28-05-2025 Miércoles, VI semana - pascua
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak
 

Barriak

Etiquetado como: Lea-Artibai

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1872 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
27.05.2025

Caritaseko boluntarioen batzarra Abando-Albian

Gaur arratsaldez, 18:30etan, Abando-Albia Pastoral Barrutiko (PB) Caritaseko boluntarioen batzarra egingo da Bilboko San Frantzisko Xabier parrokian.

27.05.2025

"Liturgia eta sinodo-sena", Paula Depalma irakaslearen eskutik

Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) berbaldia antolatu dau eguenerako -maiatzak 29-. Paula Depalma Teologia Dogmatiko-sakramentalean doktore eta Liturgiako irakasleak jardungo dau 18:30etatik aurrera, "Liturgia eta sinodo-sena" gaiari buruz, Barrian (Plaza Barria 4, 1. solairua).

26.05.2025

Zabalik da BizkaiBIran izena emoteko epea

BizkaiBiran parte hartzeko izena emon daiteke IOS zein ANDROIDerako prestatutako aplikazinoaren bidez. 75. urteurrenerako webgunean aplikazino ofiziala jatsi ondoren, erraz emon daiteke izena etapa baten edo batzuetan, ibilbidearen zehaztasunak ikusi daitekez, distantziak, etapak dituan zailtasunak, e.a. Ekainaren 20an amaituko da alta egiteko epea. 

26.05.2025

Elguero auzoko eleizaren urteurrena

Joan dan zapatuz, maiatzak 24, Elguero auzoko Begoñako Andra Mari kaperaren 75. urteurrena gogoratu zan eguerdiko 12:00etan On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru zala eta alkarteko abadeek alkar-meza emoten ebela ospatu zan Eukaristiagaz. 

26.05.2025

Kooperak bere gizarte egitasmoa aurkeztuko dau Santutxun

Caritas Bizkaiak eta Santutxu Pastoral Barrutiko (PB) Gizarte Gelak berbaldia antolatu dabe: "Koopera: gizarte eta ingurumenari lotutako egitasmoa, gizarte jasangarriaren alde". Bihar, maiatzak 27, izango da, 19:00etan, Santutxuko Udal Zentroan (Mons. Remigio Gandasegi, 69. Itxiar Lopez erakinde-harremanetarako teknikoak eskainiko dau berbaldia.

25.05.2025

Asteko barrien laburpena

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
24.05.2025

Bilboko eleizbarrutia TVEren "Pueblo de Dios" programan

Bihar, domeka, goizeko 11:30etan, TVEren "Pueblo de Dios" programan, Bilboko eleizbarrutian egindako erreportajea emongo dabe, bere sorreraren 75. urteurrena dala-eta. Kontaketaren haria Otxarkoaga ikastegian ikasten diharduan eta Caritas Bizkaia erakundeak kudeatzen dauan "Auzobizi" akonpainamendurako alkarte pisuan bizi dan etorkina izango da. Bizilekurik ez daukien pertsonentzako bitarteko dan Hontza gaueko zentroaren ingurukoak kontatuko dabez bertako arduradunak eta egitasmoaren bultzatzaile dan Bilboko gotzainak.

23.05.2025

Elgueroko parrokiaren 75. urteurrena

Bilboko eleizbarrutiak bere sorreraren 75. urteurrena beteten dauan urte berean beteten ditu 75 urte Elguero auzoko Begoñako Andra Mari eleizak. Oroitzapenezko ekitaldi nagusia bihar, zapatua, izango da Elgueron, eguerdiko 12:00etan, On Joseba Segura gotzaina buru dala. 

23.05.2025

Parte hartu gura dozu bakearen, desarmearen eta zuzentasunaren aldeko ekitaldian?

Maiatzaren 31an, zapatuz, ekitaldia izango da eskolapioek Bilbon daben ikastetxean, 10:00etatik 13:00era. BIzkaiko kristau talde, alkarte eta mobimenduek antolatuta, otoitz egiteko eta proposamenak aurkezteko alkartuko dira, "bakea, desarmea eta zuzentasuna" aldarrikatuz. 

22.05.2025

Eleizbarrutiko sei lagunek Frantzisko aita santuak emondako autorpenak jaso dabez

Gaur, Bilboko gotzainak `Pro Ecclesia et Pontifice´ dominak emon deutsez  Andoni Gerrikaetxebarria Lontzo Zugazaga, Juanito Gallastegi eta Jose Luis Iza, `Euskal Baliabideak taldeko´ kideei eta Inmaculada Gallastegi eta Antonio Linazari. Kuruzea zein diploma jaso dabe, "eleiz alkartearen alde egindako guztiagaitik".  Autorpenak esangura berezia hartu dau izan be aita santu barriai hartu dauan izena daroan Leon XIII.ak sustatu eban eta hil barri dan Frantzisko aita santuak emon eutsen.

Emaitzak orrialdeka