03-07-2024 Tomás, apóstol
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 76 )
 

Barriak

Etiquetado como: Garizuma-Aldia

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1244 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
03.07.2023

Ospakizun berezia Elorrion Bizkaiko zaindarietako baten egunez

Bihar -uztailak 4, martitzena-, 1989an izendatuta, Eleizbarrutiko bigarren zaindari dan Berriotxoako San Balendinen eguna ospatuko da. On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru dala eguerdiko 12:00etan ospatuko da Meza Nagusia, Sortze Garbia parrokian -berau zabalik egongo da egun osoan-. Meza Nagusian, hilaren amaieran FIlipinetara misiolari joango dan Jaione Lopez gazte elorriotarraren misino-bialketa ospatuko da. Bizkaia Irratian eskaini dauan alkarrizketa: hemen

02.07.2023

Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
01.07.2023

"Sanfran 2023" uri-kolonia eta lan-kanpamentua, martxan

Beste urte batez, uztailean Bizkaiko Caritasek, monja pasiotarrek eta jesuitek sustatutako ekimenaren bidez, zerbitzuzko esperientzia bizi izateko aukera izango da gaurtik -uztailak 1- hilaren 14ra arte. Marije Calvo monja pasiotar eta Migrazinoetarako Eleizbarrutiko arduradunak azaldu dauanez, "boluntario lez jarduteko eta fedea beste batzukaz batera bizitzeko esperientzia eskaini gura deutsegu 12 boluntario eta koordinatzaileei eta, horren bitartez, goizero, aparteko aisialdia, gozatzeko eta jostatzeko aukera, emon gura deutsegu Caritasek umeei begira garatzen dauan Tximeleta ekimenean …

01.07.2023

Ondare erlijiosoaren 'tour' edo biraren lehenengo etapa

Frantziako Tourraren 2023ko lehenengo etapa gaur, uztailak 1, ospatuko da. Txirrindulariek 182 kilometro burutuko dabez Bilbon hasi eta amaituko dan ibilbidean. Tropela 12:55etan atarako da Bilbotik eta Loiu, Gatika eta Laukiz zeharkatuko ditu. Hortik eskumaldera joango dira: Erandio, Leioa, Getxo, Berango, Sopela, Urduliz, Barrika, Plentzia eta Gorliz. Lemoiz eta Bakiotik igarota, Bermeora helduko dira Gaztelugatxeko San Joanen paretik igaro ondoren. Bermeotik Mundaka, Sukarrieta, Busturia, Murueta eta Forura joango dira. Gernikan sartu eta handik Arratzu, Kortezubi, Gautegiz-Arteaga, …

30.06.2023

Adin Txikikoen Babeserako Batzordearen kurtsoko azken batzarra

Adin txikikoen Babeserako eta Sexu Gehiegikerien Prebenzinorako Bilboko Eleizbarrutiko Batzordeak kurtsoko azken batzarra ospatu dau gaur. Derioko 'Seminarioa' eraikinean ospatu daben kurtsoko azken batzarraren aurretik, taldekideek ekitaldi xumea ospatu dabe joan dan martxoaren 24an Santiago katedralean egin zan otoitzaldian aurkeztutako olibondoa landatuko dan lekuan. Biblian oso esanguratsua dan zuhaitza Gernikako haritzaren kimuaren ondoan landatuko da, Derioko 'Seminarioa' eraikinaren parean, Carlos Olabarri Batzordeko zuzendariak batzordeko gainerako kideen aurrean goizean ospatu dan …

30.06.2023

Eskariak San Pedrori arrantzaleen eta itsasoan hilten diran etorkinen alde

Egun berezia ospatu eben atzo Lekeition eta kostaldeko hainbat herritan, arrantzaleen zaindariari otoitz eginez. Lea-Artibaiko herrian, arrantzaleen zaindariaren omenezko jaia goizeko zazpietan hasten da. Ordu horretan "dei eittekua' deitutakoak egiten dabez, antxina arrantzaleak esnatzeko esaten ebena gogora ekarriz: "Gora Jainkoaren izenean". Goizeko 10:30etan Meza Nagusia ospatu zan Oihana Exabek zuzendutako abesbatzak girotuta. Santuagaz prozesinoa egin eta 'kilin-kalakoa' egin eben. Jose Agustin Maiz parrokoak, itsasoan hildako arrantzale guztien eta Mediterraneoko itsasoan hil diran …

30.06.2023

Azken geltokia: Mufunga

Euskal Eleizbarrutietako MIsinoen 75. urteurrena ospatzen dala-eta, On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoetarako ordezkariak Kongoko Errepublika Demokratikoa bisitatzen dihardu, Iñigo Iriarte misiolaria bidelagun dauala. Iriartek azaldu dauanez, bisitaldiaren arrazoi nagusia Xabier Goikuria, Katangan (Kongoko ED) jarraitzen dauan misiolari bakarragaz buruz buru egotea izan bada be, ezinbestekoa zan Mufungara joatea, Eleizbarrutiko hainbat parrokia eta lagunek herri honi laguntzen dihardualako. 

30.06.2023

Bilboko parrokiek Poza de la Salen egin daben kanpamentuaren amaiera

Udaldiaren hasiera bizi-bizia izaten ari da, izan be, makina bat jarduera antolatu da egun honeetarako. Kanpamentu eta lan-esparruak dira gehienak eta eurotan gazte eta gaztetxoak dira protagonista. Esate baterako, Bilboko San Fernando, San Bizente eta Xabierko San Frantzisko parrokietako 55 neska-mutilek eta 14 begiralek Poza de la Salen egin daben kanpamentuan parte hartu dabe aste honetan.

30.06.2023

Danak barne hartzen dituan kartela kurtsoaren hasiera iragarteko

Bilboko Eleizbarrutiak Markinan emongo deutso hasiera 2023-24 kurtsoari datorren irailaren 30ean. Biharamunean, urriaren 1ean, Caritasen eta parrokia alkarteen aldeko baterako diru-batzea egingo da. Gaur aurkezten da jentaurrean kurtsoaren hasiera iragarten dauan eta udazkenetik aurrera Egitasmoari lotutako irudi lez erabiliko dan kartela. Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluaren azken batzarrean onartu zanez, Eleizbarrutiaren bide-orriaren barruan garatu daitezan ekintzek ikuspuntu jakin bat izango dabe alkarteetan: abegia eta barne hartzea. Bizkaiko eleiz errealitate bakotxak bere …

29.06.2023

Izendapen eta kargu barriak datorren kurtsorako

Irailetik aurrera, hainbat abadek, diakonok eta ordaindutako pastoral mandatua daben laikok izendapen eta kargu barria izango dau. Gotzain Kontseiluak dagokien alkarteei jakitera emon ondoren, komunikabideetarako sailak horreen barri emoten dau jentaurrean: