Barriak
Etiquetado como: Erroma
Katekistek otoitzaldia egin dabe Portugaleten
I. bikaritzako 60 katekista eta helduen taldeetako laguntzaile batu ziran atzo -astelehena- Portugaletaen, Nazareteko Andra Mari parrokiako lokaletan, orain dala urte batzuk Eleizbarrutiko hainbat pastoral arlotan jardun eban eta gaur egun Katalunian bizi dan Blanca Esther Iriarte monja jesuitinak lagunduta, otoitzaldia egiteko.
Tomy Rodriguez eta Salva Montiel, "ezkontza + da" kanpainako protagonista
"Ezkontza + da" goiburuaren haritik ospatuko dau Gotzainen Batzarrak otsailaren 14tik 19ra Senar-emazteen Astea, hain zuzen be, Familia eta Biziaren Defentsarako Gotzain Azpibatzordearen bidez sustatutako ekimena. Arduradunen esanetan, "kristau ezkontzaren handitasun eta duintasuna aurkeztea eta gizarteari bere edertasuna erakustea" da helburua. "Forever match, betirako maitasuna" aldarrikatzen da 2024ko kanpainan. Web orrialdea atondu dabe gaiaren inguruko barri guztiak jasoteko: https://matrimonioesmas.org/. Aurtengo ekitaldian, Eleizbarrutiko pertsona bi dira kanpainako protagonista: …
Datorren domekaz, San Balendin eguna, Zeanurin
Orain dala 65 urte hasi ziran artea neurtzen Eleizondon (Zeanuri). Datorren domekaz, otsailak 18 -otsailaren 14aren hurrengo domeka-, San Balendin eguna ospatuko da. Ospakizun berezi eta maitea da eta Pietate ermitaren inguruan dagoan artearen neurketa da jarduera nagusia. Aurton, gainera, Nestor Basterretxearen kurutzearen aitamen berezia egingo da, Bermeoko artistaren jaiotzaren mendeurrena ospatzen dala-eta. Nestor Basterretxeak diseinatu eban "corten altzairuko" kurutzea, parrokiaren eta Pietate ermitaren artean dagoan Gorbeiako kurutzearen mendeurrena zala-eta.
Diakonogintza eta asteburuko beste hainbat irudi
Asteburuan, gure Eleizbarutian, hainbat jarduera ospatu da, besteak beste, Juan Reyeroren diakonogintza, zapatuz, Durangon, Esku Elkartuak erakundearen kanpaina eta Gaixoaren Munduko Eguna.Horreek eta beste hainbat aitatuko doguz:
Ze bide egin etorkizuneko parrokiarantz?
Kurtso honetarako berbaldien barruan, bihar -otsailak 13, martitzena- mahai-ingurua ospatuko da Bilboko Corpus Christi parrokian, "Ze bide egin etorkizuneko parrokiarantz?" gaiaren inguruan. Alex Alonso IV. bikaritzako lurralde bikarioak, Estrella Moreno Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) zuzendariak eta Belen Rodero Portugalete Pastoral Barrutiko (PB) ekipo ministerialeko kide eta BAM Irakasleen Unibertsitate Eskolako pastoral eta unibertsitatze zabalkunderako arduradunak parte hartuko dabe.
Gaixoaren Eguneko Eukaristiaren zuzeneko emonaldia
Gaixoaren Eguna ospatzen dau gaur Eleizak eta, hori dala-eta, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru izango da Santiago katedralean 19:00etan ospatuo dan Eukaristian. Zuzenean jarraitu daiteke web honetan.
Eleizbarrutiko barrien minutu biko laburpena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Adimen-osasunari buruzko solasaldia, Gaixoaren Eguna dala-eta
"Goibeltasunean, itxaropena zabaldu" goiburuaren haritik ospatuko da aurton Gaixoen Munduko Eguna, asteburu honetan. Hori dala-eta, bihar -domeka-, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina izango da buru arratsaldeko zazpietan Santiago katedralean ospatuko dan Eukaristian. Zuzenean emongo da web honen bidez.
Bilboko Eleizbarrutiak olibondoa landatu dau Bizkaiko Eleizan gehiegikerien biktima izan diranak gogoratzeko
Gaur eguerdian, On Joseba Segura Bilboko gotzainak, Adin Txikikoen Babeserako eta Sexu Gehiegikerien Prebentzinorako Bilboko Eleizbarruiko Batzordeko hainbat kidegaz batera, olibondoa landatu dau Derioko ‘Adiskidetasunaren Basoan’. “Errubakoaren sufrimentua” irudikatuz, joan dan 2023.eko martxoaren 24an Santiago katedralean ospatu zan gehiegikerien biktimen aldeko otoitzaldian aurkeztutako ale bera da. Olibondogaz batera, oroitzapenezko plaka jarri da ‘gure Eleizan izandako sexu gehiegikerien biktima guztien oroimenez’.
Bizian gora/Vida ascendente mobimentuaren zaindarien eguna
Bizian gora/Vida ascendente mobimentuak SImeon eta Ana zaindarien eguna ospatu eban atzo -eguena-. Tomy Rodriguez mobimentuko Eleizbarrutiko presidentearen esanetan, "mobimentuaren egunik garrantzitsuenetakoa da, talde guztietako lagunak batzen garalako adiskidetasun eta pozezko giroan".