Barriak
Etiquetado como: Gaztelugatxeko San Joan
Klausurako monja eta monjeek alkarragaz ospatuko dabe eguna
Bihar -maiatzak 26, domeka- Eleizak Hirutasun Guztiz Santuaren Eguna ospatuko dau eta, egun horretan ohikoa danez, 'Pro Orantibus' jardunaldia, aurton, "Zure aurpegia begietsiz, esan daigun: Egin bedi zure nahia!" goiburuaren haritik.
Jose Ignacio Mendizabal abadea hil da, "bere bizitza besteen zerbitzura" jarri dauan gizona
Joan dan eguaztenez, maiatzak 22, Jose Ignacio Mendizabal Clemente Eleizbarrutiko abadea hil zan 95 urte ebazala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna gaur arratsaldeko bostetan ospatuko da Abandoko San Bizente Martiria parrokian, Kerman Lopez bikario nagusia buru dala. Atzo, Begoñan, Titanio, Platino, Diamante eta Zidarrezko Ezteguen ospakizunean, bere abade-lagunek gogoan izan eben. Jose Antoniok uztailean beteko ebazan 68 urte abade egin zanetik.
Abadegintzen urteurreneko argazkiak
Atzo -maiatzak 23, eguena-, hainbat abade eta frailek euren ordenazinoaren urteurrena ospatu eben Begoñako basilikan, hain zuzen be, Titanio (75 urte), Platino (70 urte), Diamante (60 urte) eta Zidarrezko Ezteguak.
Parrokiak Lursaila itzi deutso Garaiko udalari berdeguneak egiteko eta jenteak erabili daian
Garaiko parrokiak eta udalak 1986an sinatu eta 2016an amait zan hitzarmena barritu eta eguneratu egin dabe. San Migel elizaren inguruko 2.515 metro karratuko lursaila udalaren esku egon da ordutik hona. Alex Alonso parrokoak eta Erramun Osa parrokoak sinatu daben hitzarmenaren arabera, itzitako lursaila 5.809 metrokoa da orain, saila bikoiztu dalarik. Hogeta hamar urterako itzi jako udalari eta bertan berdeguneak egingo ditu eta jentearen erabilerarako izango da.
Aizu!! agerkariaren ale barria europar hauteskundeen inguruan
Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzaren barruan dagoan Langile Pastoraltzatik Aizu!!! agerkariaren ale barria kaleratu dabe. Hasieran, galdera hau egiten da: "Zelako Europa gura dogu biharko?, galdera benetan egokia, datorren ekainaren 9an ospatuko diran europar hauteskundeen aurrean.
Eleizbarrutiko abadeek egun berezia ospatzen dihardue
Gaur Jesukristo Abade Nagusi eta Betierekoaren Eguna ospatzen dihardu gaur. Eta egun honetan, Bilboko Eleizbarrutiko abadeek euren abadegintzaren urteurrenak osptzen dabez. Aurton be, abadeakaz bat egin dabe euren senideak, euren alkarteetako kideak eta beste hainbat lagunez, urteurrenak ospatzeko..
Iruzur baten barri Bilboko gotzaitegitik
Gaur, Bilboko Gotzaitegiak jakin dau iruzur egin dabela erlijiosoen komunidade batean. Pertsona batek deitu dau telefonoz gotzainaren nortasuna ordezkatuz, bere ahotsa irudikatuz. Iruzurgileak komunidadearentzako dohaintza garrantzitsu bat lortu dauala jakineragin deutse, eta aldez aurretik transferentzia gastuak ordaintzeko diru-sarrera bat egiteko eskatu deutse.
Abadegintzaren Titanio, Platino, Diamante eta Zidarrezko Ezteguen zuzeneko emonaldia
Bilboko Eleizbarrutiak hainbat abade eta fraileren abadegintzaren urteurrenak ospatzen dihardu. On Joseba Segura gotzaina buru dala ospatuko dan Eukaristia 12:30etan izango da Begoñako basilikan eta zuzenean emongo da web honetan.
Uda honetan, parte hartu gura dozu lan-kanpamenturen baten?
Pastoral kurtsoaren amaiera gero eta hurrago dago eta Bilboko Eleizbarrutia hasita dago udako jardueretan pentsatzen. Esate baterako, Fedearen Gizarte, Karidade eta Misino Alderdirako Eleizbarrutiko Batzordearen -Caritas, Euskalerriko Eskautak Bizkaia, Eleizbarrutietako Misinoak eta Fede-zabalkunde eta Katekesirako eta Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzak- bidez, gazteek hainbat lekutan egingo diran askotariko lan-kanpamentuetan parte hartzea sustatzen dau.
Komunikabideetan AAren erabilera etikoa sustatzeari buruzko ekitaldia
Zabalik da Bilboko Eleizbarrutiak (Kultur Erakundeen Mahaia) eta Kazetarien Euskadiko Kolegioak eta Kazetarien Euskadiko Alkarteak ekainaren 5erako antolatu daben ekitaldirako izena emoteko epea, leku guztiak bete arte. Saio horretan, Andrea Ciucci Vatikanoko adituak parte hartuko dau. Hain zuzen be, ekitaldiari hasiera emongo deutsan berbaldia eskainiko dau, Aita Santuak AAren eta "gizatasun beteko komunikazinoaren" inguruan argitaratu dauan mezuan oinarrituta. Gogoeta honen ostean, komunikabideetako hainbat profesionalek eta Adimen Artifizialean aditu dan beste hainbatek solasean jardungo …