Barriak
600 lagun kultura anitzetako taldeen bilkuran, Ezkarain
Bilboko Eleizbarrutiko alkarte latinoamerikarrak atzoko egunez Ezkarain ospatu zan kultura anitzetako Iparraldeko nazinoarteko taldeen kurtso amaierako ekitaldian izan zan. Calahorra eta La Calzada-Logroñoko Eleizbarrutia arduratu da aurton harrera egiteaz.
Zainketa aringarriei buruzko berbaldia Areetako Mesedetako Ama parrokian
Jacinto Batiz doktoreak berbaldia eskainiko dau gaur 19:30etan, Areetako Mesedetako Ama eleizan. "Kultura aringarrirantz" goiburuaren haritik, zainketa aringarrien eta honeek zabaltzeko preminaz jardungo dau.
Ospitaletako arreta espiritual eta erlijiosorako taldeen biltzarra San Juan de Dios ospitalean
Santurtziko San Juan de Dios ospitaleak bere sorreraren mendeurrena ospatzeko egiten diharduan ekitaldien barruan, atzo -martitzena-, Bilboko Eleizbarrutiko ospitaleetan Arreta Erlijioso eta Espiritualerako Zerbitzua (AEEZ) eskaintzen daben taldeak batu ziran bertan. Ospitale publiko zein pribatuetan pertsonaren alderdi espiritualaz arduratzen diran zerbitzuetako 17 ordezkarik …
Alberto Cardoso Aita Mari ontziko boluntarioaren berbaldia 'Bizkaia isilik' bilkuraren aurretik
Hilaren azken eguaztena izanda, gaur arratsaldez, ohikoa danez 19:30etan, 'Bizkaia isilik' bilkurak ospatuko dira. Oraingoan, aurretik, 18:00etan, Alberto Cardoso "Aita Mari" itsas-salbamendu humanitariorako ontziko boluntarioak "giza eskubideen hondoratzea" berbaldia eskainiko dau 'Burtsa' eraikinean (Ganbara aretoa). Susana Cuesta Caritas Bizkaia erakundeko kideak jardungo …
Kurtsoko azken meza latinoamerikarrean amak izan dabez gogoan
Hilaren azken domekaz ohikoa danez, atzo Bilboko Eleizbarrutiko alkarte latinoamerikarra batu zan Eukaristian eta lagunarteko ekitaldian, Miribillako Santa Maria Josefa parrokian. Kurtsoko azken Eukaristia izan zan eta, guztien gainetik, gogoan izan ebezan ama guztiak.
Uda honetan, parte hartu gura dozu lan-kanpamenturen baten?
Pastoral kurtsoaren amaiera gero eta hurrago dago eta Bilboko Eleizbarrutia hasita dago udako jardueretan pentsatzen. Esate baterako, Fedearen Gizarte, Karidade eta Misino Alderdirako Eleizbarrutiko Batzordearen -Caritas, Euskalerriko Eskautak Bizkaia, Eleizbarrutietako Misinoak eta Fede-zabalkunde eta Katekesirako eta Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzak- bidez, gazteek …
Aizu!!! nº94 Zelako Europa gura dogu biharko?
Adiskideok:
‘Aizu!!!’ agerkari honetan, zera galdetzen dogu: Zelako Europa gura dogu biharko?
'Bizkaia isilik' bilkurei buruzko berbaldia Pilareko Andra Mari parrokian
"Círculos del Silencio, un cambio de mirada, Bizkaia isilik" goiburua ardaztzat hartuta jardungo dau gaur, maiatzak 20, Marije Calvo Karidade eta Zuzentasunerako Eleizbarrutiko Ordezkaritzaren barruan dagoan Migrazinoetarako saileko arduradunak, iluntzeko 20:00etan, Bilboko Pilareko Andra Mari parrokian (Iparragirre, 58), Autonomia Indautxu Gizarte Gelak sustatutako …
Eleizako erakundeak lana eta familia benetan bateragarri egitearen alde
Bilboko Eleizbarrutiko Langile Pastoraltzak bere egin dau Eleizako hainbat erakundek maiatzaren 1a dala eta kaleratu daben agiria. Oraingoan, Eleiza Gizalegezko Lanaren alde ekimenetik hauxe aldarrikatu dabe: "ezinbestekoa da langileak zaintzea, lana eta familia benetan bateragarri egingo daben politikak sustatuz". Zehatz-mehatz, "lanaldiaren murrizketari begira", gizarte …
Eleizbarrutiko ordezkaritza Migrazinoetarako Pastoraltzaren jardunaldietan, Madrilen
"Alkarte abegitsu, barneratzaile eta misiolariak" eraikiz goiburuaren haritik ospatu dira asteburuan Madrilen migratzaileakazko pastoraleko ordezkari eta eragileen XLIII jardunaldiak, Gotzainen Batzarreko Migrazino eta Giza Mobikortasunerako Gotzain Azpibatzordearen barruan dagoan Migrazinoetarako Sailak antolatuta.
600 lagun kultura anitzetako taldeen bilkuran, Ezkarain
Bilboko Eleizbarrutiko alkarte latinoamerikarrak atzoko egunez Ezkarain ospatu zan kultura anitzetako Iparraldeko nazinoarteko taldeen kurtso amaierako ekitaldian izan zan. Calahorra eta La Calzada-Logroñoko Eleizbarrutia arduratu da aurton harrera egiteaz.
Zainketa aringarriei buruzko berbaldia Areetako Mesedetako Ama parrokian
Jacinto Batiz doktoreak berbaldia eskainiko dau gaur 19:30etan, Areetako Mesedetako Ama eleizan. "Kultura aringarrirantz" goiburuaren haritik, zainketa aringarrien eta honeek zabaltzeko preminaz jardungo dau.
Ospitaletako arreta espiritual eta erlijiosorako taldeen biltzarra San Juan de Dios ospitalean
Santurtziko San Juan de Dios ospitaleak bere sorreraren mendeurrena ospatzeko egiten diharduan ekitaldien barruan, atzo -martitzena-, Bilboko Eleizbarrutiko ospitaleetan Arreta Erlijioso eta Espiritualerako Zerbitzua (AEEZ) eskaintzen daben taldeak batu ziran bertan. Ospitale publiko zein pribatuetan pertsonaren alderdi espiritualaz arduratzen diran zerbitzuetako 17 ordezkarik parte hartu eben.
Alberto Cardoso Aita Mari ontziko boluntarioaren berbaldia 'Bizkaia isilik' bilkuraren aurretik
Hilaren azken eguaztena izanda, gaur arratsaldez, ohikoa danez 19:30etan, 'Bizkaia isilik' bilkurak ospatuko dira. Oraingoan, aurretik, 18:00etan, Alberto Cardoso "Aita Mari" itsas-salbamendu humanitariorako ontziko boluntarioak "giza eskubideen hondoratzea" berbaldia eskainiko dau 'Burtsa' eraikinean (Ganbara aretoa). Susana Cuesta Caritas Bizkaia erakundeko kideak jardungo dau moderatzaile-lanetan. Berbaldia amaitzeaz batera, gura dabenek Arriaga antzokiaren kanpoaldean egingo dan bilkura isilean parte hartu leikie.
Kurtsoko azken meza latinoamerikarrean amak izan dabez gogoan
Hilaren azken domekaz ohikoa danez, atzo Bilboko Eleizbarrutiko alkarte latinoamerikarra batu zan Eukaristian eta lagunarteko ekitaldian, Miribillako Santa Maria Josefa parrokian. Kurtsoko azken Eukaristia izan zan eta, guztien gainetik, gogoan izan ebezan ama guztiak.
Uda honetan, parte hartu gura dozu lan-kanpamenturen baten?
Pastoral kurtsoaren amaiera gero eta hurrago dago eta Bilboko Eleizbarrutia hasita dago udako jardueretan pentsatzen. Esate baterako, Fedearen Gizarte, Karidade eta Misino Alderdirako Eleizbarrutiko Batzordearen -Caritas, Euskalerriko Eskautak Bizkaia, Eleizbarrutietako Misinoak eta Fede-zabalkunde eta Katekesirako eta Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzak- bidez, gazteek hainbat lekutan egingo diran askotariko lan-kanpamentuetan parte hartzea sustatzen dau.
Aizu!!! nº94 Zelako Europa gura dogu biharko?
Adiskideok:
‘Aizu!!!’ agerkari honetan, zera galdetzen dogu: Zelako Europa gura dogu biharko?
'Bizkaia isilik' bilkurei buruzko berbaldia Pilareko Andra Mari parrokian
"Círculos del Silencio, un cambio de mirada, Bizkaia isilik" goiburua ardaztzat hartuta jardungo dau gaur, maiatzak 20, Marije Calvo Karidade eta Zuzentasunerako Eleizbarrutiko Ordezkaritzaren barruan dagoan Migrazinoetarako saileko arduradunak, iluntzeko 20:00etan, Bilboko Pilareko Andra Mari parrokian (Iparragirre, 58), Autonomia Indautxu Gizarte Gelak sustatutako ekitaldian.
Eleizako erakundeak lana eta familia benetan bateragarri egitearen alde
Bilboko Eleizbarrutiko Langile Pastoraltzak bere egin dau Eleizako hainbat erakundek maiatzaren 1a dala eta kaleratu daben agiria. Oraingoan, Eleiza Gizalegezko Lanaren alde ekimenetik hauxe aldarrikatu dabe: "ezinbestekoa da langileak zaintzea, lana eta familia benetan bateragarri egingo daben politikak sustatuz". Zehatz-mehatz, "lanaldiaren murrizketari begira", gizarte alkarrizketak aurrera egin beharko leukela dinoe.