19-04-2024 Viernes, III semana - pascua
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 42 )
 

Barriak

Etiquetado como: Bizkaia isilik bilkura isilak

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1065 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
21.10.2023

Mariaren Mirabeen 125. urteurrena, Portugaleten

1898.eko urriaren 15ean sortu zan Portugaleten Mariaren Mirabeak monjen alkartea. Gaur egun, herri bereko Gregorio Uzkiano kalean dago euren egoitza eta, bihar, on Joseba Segura gotzaina buru dala, Eukaristia ospatuko dabe euren kaperan goizeko 10:00etan, urteurren hori gogoratzeko.

20.10.2023

Arrieta, Agate Donea, Santa Marina eta Munarri, Ondarearen Jardunaldietan

Urrian ospatzen ari dira Ondarearen Europako XXIII. Jardunaldiak Bizkaian. "Ondarea bizirik, patrimonio vivo, patrimonio inmaterial", goiburuaren haritik, Bizkaiko Foru Aldundiak, aurton, kultur egitarau zabala garatzen dihardu. Esate baterako, 152 dira egindako proposamenak eta 257 jardueratan -berbaldi eta solasaldiak, erakusketak, aspaldiko lanbideen erakusketak, bisita gidatuak, ibilbideak, antzezpenak, tailerrak, daztatzeak eta kontzertuak- banatuta dagoz. Agenda kontsultatu eta lekuak gordeteko: www.ondareabizkaia.eus

20.10.2023

"Umorez eta maitasunez" betetako erakusketa Erandion

Erandioko San Agustin eta San Lorenzo parrokiak erakusketa zabaldu dau aste honetan, hamar artista grafikok POBRETASUNARI buruz egin dabezan lanakaz, "Umorez eta maitasunez beteta" goiburuaren haritik. Abenduaren amaierara arte egongo da ikusgai eleizan. Salamancako Eleizbarrutiko Caritasek itzita,  Estatuko umorista grafiko entzutetsuenen -Forges, Gallego&Rey, Máximo, Mingote, Patxi&Idígoras eta Saldaña- lanak batzen ditu. Erandion, Zugazart, Tasio, J. Ibarrola eta Antonen lanak gehitu jakoz erakusketa horri. Beste alde batetik, atzo -eguena- Erandioko parrokian ospatu zan mezaren …

20.10.2023

"Vida Ascendente-Bizian Gora" mobimenduak kurtsoari hasiera emon deutso

"Vida ascendente - Bizian gora" pertsona nagusien Eleizbarrutiko mobimentuak kurtso hasierako batzarra ospatu eban. Tomy Rodriguez presidentearen esanetan, "taldeetako ordezkariak batu gara gure espiritualtasun, adiskidetasun eta apostolutzaren karismaren berariazko jarduerakaz kurtsoa programatzeko batu gara".

20.10.2023

Antzerkia 'Aterpetxe eskola' ekimenaren alde

Trenaren Adiskideen Bilboko Alkartearen sorreraren 65. urteurrena ospatzeko antolatutako jardueren artean, gaur, "Solitos" antzezlana ikusi ahal izango da 19:30etan, jesuitek Indautxun daben ikastetxeko areto nagusian. Antolatzaileen esanetan, "gaurkotasunez beteta dagoan eta gizartean oihartzun handia izaten ari dan trenen inguruko gaia" landuko da. Sarrerak aurretik erosi daitekez aafbilbao@gmail.com emailean eta 19;00etatik aurrera txartel-leihatilan, euro biren truke. Batu daiten dirua, Alboan Jesuiten Gobernuz Kanpoko Erakundeak sustatzen dauan 'Aterpetxe eskola' ekimenerako izango da.

19.10.2023

ARGIBIDE-OHARRA ELEIZBARRUTIAK 2018an BERE EGINKIZUNETATIK KENDU EGIN EBAN ABADEAREN INGURUAN

Burgoseko Auzitegi Probintzialeko Lehenengo Sailaren 2023.eko uztailaren 19ko 220/2023 epaiaren ebazpenaren inguruan hainbat komunikabidetan zabaldu diran okerreko barriak dirala-eta, Bilboko Eleizbarrutiak ondorengoa argitu gura dau:

19.10.2023

Lourdeseko Hospitalitatearen kurtso honetarako erretiro eta batzarrak

Urriaren 13tik 15era Lourdeseko Bizkaiko Hospitalitateak antolatuta Eleizbarrutitik egin dan Lourdeserako erromesaldian 600 lagun inguruk parte hartu dau. Cristina Gorostiza presidenteak azaldu dauanez, taldean joan dira, besteak beste, On Joseba Segura Bilboko gotzaina, Jose Luis Mendez Osasun Pastoraltzarako Gotzainen Batzarreko saileko zuzendaria, Aitor Uribelarrea Eleizbarrutiko kontsiliarioa eta gaur egun Hospitalitateen Gotzainen Batzarreko Federazinoko presidente dan eta Bizkaiko Hospitalitateko presidente izan zan Pablo Garamendi. 

19.10.2023

Fraile pasiotar barria Bilbon

Oscar Armando Vera Vite ekuadortarra Jesukristo Gure Jaunaren Nekaldiaren eta Jesusen Bihotzaren Probidentziaren Kongregazinoko abade egingo da datorren zapatuz, urriak 21, San Felicisimo eleizan 11:30etan hasiko dan eleizkizunean. Biharamunean ospatuko dau bere lehenengo Eukaristia 12:30etan, eleiza berean. 2018an heldu zan Bilbora Deustuko alkarteko erizaindegian laguntzera eta Zaragozan lau urte emon ondoren, Bilbora itzuli zan diakono lez. Ilusinoz beteta dago egunari begira eta gogotsu, "nire abade ministerioa Jainkoaren herriaren zerbitzura sagaratzeko eta, batez be, prestasunez Harek …

19.10.2023

Domekaz, DOMUND eguna ospatuko da

Datorren domekaz, urriak 22, DOMUND eguna ospatuko dogu, misino-egutegiko egunik garrantzitsuenetakoa. Aurton, hauxe da aukeratutako goiburua: 'Oinak bidean, bihotza adorez' (ik. Lk 24, 13-35). Feli Martin Misinoetarako ordezkariak egun honen inguruan azaldu dauanez, "‘munduaren azken mugetaraino’, gaur egun be bidez bide gertatu daitekeen topaketa da. Horixe da missio ad gentes dalakora atara diran misiolarien bokazinoa". Kanpainari buruzko barri guztiak: hemen

18.10.2023

Urriaren 28an, zapatuz, alkartezainen batzarra

Parrokietan pastoralgintza sustatzeko beharrizana ikusita sortu zan 2014an alkartezainaren irudia, orduan parrokiako erreferente deitu zana. Urriaren 28an, zapatuz, Bilboko Eleizbarrutiko alkartezainen batzarra ospatuko da EBI Eleizbarrutiko Ikastetxeen sarean dan Sopuertako San Viator ikastetxean.ospatuko da Bilboko Eleizbarrutiko alkartezainen lehenengo batzarra. Joateko asmorik izan ezkero, aldez aurretik jakinarazo hemen