Barriak
Etiquetado como: Klaretarrak
Argiztapen barria Durangoko Andra Mari eleizpean
Azaroaren amaieran amaitu ziran Andra Mari eleizearen konponketa lanak. Argiztatze sistema guztia barriztau zan. Halan eta guztiz be, jentearen aldetik kritika batzuk izan ziran, ilunegi egoala-ta. Udalak egindako ikerketa lan baten ondorioz, argi gehiago jartzea ebatzi zan.
Vera Cruz Bilboko kofradiarik zaharrenak 470 urte bete ditu gaur
1554.eko apirilaren 2an sortu zan Vera Cruz kofradia, "beraz, Bilboko Aste Santuak 470 urte bere ditu gaur, hauxe dalarik Bilboko ohiturarik zaharrena", Kofradien Ermandadetik nabarmendu dabenez.
Elizbarrutiko 200 gaztek baino gehiagok ospatu dabez Pazkoak
"Jesusen antzera, abegi egin" proposatu jake aurton gazte eta gaztetxoei Pazkoa bizi daien. Fede-zabalkunde eta Katekesirako Eleizbarrutiko Ordezkaritzako Haur eta Gazteen sailetik azaldu dabenez, "aukera ona da Pazko Hirurrenarenera zentzuz eta sakontasunez hurreratzeko, egunok Eleizbarrutiko beste pertsona eta talde batzukaz batera biziz". 200 bat gazte egon dira alkarragaz egunokaz.
Pazko zoriontsuak! Alkarren Barri aldizkariaren kolorezko azalean
Gaur, apirilak 1, Alkarren Barri Elizbarrutiko aldizkariaren ale digitala argitaratzen da. 302. zenbaki honetan hainbat eduki aurkitu zeinke. Aldizkaria on Joseba Segura gotzainak Aste Santu hasieran egindako hausnarketa azaltzen da. Bertan Gaza eta Zisjordanian hilten dagozan milazak lagun hartzen dauz kontuan, besteak beste. Bestalde, Vicente Larrea eskulturgilearen oroimena gogoan hartuta, arte erlijiosoari egindako ekarpena gomutatzen da. Arizmendiarrieta 2023 Bizkaia Saria Bizkaiko Caritasentzat izan dala be jakinazoten da ale honetan.
"Hauxe da Berbiztuarengan sinisten dabenen iraultza"
Gaur, On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izan da Pazko-eguneko eleizkizunean, Bilboko katedralean. Maitasunak indarkeria garaitu egin dauala eta hau kristauentzat egundoko iraultza dala esan dau homilian. Egun honetan, Bilzaiko parrokia eta alkarte guztiek Pazkoa ospatzen dabe. Hainbat lekutan Pazkoak ospatu dabezan gazteek gaur emon deutse amaiera topaketei.
Eleizbarrutiko asteko barriak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Zubiaurreren maisulana argitaratu da
Valentin Maria Zubiaurre musikagilearen (Garai, 1837 - Madril, 1914) 'Jesukristo gure Jaunaren Nekaldia" maisulana mende eta erdiren buruan editatu, grabatu, estreinatu eta argitaratu da, Bilboko Koral Alkartearen, Erromako Espainiako Akademiaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren ahaleginari esker. Zubiaurrek 1874an konposatu eban lan hau Erromako Espainiako Akademian izan eban egonaldiaren ordainetan. Koral Alkarteak hiru kontzertu eskaini ebazan Vatikanoan musikagilearen omenez. Hantxe estreinatu eban orain editatu dan lana. Musikaria Garain jaio zan 1837an eta Bizkaiko …
"Geure burua Kristoren jarraitzailetzat dogunok, bere antzera bizi behar dogu"
Katedralean ospatu dan Bariku Santuko eleizkizunean, Bilboko gotzainak misterioaz hitz egin dau, besteak beste, berba hori ezin dala arinkeriaz erabili nabarmenduz. Izan be, bere esanetan, hauxe da misterioa: "sugiere algo que desafía la razón y el sentido común, un rompecabezas imposible de resolver". Izan be, azaldu dauanez, errealitate bi dagoz: "no solo relacionadas con la fe, también con experiencias de la vida, que nos obligan a reivindicar esa palabra, porque no hay ninguna otra que las refleja como ella".