Barriak
Etiquetado como: Lea-Artibai
Zelan kristau izan gaur egun, Arraizpeko gazteen gogoeta
Asteburuan, Arraizpe Pastoral Barrutiko (PB) gazteek erretiroa ospatu dabe, "gehiagorako aldia da" goiburuaren haritik.Partaideen esanetan, "zapatu goizez, zelan izan kristau nire gaurko errealitatean galdera eginez ekin geuntsan egunari". Marta Pastorrek (CVX komunidadeetakoa) gidatu eban lehenengo bakarkako otoitzaldia, "Laudato Si entziklikaren, Garapen Jasangarrirako Helburuen (GJH) zerumugan jarriz".
Asteburuan, alkartasuna, omenaldia eta ekumenismoa
Asteburuan, jarduera ugari izan da Eleizbarrutian. Zapatuz, UPV-EHUko abesbatzak kontzertu solidarioa eskaini eban San Bizente Martiria parrokian, bekak Kongoko EDko emakumeentzat ekimenaren alde eta Gernikan omenaldia egin eutsen erretiroa hartu barri dauan Amaia Olaetari. Atzo, katedralean, Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Astearen barruan, eleizkizun ekumenikoa egin zan: hemen. Hona hemen, laburtuta, barri honeek eta beste hainbat.
Urtearen hasieran, San Bizente Martiriaren Eguna
Gaur, Barakaldon zaindarietako baten, San Bizente Maririaren -bestea, Karmeneko Amarena, uztailaren 16an- eguna ospatuko da. Eguerdiko 12:00etan, Meza Nagusia ospatuko da San Bizente Martiria eleizan eta 20:00etan, kontzetua ospatuko da eleizan bertan, Schola Cantorum taldearen eskutik. Bilbon, atzoko eukaristietan ospatu zan San Bizente eguna eta, horrezaz gain, 11:00etako, 12:00etako eta 13:00etko mezen ostean, salda eta ardaoa eskaini jaken eleiztarrei.
Enpresa-ideien lehiaketa Enkarterrin San Viator ikastetxearen eskutik
perteneciente a la red diocesana EBI Eleizbarrutiko ikastetxeen sarean dagoan Sopuertako San Viator ikastetxeak Ekinenkarri enpresa-sorkuntzarako egitarauan parte hartzen dau, zahartze aktibo eta osasungarriaren, mobikortasun adimentsu eta jasangarriaren eta bioekonomiaren (Berpiztu) arloetan. Hainbat jarduera garatzen da egitarau horren barruan, besteak beste, enpresa-egitasmo barrien intraekintzailetaren II. lehiaketa. Gehiago jakiteko: hemen
Kristauen Batasunaren aldeko Asteko eleizkizun ekumenikoaren zuzeneko emonaldia
Katoliko, protestante eta ortodoxoak batuko dira gaur arratsaldez Santiago katedralean. Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Astearen barruan ospatuko dan eleizkizun ekumenikoa gaur izango da 19:00etan eta zuzenean emongo da web honen bidez.
Eleizbarrutiko barrien laburpena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
"Bekak Kongoko EDko emakumeentzat" kontzertu solidarioa
Gaur arratsaldez,UPV/EHUko abesbatzak, Aitor Biainen zuzendaritzapean, kontzertu solidarioa eskainiko dau Bilboko San Bizente Martiria parrokian, 19:40etan, "bekak Kongoko EDko emakumeentzat" egitasmoaren alde. Sarrera doan izango da eta gura dabenek ekitaldiaren amaieran izango dabe aukera.
Kristau Eleizen baterako ospakizuna
Urtarrilaren 18tik 25era ospatuko da Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Astea eta, hori dala-eta, datorren domekaz, urtarrilak 21, Eleizbarrutian egingo dan ekitaldi nagusia ospatuko da Santiago katedralean, 19:00etan, hain zuzen be, eleizkizun ekumenikoa. On Joseba Segura Bilboko gotzaina izango da buru eta Eleiza Ortodoxoetako eta Erreformako Eleizako hainbat ordezkarik parte hartuko dau. Zuzenean eskainiko da web orrialde honen bidez.
Bizkaiko parrokiak, Eleizagaz konprometitutako pertsonak erakarri guran
Asteburuan, Bizkaiko 36 parrokiak ardurakidetasuna-harpidetzak egitarauagaz bat egingo dabe. Ekonomiarako Bilboko Eleizbarrutiko sailetik bultzatu eta Eleizaren sostengurako taldeak babestuta, bigarrenez ekin jako jardunbide honi. Lehenengoan, 13 parrokiek parte hartu eben eta esperientzia positibotzat jo da. "5 hilabete, 5 azpimarra" goiburuaren haritik, hilero banatuko dira orriok kanpainagaz bat egin daben parrokiatan.Agerkari honetan, Eleizbarrutiari eta lurralde bakotxari buruzko pastoral eta ekonomia mezuak aurkeztuko dira. Lagungarriok osotzeko, ikus-entzunezko materiala be eskainiko …
'Pertsona irekientzako' azoka
EBI sareko Eleizbarrutiko 17 ikastetxeetako mila ikasle inguruk parte hartu eban atzo 'EBI STEAM Azokaren' III. ekitaldian. Zientzia eta artea buztartzen dituan azoka honetan, Eleizbarrutiko ikastetxeetako adin desbardinetako ikasleek gaur egungo heziketan ezinbestekotzat joten diran STEAM jakintzagaiei (zientziak, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikak, ingeleseko siglen arabera) lotutako 50 egitasmo baino gehiago aurkeztu eben.