Barriak
Etiquetado como: Eleizbarruti artekoa
Zubiaurreren maisulana argitaratu da
Valentin Maria Zubiaurre musikagilearen (Garai, 1837 - Madril, 1914) 'Jesukristo gure Jaunaren Nekaldia" maisulana mende eta erdiren buruan editatu, grabatu, estreinatu eta argitaratu da, Bilboko Koral Alkartearen, Erromako Espainiako Akademiaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren ahaleginari esker. Zubiaurrek 1874an konposatu eban lan hau Erromako Espainiako Akademian izan eban egonaldiaren ordainetan. Koral Alkarteak hiru kontzertu eskaini ebazan Vatikanoan musikagilearen omenez. Hantxe estreinatu eban orain editatu dan lana. Musikaria Garain jaio zan 1837an eta Bizkaiko …
"Geure burua Kristoren jarraitzailetzat dogunok, bere antzera bizi behar dogu"
Katedralean ospatu dan Bariku Santuko eleizkizunean, Bilboko gotzainak misterioaz hitz egin dau, besteak beste, berba hori ezin dala arinkeriaz erabili nabarmenduz. Izan be, bere esanetan, hauxe da misterioa: "sugiere algo que desafía la razón y el sentido común, un rompecabezas imposible de resolver". Izan be, azaldu dauanez, errealitate bi dagoz: "no solo relacionadas con la fe, también con experiencias de la vida, que nos obligan a reivindicar esa palabra, porque no hay ninguna otra que las refleja como ella".
Caritas Jerusalem: Ahots bakoen ahotsa
Gaur, Bariku Santua, Lurralde Santuko Eleizaren aldeko alkartasun-eguna ospatzen da mundu osoan.Lurralde Santuko Kustodiatik azaldu dabenez, diru-batze hau aitatzen dauan lehenengo agiria 1455ekoa da: Kalixto II.aren bulda. Agiri honek "baimena emoten deutse Kustodiako fraileei, herrialdeetara joan eta Leku Santuetarako dirua batzeko.Lurralde Santurako dirua batzea beren-beregi aitatzen dan lehenengo aldia dala esan daiteke". Bilboko Eleizbarrutian, gaur ospatuko diran eleizkizun guztietan batuko da dirua Lurralde Santurako. Beti da beharrezkoa laguntza hori, baina gaur egun, sekula baino …
Gotzainaren eskaria eleiztarrei Lurralde Santuari lagundu deioen
Bilboko gotzainak Krisma-meza ospatu dau, gaur, Bilboko katedralean. Esanahi "oso aberatsa" dauan eleizkizuna da, Kerman Lopez bikario nagusiak Radio Popular-Herri Irratiari eskainitako alkarrizketan azaldu ebanez. Bere esanetan, "gotzaina, Bizkaiko parrokia guztietako parroko da eta, beraz, katedrala Bizkaiko parrokien parrokia da. Krisma-meza Eleizbarrutiko abadeen batzarra da, gotzainak Bizkaiko parrokietara bialdutako abadeen batzarra, eta eleizkizun horretan abadetzarako agintzariak barritu egiten dira. Holan, bat eginda gagozala, Eleiza bera garala agertzen dogu". Bihar, Bariku …
Krisma-mezaren zuzeneko emonaldia
On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da Krisma-mezan, Santiago katedralean, 11:00etan.
Nelkaldi bizidunak Balmasedan, Arkotxan eta Durangon
Hiru herriotan, aspalditik eusten deutse usadio honi. Balmasedan, esate baterako, bihar goizeko 9:30etan antzeztuko dan Nekaldi Bizidunak 50.000 bisitari inguru erakarten dau urtero. Egitaraua, ibilbidea eta sarrerak: hemen. Prozesinoez eta Nekaldi bizidunaren biharko antzezpenaz gainera, azken afariaren antzezpena egingo da gaur, hain zuzen be, Durangon. Hiru egunez antzezten dabe, atzo, lehenengo aldiz, gaur eta bihar. Gehiago jakiteko: hemen. Azkenik, Zaratamoko Arkotxa auzoan, antzezpena 11:00etan hasiko da eta hiru orduko iraupena izango dau.
30 metroko altuerako Athleticen kamiseta Derioko Seminario Zentrum eraikinean
20 metroko zabalerako eta 30 metroko altuerako Athleticen kamiseta -600 metro karratu eta 300 kiloko olana mikrozulatua- jarri dabe Derioko Seminarioa zanaren Seminario Zentrum eraikinaren erdiko torrean. Eraikin horretan, enpresa- eta zerbitzu-alkarteak jarduten dau, guztira, 3.000 lagun inguruk.
Alkartasuna Lurralde Santuaren alde
Bariku Santuz, urtero, Leku Santuen aldeko Egun berezia ospatzen dogu. Hori dala-eta, Anai Francesco Patton Lurralde Santuko Jagoleak mezua idatzi dau: "Pandemiaren eraginez urte bi inguru kolokan emon ondoren, urriaren 7an beste gerra bat biztu zan bat-batean Lurralde Santuan. Milaka heriotza eragiteaz gainera, beste behin be blokeatu egin zan erromesen bisita, gure gazteak luzaroan eskolara joan gabe geratu ziran eta Lurralde Santuko kristau asko eta asko, batez be Belenen eta Palestinan eta baita Jerusalemeko Uri zaharrean eta Israelen be, lan barik geratu zan".