Barriak
Etiquetado como: Otxarkoaga Ikastetxea
Errekarteko 150 neska-mutiko inguruk hasiera emon deutse Garizuma-aldiari
Atzo, Hausterre Eguna, hasiera emon jakon Garizuma-aldiari eta hainbat eleizkizun ospatu zan Eleizbarruti osoan. Gotzaina buru izan zan web honen bidez zuzenean emon zan eleizkizunean: hemen. Beste hainbat lekutako argazkiak be jaso doguz, esate baterako, Gurutzetan batu ziran Zorrotza, Retuerto eta Gurutzetako katekesiko taldeenak. 150 ume baino gehiago batu zan euren aita, ama, aitite eta amonakaz... PBtik azaldu dabenez, "Garizuma-aldiari hasiera emon eutsen aurrera egiteko, play egiteko, jakinaren gainean eta geldiarazoten gaituen, stopean izten gaituen gauzak aldatzeko nahiagaz".
Asteburuan, zine-foruma eta bidezko merkataritza Corpus Christi parrokian
Bilboko Corpus Christi parrokiako gaztek ekimen barri eta originalak garatzen dabez eta domeka honetarako be prestatu dabez jarduera bi: Hilaren hirugarren domekaz ohikoa danez, 12:00etako eta 13:00etko mezen aurretik eta ostetik bidezko merkataritzako produktuak salduko dabez eta arratsaldez pelikula ikusteko aukera izango da parrokiako areto nagusian, 18:15etan.
Zapatuz, Bake Topaketa Ziortzan
Datorren zapatuz, otsailak 17, Bake Topaketa bakearen aldeko Eleizbarrutiko topaketa ospatuko da, inguruko bikaritzek (IV-V) antolatutako hasierako ekitaldietan lez, Bolibarretik Ziortzaraino bidea oinez eginez. Aurton, kreazinoaren zaintza hartuko da oinarritzat eta ingurumenaren aurkako indarkeriak nabarmenduko dira. Hitzordua, Bolibarreko eleizaren inguruan da goizeko 10:00etan eta handik oinez joango dira monasterioraino eta jarduerari amaiera emoteko, ospakizuna izango da 13:15etan.
Hausterre Eguneko Eukaristia, zuzenean, katedraletik
Irudian klik eginez, zuzenean parte hartu daiteke Eukaristian. Eleizbarrutiko youtube kanaletik eta facebooketik be emongo da.
On Joseba Segura gotzaina buru izango da Hautsa ezartzeko eleizkizunean, katedralean
Gaur, Hausterre eguna, hasiera emongo jako Garizuma-aldiari eta parrokietan eleizkizunak egingo dira Hautsa ezartzeko.
Otoitz eta alkartze eremuak Ermuan
Familia Pastoraltzarako Ermuko taldeak hainbat jarduera antolatu dau. Esate baterako bihar, otsailak 14, alkartzeko eremua atonduko da Santiago Apostolua parrokian, 10:00etatik 16:00ak arte, "Hitzordua Jesusegaz" izenburuagaz. Arduradunen esanetan, "otoitz egiteko eta gurtzeko eremua, lehenengo maite izan ginduzangaz alkartzeko aukera emongo deuskuna".
Katekistek otoitzaldia egin dabe Portugaleten
I. bikaritzako 60 katekista eta helduen taldeetako laguntzaile batu ziran atzo -astelehena- Portugaletaen, Nazareteko Andra Mari parrokiako lokaletan, orain dala urte batzuk Eleizbarrutiko hainbat pastoral arlotan jardun eban eta gaur egun Katalunian bizi dan Blanca Esther Iriarte monja jesuitinak lagunduta, otoitzaldia egiteko.
Tomy Rodriguez eta Salva Montiel, "ezkontza + da" kanpainako protagonista
"Ezkontza + da" goiburuaren haritik ospatuko dau Gotzainen Batzarrak otsailaren 14tik 19ra Senar-emazteen Astea, hain zuzen be, Familia eta Biziaren Defentsarako Gotzain Azpibatzordearen bidez sustatutako ekimena. Arduradunen esanetan, "kristau ezkontzaren handitasun eta duintasuna aurkeztea eta gizarteari bere edertasuna erakustea" da helburua. "Forever match, betirako maitasuna" aldarrikatzen da 2024ko kanpainan. Web orrialdea atondu dabe gaiaren inguruko barri guztiak jasoteko: https://matrimonioesmas.org/. Aurtengo ekitaldian, Eleizbarrutiko pertsona bi dira kanpainako protagonista: …
Datorren domekaz, San Balendin eguna, Zeanurin
Orain dala 65 urte hasi ziran artea neurtzen Eleizondon (Zeanuri). Datorren domekaz, otsailak 18 -otsailaren 14aren hurrengo domeka-, San Balendin eguna ospatuko da. Ospakizun berezi eta maitea da eta Pietate ermitaren inguruan dagoan artearen neurketa da jarduera nagusia. Aurton, gainera, Nestor Basterretxearen kurutzearen aitamen berezia egingo da, Bermeoko artistaren jaiotzaren mendeurrena ospatzen dala-eta. Nestor Basterretxeak diseinatu eban "corten altzairuko" kurutzea, parrokiaren eta Pietate ermitaren artean dagoan Gorbeiako kurutzearen mendeurrena zala-eta.
Diakonogintza eta asteburuko beste hainbat irudi
Asteburuan, gure Eleizbarutian, hainbat jarduera ospatu da, besteak beste, Juan Reyeroren diakonogintza, zapatuz, Durangon, Esku Elkartuak erakundearen kanpaina eta Gaixoaren Munduko Eguna.Horreek eta beste hainbat aitatuko doguz: