Barriak
Etiquetado como: Otxarkoaga Ikastetxea
Berriotxoako San Balendinen erlikiak Elorriotik Vietnamera
On Joseba Segura Bilboko gotzainak gaur, Berriotxoako San Balendin eguneko Meza Nagusian iragarri dauanez, Elorrioko martiriaren erlikia batzuk Vietnamera egoango ditu, Hanoiko gotzainaren eskariari erantzunez. Abuztuaren 20tik 24ra izango da bidaia eta erlikiak emoteko ekitaldia abuztuaren 23an egingo da So Kien Santutegi Nazionalean ospatuko dan mezan. Beste alde batetik, Bilboko eleizbarrutiak monja domingotarren Elorrioko eleizan dagoan mihisearen kopia bi bialdu ditu asiar herrialdera.
Bihar Bilbon, batzar ekumenikoa, gotzaina bertan dala
Bihar -uztailak 5, zapatua- batzar ekumenikoa ospatuko da kristauen batasunaren alde otoitz egiteko, Eleiza Ebanjeliko Espainiarraren egoitzan, 18:00etan, eta gura daben guztiek parte hartu ahal izango dabe. Otoitzaldi honetan buru izango dira Juan Muela artzaina, Lidia Rodriguez Alkarte Kristau Ebanjelikoko Santutxuko artzaina, Carlos Lopez Gotzain Eleiza Erreformatuko gotzaina, Acel Dodszuweit artzain luteranoa eta On Joseba Segura Bilboko eleizbarrutiko gotzaina.
Hamargarren eguna BizkaiBiran: Gernikatik Bermeora
Ibiltariek Gernikatik Bermeora dagozan 18,49 kilometro egingo dabez.Etapa jentetsua izango dala uste dabe eta partaideek helmugan izango daben saria be ez da edozelangoa, izan be, alkarteak marmitakoa prestatuko deutse. "Historia daben sareak" izenburua dauan arratsaldeko jarduera be erakargarritzat jo daiteke.
On Joseba Segura gotzaina Misinoen inguruko astean, Burgosen
"Itxaropenean misiolari" goiburuaren haritik ospatzen arida matitzenean, uztailak 1, hasi eta bihar arte -uztailak 4, barikua- Misinoei buruzko 77. astea. Burgoseko IparraldekoTeologia-fakultatean ospatzen dihardue biltzarra. Honeek dira antolatzaileak: Fakultatea bera, Misinoetarako eta Eleizen arteko Lankidetzarako Espainiako Gotzainen Batzarreko (EGB-CEE) Gotzain Batzordea, Aita Santuaren Misio Ekintzak (OMP) eta Misinoetarako Burgoseko Ordezkaritza. Gaur, On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Misinoetarako eta Eleizakazko Lankidetzarako Gotzainen Batzarreko Gotzain Batzordeko presidentea …
Ziortzatik Gernikara egingo da BizkaiBirako 9. etapa
BizkaiBirako 9. etapa ospatuko da gaur, Ziortzan hasi et Gernika-Lumon amaituko dana. Atzo, ibiltariek Ziortzako zistertar monjeakaz egoteko aukera izan eben eta gaur bake eta adiskidetzearen gaiaren inguruan gogoeta egingo dabe etapari hasiera emon aurretik eta amaitu ondoren.
Barikuz, Berriotxoako San Balendin eguna Elorrion
1989an izendatu ebenetik Bilboko eleizbarrutiaren bigarren zaindari dan Berriotxoako San Balendin eguna ospatuko da barikuz, uztailak 4. On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru dala ospatuko da Meza Nagusia, eguerdiko 12:00etan, Bizkaiko Foru Aldundiko, Batzar Nagusietako eta herriko Udaleko erakunde-ordezkariak bertan dirala. Aurretik, beste Eukaristia bat ospatuo da goizeko 10:00etan, monja domingotarren Santa Ana komentuan.
BizkaiBira Bizkaian dagoan zistertar monasterio bakarrean amaituko da gaur
Erromesek Berriz eta Ziortzaren artean dagozan 16, 92 kilometroak egingo dabez gaur menditik zehar. Etapa gatxa da eta ibiltariek goizeko bederatzietan ekingo deutse bideari. Egunero lez, 8:30etan otoitzaldia egingo dabe, bokazinoaren inguruko proposamenagaz. Bizkaian dagoan klausurako monjeen monasterio bakarrean, Ziortzakoan, emongojako amaiera egunari.
Gotzain Kontseiluaren kurtsoko azken batzarra Berrizen
Berrizko Mesedetakoen Barnezabal gogarte etxean ospatuko dira gaur eta bihar Gotzain Kontseiluaren kurtso honetako azken saio biak. Bertan izango dira On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina, Kerman Lopez bikario nagusia, Sergio Buiza, Fernando Marcos, Alex Alonso, Felix Larrondo eta Jose Mari Kortazar lurralde bikarioak, Carlos Bargos idazkari nagusia eta kontseilu zabalean parte hartzen daben hiru laikoak: Estrella Moreno (Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko -ETPI- zuzendaria), Manu Moreno (Karidade eta Zuzentasunerako ordezkaria) eta Clara Arza (Fede-zabalkunde eta …
BizkaiBira Berrizko Mesedetako Misiolarien museora helduko da
BizkaiBirako zazpigarren etapa Durangon hasiko da eta Berrizen izango dau amaiera. Ibiltariek 12,12 kilometroko ibilbidea burutko dabe itxura baten erraza dan baina seguruenik sargoriaren erasana izango dauan etapan. Atzo, eskaut gazteak lotu jakozan bideari, Urkiolan izan ziran eta Durangora helduta alde zaharretik bisita egin eben Gerediaga alkartearen eskutik eta egunari amaiera emoteko abesbatzeen emonaldiaz gozatu eben basilikan. Gaur, erromesek Margarita Lopez Maturana dohatsu eta Berrizko Mesedetako Misiolarien sortzailearen museoa bisitatuko dabe.
Amaitu da Astrabuduako EKO-ACG kanpamentua
10 eta 16 urte bitarteko 46 neska-mutilek parte hartu dabe egunotan Ekintza Katoliko Orokorrak (EKO) antolatutako kanpamentuetan. Goizez, adinaren arabera osotutako taldeetara egokitutako gaia lantzen da. Arratsaldez, normalean, jolasak (ur-jolasak, olinpiadak edo ginkanak kanpoan) egin dabezeta gauez begiraleek eta nagusiek prestatutako gau-ekitaldiak. Zapatuz udal igerilekueta izan ziran eta atzo -domeka- ebaluazinoa egin eta Eukaristia ospatu ondoren, alkarregaz bazkaldu, dana jaso eta etxera joan ziran, "nekatuta baina pozik".