Barriak
Elizbarrutiko ordezkaritza Kartzela Pastoraltzaren jardunaldietan
Gaurtik eguaztenera arte ospatuko dira Madrilen Kartzela Pastoraltzarako Eleizbarrutietako kapilau eta ordezkarien XXXIV. Jardunaldiak, Kartzela Pastoraltzarako Espainiako Gotzainen Batzarreko sailak antolatuta, "Kartzela, Eleizaren bihotzean" goiburuaren haritik. Roberto Vidal Failde Kartzela Pastoraltzarako arduradunak mahai-inguruan parte hartuko dau bihar eta …
Bizkaia isilik 2023/10/25
Hilaren azken eguaztenez ohikoa dogunez, Bizkaia isilik bilkura isilean dogu hitzordua etorkinek eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabekeriak salatzeko.
Verbum Dei erakundeak kurtsoko jarduerak aurkeztu ditu
Verbum Dei Bizkaiko familia misiolariak "Hitzaren eskola" aurkeztu dau kurtso honetarako. Salmoen liburuaz baliatuz, hilean behin batuko dira Indautxuko Karmeneko Ama parrokian. Lehenengo saioa, datorren eguaztenez, urriak 18, ospatuko da 18:30eetatik 20:00etara. Gehiago jakiteko eta izena emoteko, 94 624 12 84 telefonora deitu (Inma Ochoa).
Atzo, "gizalegezko lanaren aldeko" ekitaldi publikoa Bilbon
Gizalegezko Lanaren aldeko Munduko Eguna dala-eta, atzo -eguena- ekitaldi publikoa egin eben Bilbon, Barria eraikineko lokaletan (Plaza Barria, 4). Lehenengo, bideo-foruma ospatu zan, "Perder la vida por ganarse el pan" dokumentalaren inguruan eta, ondoren, salaketarako keinu publikoa Bilboko Areatzan. Maite Valdivieso eta Jose Antonio Gonzalezek agiria irakurri eben.
Gaur arratsaldez Bilbon, gizalegezko lanaren aldeko batzarra eta zeinu publikoa
Urriaren 7an, Gizalegezko Lanaren aldeko Munduko Eguna ospatuko da eta hori dala-eta, Eleizbarrutiko Langile Pastoraltzatik deialdia egin dabe lanean bizia zantzearen inguruan jarduteko batzarrean parte hartzeko. Gaur arratsaldeko 18:30etan da hitzordua Barria eraikineko (Plaza Barria, 4) lokaletan. Amaitzeko, gizlegezko lanaren aldeko keinu publikoa egingo dabe Areatzan, …
Aizu!!! 91 Gizalegezko Lanaren aldeko Munduko Eguna
Urriaren 7an, Gizalegezko Lanaren aldeko Munduko Eguna ospatuko dogu. Eleizan dei egiten deusku lanaren eremuan gizon eta emakume askok eta askok jasaten dabezan behin-behinekotasuna eta bidegabekeria gogoan izan daiguzan. Frantzisko Aita Santuak behin eta barriro gogoratzen deuskunez, lana “ezinbesteko bidea da gizon eta emakumeen duintasun santua autortzeko”.
Zornotzan be egingo da 'Bizkaia isilik' bilkura isila etorkinei alkartasuna erakusteko
Abuztuko etenaldiaren ostean, gaur, barriro egingo da 'Bizkaia isilik' bilkura, betiko lekuetan, "etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabekeriak salatzeko". Hilabete honetan, gainera, joan dan domekaz, Etorkin eta Errefuxiatuaren Eguna ospatu da, “Libres de elegir si migrar o quedarse/Migratzeko edo geratzeko aske” goiburuaren haritik. Arratsaldeko 19:30etan …
Latinoamerikar, afrikar eta txinatar alkarteen ospakizuna
"Eleizak etorkinakaz dauan konpromisoa agertzera emon eta sustatu"
Datorren domekaz, irailak 24, Eleizak Etorkin eta Errefuxiatuaren Munduko 109. Eguna ospatuko dau, "Migratzeko edo geratzeko aske / Libres de elegir si migrar o quedarse" goiburuaren haritik. Egun berean, Otxarkoagako Justo eta Pastor Santuak parrokian, afrikar, txinatar eta latinoamerikar alkarteak batuko dira 17:30etan Eukaristia ospatzeko eta gura dauanak eurakaz bat …
Kartzela Pastoraltzak eta Bidesarik Mesedetako Amaren eguna ospatuko dabe
Datorren domekaz, irailak 24, kartzeletako zaindari dan Mesedetako Amaren eguna ospatuko da. Egun horretan, presoek, euren sendiek eta kartzelako langileek euren jaia ospatuko dabe. Jaiegun horretan, Kerman Lopez Eleizbarrutiko bikario nagusia buru izango da Basauriko kartzelan ospatuko dan Eukaristian. Eleizkizun berean izango dira Bidesari eta Kartzela Pastoraltzako …
Elizbarrutiko ordezkaritza Kartzela Pastoraltzaren jardunaldietan
Gaurtik eguaztenera arte ospatuko dira Madrilen Kartzela Pastoraltzarako Eleizbarrutietako kapilau eta ordezkarien XXXIV. Jardunaldiak, Kartzela Pastoraltzarako Espainiako Gotzainen Batzarreko sailak antolatuta, "Kartzela, Eleizaren bihotzean" goiburuaren haritik. Roberto Vidal Failde Kartzela Pastoraltzarako arduradunak mahai-inguruan parte hartuko dau bihar eta ekitaldian Eleizbarrutietan kartzela pastoraltzaren inguruan dagozan esperientziak aurkeztuko dira. Jardunaldien amaieran, Kartzela Pastoraltzaren 2022ko oroitza-txostena aurkeztuko da.
Bizkaia isilik 2023/10/25
Hilaren azken eguaztenez ohikoa dogunez, Bizkaia isilik bilkura isilean dogu hitzordua etorkinek eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabekeriak salatzeko.
Verbum Dei erakundeak kurtsoko jarduerak aurkeztu ditu
Verbum Dei Bizkaiko familia misiolariak "Hitzaren eskola" aurkeztu dau kurtso honetarako. Salmoen liburuaz baliatuz, hilean behin batuko dira Indautxuko Karmeneko Ama parrokian. Lehenengo saioa, datorren eguaztenez, urriak 18, ospatuko da 18:30eetatik 20:00etara. Gehiago jakiteko eta izena emoteko, 94 624 12 84 telefonora deitu (Inma Ochoa).
Atzo, "gizalegezko lanaren aldeko" ekitaldi publikoa Bilbon
Gizalegezko Lanaren aldeko Munduko Eguna dala-eta, atzo -eguena- ekitaldi publikoa egin eben Bilbon, Barria eraikineko lokaletan (Plaza Barria, 4). Lehenengo, bideo-foruma ospatu zan, "Perder la vida por ganarse el pan" dokumentalaren inguruan eta, ondoren, salaketarako keinu publikoa Bilboko Areatzan. Maite Valdivieso eta Jose Antonio Gonzalezek agiria irakurri eben.
Gaur arratsaldez Bilbon, gizalegezko lanaren aldeko batzarra eta zeinu publikoa
Urriaren 7an, Gizalegezko Lanaren aldeko Munduko Eguna ospatuko da eta hori dala-eta, Eleizbarrutiko Langile Pastoraltzatik deialdia egin dabe lanean bizia zantzearen inguruan jarduteko batzarrean parte hartzeko. Gaur arratsaldeko 18:30etan da hitzordua Barria eraikineko (Plaza Barria, 4) lokaletan. Amaitzeko, gizlegezko lanaren aldeko keinu publikoa egingo dabe Areatzan, 19:45etan.
Aizu!!! 91 Gizalegezko Lanaren aldeko Munduko Eguna
Urriaren 7an, Gizalegezko Lanaren aldeko Munduko Eguna ospatuko dogu. Eleizan dei egiten deusku lanaren eremuan gizon eta emakume askok eta askok jasaten dabezan behin-behinekotasuna eta bidegabekeria gogoan izan daiguzan. Frantzisko Aita Santuak behin eta barriro gogoratzen deuskunez, lana “ezinbesteko bidea da gizon eta emakumeen duintasun santua autortzeko”.
Zornotzan be egingo da 'Bizkaia isilik' bilkura isila etorkinei alkartasuna erakusteko
Abuztuko etenaldiaren ostean, gaur, barriro egingo da 'Bizkaia isilik' bilkura, betiko lekuetan, "etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabekeriak salatzeko". Hilabete honetan, gainera, joan dan domekaz, Etorkin eta Errefuxiatuaren Eguna ospatu da, “Libres de elegir si migrar o quedarse/Migratzeko edo geratzeko aske” goiburuaren haritik. Arratsaldeko 19:30etan egingo dira bilkurak, ondorengo leku honeetan: Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzquiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San …
Latinoamerikar, afrikar eta txinatar alkarteen ospakizuna
"Eleizak etorkinakaz dauan konpromisoa agertzera emon eta sustatu"
Datorren domekaz, irailak 24, Eleizak Etorkin eta Errefuxiatuaren Munduko 109. Eguna ospatuko dau, "Migratzeko edo geratzeko aske / Libres de elegir si migrar o quedarse" goiburuaren haritik. Egun berean, Otxarkoagako Justo eta Pastor Santuak parrokian, afrikar, txinatar eta latinoamerikar alkarteak batuko dira 17:30etan Eukaristia ospatzeko eta gura dauanak eurakaz bat egiteko aukera dau. Fernando Marcos Ayjon Bilboko bikarioa izango da buru eleizkizunean. Karidade eta Zuzentasunerako Eleizbarrutiko Ordezkaritzaren barruan dagoan migrazinoetarako sailetik dei egiten dabe bertara joateko …
Kartzela Pastoraltzak eta Bidesarik Mesedetako Amaren eguna ospatuko dabe
Datorren domekaz, irailak 24, kartzeletako zaindari dan Mesedetako Amaren eguna ospatuko da. Egun horretan, presoek, euren sendiek eta kartzelako langileek euren jaia ospatuko dabe. Jaiegun horretan, Kerman Lopez Eleizbarrutiko bikario nagusia buru izango da Basauriko kartzelan ospatuko dan Eukaristian. Eleizkizun berean izango dira Bidesari eta Kartzela Pastoraltzako arduradun eta boluntarioak. Gotzainak, bere aldetik, Loiuko Mesedetakoakaz ospatuko dau Eukaristia.