Barriak
Etiquetado como: Ondarroa
Gerrrak jasaten diharduen lurraldeak gogoratuko dabez 'Bizkaia isilik' bilkuretan
Gaur arratsaldeko 19:30etan, 'Bizkaia isilik' ekimenaren eskutik bilkura isilak egingo dira ohiko lekuetan, "euren bizilekuetatik derrigorrez mobidu behar daben pertsonen oinarrizko eskubideak urratzen dabezan bidegabeko politikak salatzeko". Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzquiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan; Getxon, Telletxe plazan -metroaren ondoan- eta Zornotzan, Herriko plazan.
Itaka-eskolapioen Bakearen Astearen 40. urteurrena
1964tik hasita, urtarrilaren 30ean, Indarkeriarik ezaren eta Bakearen Eskola Eguna ospatzen da. Makina bat jarduera antolatzen da ikastetxeetan egun horren inguruan, besteak beste, Bakearen aldeko Astea eskolapioen Bilboko ikastetxean. Aurton, 40. urteurrena ospatzen dabela-eta, "Bakearen Aste berezia ospatu gura dabe. Horretarako, geletan eta Calasanz mobimentuan egiten diran ohiko heziketa-saioez gainera, jarduera bereziak antolatu dabez".
Saioa eta kafea nagusientzat San Frantzisko Xabier parrokian
Abando-Albia inguruko pertsona nagusiak bihar, urtarrilak 31, batuko dira Bilboko San Frantzisko Xabier parrokian (2. solairua), batzar-kafean. Antolatzaileen esanetan, "partaideek, zahartzaroan agertzen dan hainbat konturi buruz jardungo dabe kafe baten inguruan".
Asteburuan, omenaldia, heziketa eta batzarrak
Joan dan barikuz ospatu eban Euskaltzaindiak batzar nagusia Donostiako Foru Jauregian, 2023an hil diran euskaltzainak, tartean, Jose Mari Rementeria bizkaitar abadea, gogoratzeko. Zapatuz, hainbat taldetako gazteak Barrian batu ziran heziketa-saioan, Pazkoaren garapenean. Zapatuan bertan, "kulturartekotasunezko lokarriak eratuz" topaketa ospatu zan Berrizko Barnezabalen. Atzo -domeka-, Bizian gora - VIda ascendente nagusien mobimentuak antolatuta, "nagusien espiritualtasuna" berbaldia ospatu zan Sestaon eta baba-jan solidarioa Abandoko San Bizente Martiria parrokiako lokaletan.
200 lagunetik gora Bika Egunean, Muskizen
Atzo -domeka- I. bikaritzako Bika Eguna ospatu zan Somorrostro ikastegian. Berrehun gaztetxo inguru eta euren begirale eta laguntzaileak batu ziran jardueran. "Alkarri fedearen poztasuna emoteko" batzen jarraitu daiela esan eutsen On Joseba Segura gotzainaren bisita jaso eben.
“Otoitz egin nire alde, erakutsi abade izaten"
Joan dan zapatuz, urtarrilak 27, On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru zala ospatu zan Marco Antonio Muñoz Eleizbarrutiko abadegaiaren diakonogintza, Plentziako Andra Maria Magdalena eleizan. Abade, diakono eta fraile ugarik parte hartu eban ospakizunean eta, honeekaz batera, Marcori bokazino´prozesuan lagun egin deutsan eta bere bizitzako une esanguratsu honetan bere ondoan egon gura izan eban makina bat lagunek. Eleizkizuna zuzenean emon zan eta hemen ikusi daiteke.
Pastoral kuriari lotutako laikoen urteroko erretiroa
Gaurtik -urtarrilak 29- eguaztenera arte -urtarrilak 31- ospatuko da Laikotzarako Idazkaritzak pastoral kuriara lotutako laikoentzat antolatzen dauan erretiroa. Teo Corral Karidadeko karmeldarrak lagunduta igaroko dabez hiru egunok Berrizen (Barnezabal) izena emon daben 39 lagunek.
Eleizbarrutiko asteko barriak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Egun berezia Plentziako Andra Maria Magdalena eleizan
Gaur ospatuko da Marco Antonio Muñozen diakonogintza, Plentziako Andra Maria Magdalena eleizan, 19:30etan. Gotzaina buru dala ospatuko dan eleizkizuna zuzenean ikusi ahal izango da hemen. Aste honetan, Bizkaiko abadegaiek erretiroa egin dabe Ziortzan, Tangerreko gotzain erretiratuak lagunduta.
Espiritualtasuna Hirugarren Adinekoen artean gaiari buruzko berbaldia bihar, Sestaon
'Vida ascendente - Bizian gora' mobimentuak antolatuta, berbaldia ospatuko da bihar -domeka-, Sestaoko Jesusen Bihotza parrokian, goizeko 11:00etan, "Espiritualtasuna hirugarren adinekoen artean" gaiaren inguruan jardungo dauan Estrella Moreno Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Indtitutuko (ETPI) zuzendariaren eskutik.