriborroaren behin-behineko emaitza aurkeztuz. Bilboko Eleizbarrutiak eta Caritas Bizkaia erakundeak dei egiten dabe C aukera markatuta dagoan egiaztatzeko. Lauki hori markatuz, laguntasuna bikoiztu egiten da: Eleizaren alde eta beste gizarte helburu batzuen alde. Zergadunari bardin kostatzen jako eta bi bider laguntzeko …
Errusierara itzuli dabe On Joan Maria Uriarte gotzain erretiratuaren liburu bat
San Petersburgoko Unibertsitate Katolikoak joan dan otsailaren 17an hil zan On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratuak idatzitako `El celibato: apuntes antropológicos espirituales y pedagógicos´ liburua errusierara itzuli eta argitaratu dau. Errusiako bigarren uririk jentetsuenean dagoan Seminarioko Ikasketa-prefektu dan A. Jose M. Vegas Molla klaretarrak Eleizbarrutira bialdutako barrien arabera, azkenean, "urte askoko atzerapenaz", liburua argitaratu egin da. Bere esanetan, "pena handia dau" On Joan Maria Uriarte gotzainak "ezin izan daualako liburua errusierara itzulita …
Argiztapen barria Durangoko Andra Mari eleizpean
Azaroaren amaieran amaitu ziran Andra Mari eleizearen konponketa lanak. Argiztatze sistema guztia barriztau zan. Halan eta guztiz be, jentearen aldetik kritika batzuk izan ziran, ilunegi egoala-ta. Udalak egindako ikerketa lan baten ondorioz, argi gehiago jartzea ebatzi zan.
Vera Cruz Bilboko kofradiarik zaharrenak 470 urte bete ditu gaur
1554.eko apirilaren 2an sortu zan Vera Cruz kofradia, "beraz, Bilboko Aste Santuak 470 urte bere ditu gaur, hauxe dalarik Bilboko ohiturarik zaharrena", Kofradien Ermandadetik nabarmendu dabenez.
Elizbarrutiko 200 gaztek baino gehiagok ospatu dabez Pazkoak
"Jesusen antzera, abegi egin" proposatu jake aurton gazte eta gaztetxoei Pazkoa bizi daien. Fede-zabalkunde eta Katekesirako Eleizbarrutiko Ordezkaritzako Haur eta Gazteen sailetik azaldu dabenez, "aukera ona da Pazko Hirurrenarenera zentzuz eta sakontasunez hurreratzeko, egunok Eleizbarrutiko beste pertsona eta talde batzukaz batera biziz". 200 bat gazte egon dira alkarragaz egunokaz.
Pazko zoriontsuak! Alkarren Barri aldizkariaren kolorezko azalean
Gaur, apirilak 1, Alkarren Barri Elizbarrutiko aldizkariaren ale digitala argitaratzen da. 302. zenbaki honetan hainbat eduki aurkitu zeinke. Aldizkaria on Joseba Segura gotzainak Aste Santu hasieran egindako hausnarketa azaltzen da. Bertan Gaza eta Zisjordanian hilten dagozan milazak lagun hartzen dauz kontuan, besteak beste. Bestalde, Vicente Larrea eskulturgilearen oroimena gogoan hartuta, arte erlijiosoari egindako ekarpena gomutatzen da. Arizmendiarrieta 2023 Bizkaia Saria Bizkaiko Caritasentzat izan dala be jakinazoten da ale honetan.
"Hauxe da Berbiztuarengan sinisten dabenen iraultza"
Gaur, On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izan da Pazko-eguneko eleizkizunean, Bilboko katedralean. Maitasunak indarkeria garaitu egin dauala eta hau kristauentzat egundoko iraultza dala esan dau homilian. Egun honetan, Bilzaiko parrokia eta alkarte guztiek Pazkoa ospatzen dabe. Hainbat lekutan Pazkoak ospatu dabezan gazteek gaur emon deutse amaiera topaketei.
Eleizbarrutiko asteko barriak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org