Barriak
Etiquetado como: Aste Santua
Sestaoko hainbat familiak Larrabetzun igaro dau asteburua
Sestao Pastoral Barrutiko (PB) katekesiko eta beste hainbat arlotako familiak alkartu dira Larrabetzun eta alkarregaz igaro dabe asteburua. Jaime Pizarro pastoral moderatzailea eta Marisa Quintano Fede-zabalkunde eta Katekesirako arduraduna izan dira eurakaz.
San Migel-Orozko Pastoral Barrutikoak erromes joan dira Estibalizeko santutegira
San Migel-Orozko Pastoral Barrutiak, Donejakue Biderako eta Erromesaldietarako Eleizbarrutiko idazkaritzagaz batera, erromesaldia egin eban apirilaren 13an, zapatuz, Estibalizeko Andra Mariaren santutegira. San Migel, Arrigorriaga, Zaratamo, Ugao-Miraballes, Zeberio eta Orozkoko parrokiako kideek autobus bat bete eben eta Gasteizko Eleizbarrutiak Estibalizeko Andra Mariaren koroatze kanonikoaren mendeurrena ospatzeko 2023ko maiatzaren 6tik 2024ko maiatzaren 6ra ospatzen diharduen Jubileuan parte hartzeko.
Kristau Bizitzarako Ikastaroak mobimentuaren konbibentzia Etxebarrin eta kontzertua Ziortzan
Joan dan zapatuz, apirilak 13, Kristandade Ikastaroak mobimentuko kideek konbibentzia egin eben Etxebarriko San Esteban parrokian, apirilaren 26tik 28ra Begoñako Gogarte Etxean ospatuko daben Kristau Bizitzarako ikastaroaren aurrerapen lez.
Jacinto Batiz: "Errukiak pasibo ez ezik eraginkor izan behar dau"
Horixe esan eban, besteak beste, zapatuz, Jacinto Batiz doktoreak, Propagandisten Ekintza Katolikoak antolatuta, asteburuan Bilboko Euskalduna jauregian ospatu diran 'Katolikoak eta Bizitza publikoa Euskal Herrian' jardunaldien XVIII. ekitaldian. Aurton, "Fedeak bildurra garaitu egiten dau" goiburuaren haritik ospatu dira.
Lourdeseko Bizkaiko Hospitalitatearen erromesaldia Xabierrera
Ehun lagun inguruk -gaixo, hospitalitateko kide eta erromes- parte hartu dau, Lourdeseko Bizkaiko Hospitalitateak antolatuta, Xabierrera egin dan erromesaldian. Zapatuz Xabierren izan ziran eta atzo -domeka- Iruñan. Urrian, urtero, Lourdesera egiten daben erromesaldiaz gainera, urtean zeha beste hainbat jarduera be antolatzen dau Hospitalitateak, esate baterako, asteburuan Nafarroara egin dauan erromesaldia eta eguaztenez, Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian, 19:30etan Carlota Valenzuelak eskainiko dauan berbaldia.
Zelan arindu emozino-sufrimentua itxaropena sortuz
Datorren maiatzaren 5ean, Pazkoaldiko VI. Domeka, Gaixoaren Pazkoa ospatuko da. Egun honen inguruan, parrokia alkarteak gaixoengana, honeen senideengana eta osasun arloko profesionalengana hurreratzen dira. Eurakaz batera eta euren alde otoitz egiten dabe eta gaixoen oliaduraren sakramentua emoten da. Gainera, Osasun Pastoraltzak antolatuta, berbaldia ospatuko da apirilaren 17an, eguaztenez, eta Deustuko Unibertsitatean etika-irakasle eta gizarte- eta osasun-zerbitzuetako labuntza-etikaren garapenerako aholkulari dan Marije Goikoetxea izango da hizlaria.
Astekoak, asteko barrien laburpena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
BAM Irakasleen Unibertsitate Eskolak 75 urte bete ditu
"Begoñako Andra Mari" Irakasleen Unibertsitate Eskolak orain dala 75 urte, hain zuzen be 1948an ekin eutsan bere ibilbideari Teresiar erakundean. 1973an, Eleizbarrutiak bere gain hartu eban eskolaren titulartasuna eta Unibertsitate Eskkola bihurtu eban, karrera eta lanbidea goragoko mailan kokatuz. Denporaldi honetan, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako 10.000 irakasle baino gehiago hezi da, askotariko ikasketa-planakaz eta askotariko testuinguru eta errealitate historikotan.
Erreleboa gehiegikerien prebentzinorako batzordeko zuzendaritzan
Zuzendari barria dago Adin Txikikoen Babes eta Sexu Gehiegikerien Prebentzinorako Batzordean. Bizkaiko Adsis komunitateko kide dan Jose Enrique Varas bilbotar abadea da zuzendari barria. 1964an jaio zan eta soziologo eta teologoa da. Valdivian (Txile) egin zan abade, bertan hogei urte inguru igaro ebazan-eta. Orain dala bederatzi urte bueltatu zan Bizkaira eta San Francisquito parrokiara (Santutxu) bialdu eben. Covidaren eraginez denporaldi luzea bajan emon ondoren, Enkarterrin jarduten dau, Mendiarte Pastoral Barrutian. "Gogoz eta ilusinoz" hartu dau Carlos Olabarriren lekua, taldearen …
Kontzertua Lekeitioko organoaren barriztapenaren alde
Bihar -apirilak 23, zapatua- kontzertua ospatuko da Lekeitioko Andra Mariaren Zeruratzea basilikan, 20:00etan, bertako Cavaille Coll organoaren barriztapenaren alde. Ehun eta hirurogeta hamar urteren buruan, organoa hondatu egin da: aire-ihesak haize-kaxa eta hauspoetan, mekanismoa hondatuta, tutuak egoera txarrean, e.a. Parrokiatik azaldu dabenez, "oraindik liturgia girotzeko balio badau be, ez dau, ezta ezelan be, jatorriko indarrik eta ezin da kontzertuetarako erabili. Horregaitik, preminazkoa da musika-tresnaren barriztapen sakon eta duina".