01-07-2024 Lunes, XIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 80 )
 

Barriak

Etiquetado como: Garizuma-Aldia

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1240 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
15.06.2023

Ziortza 'markako' jantzigintza

Gaur egun, lau fraile zistertar bizi dira Ziortzako monasterioan. Ostatu eta aterpetxea dira sarrera-iturri nagusiak, izan be, Donejakue-bidea bertatik pasazen da. Halanda be, pandemia aldian, aita Luis Martinek bide barriak arakatu ebazan eta enkarguzko liturgia jantziak eskuz egiten hasi zan. Sasoi haretan sarrerarik ez egoanez, iturri barri horrek bere frutuak emon ebazan. Osasun-egoerak onera egin eta eskari-kopuruak behera egin dau eta Antonio Maria Martin prioreak adierazo dauanez, "udaldian erromes-jarioa etenbakoa bada be, ez da erromes-uholderik izaten". Maiatzean, aterpetxeko 23 …

15.06.2023

Gotzaina GMEan parte hartuko daben gazteakaz alkartuko da

Datorren zapatuz, ekainak 17, On Joseba Segura gotzaina udan Lisboan ospatuko dan Gazteen Munduko Egunean (GME)) parte hartuko daben gazteakaz alkartuko da Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako lokaletan. 

14.06.2023

Estrella Moreno: "Nire tesiak joera pastoral argia dau"

Estrella Moreno Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko zuzendariak bere Doktorego-tesia aurkeztuko dau bihar Gasteizko Teologia-fakultatean. `Identidades líquidas y conversión cristiana: La propuesta del Evangelio a la generación millennial tesiaren defentsarako jentaurreko ekitaldia goizeko hamaiketan hasiko da eta bertan izango da Bilboko gotzaina be. Jose Ignacio Calleja Saenz de Navarrete abade eta Teologian doktore danak zuzendu dau lana eta Jose Antonio Badiola Fakultateko Dekanoak eta Roberto Calvo, Estela Aldave eta Jose Ramon Pascual irakalse eta teologian …

14.06.2023

Arratiako zortzi parrokiak Urkiolara erreguteak egitera

Datorren zapatuz, ekainak 17, Arratia bailarako eleiztarrak Urkiolara joango dira erreguteak egitera. Aurton, Zeanurikoek antolatu dabe, `Bakegile izan gaitezen- Seamos portadores de paz´ goiburuaren haritik.

13.06.2023

San Antoniok "euriaz" bedeinkatu ditu baserritarrak Urkiolan

Euria iragarrita egoan, batez be arratsalderako, baina iragarpenak eguerdiz bete dira Urkiolan. Meza Nagusiaren ostean, Angel Mari Peñagarikano eta Julio Soto bertsolariak abesten egozala, egundoko euri-zaparrada bota dau. Santutegiaren inguruan batutak baserritarrek eskertu egin dabe euria, izan be, "ondo dator solorako; ia holan jarraitzen dauan". Halanda be, ez da danen gustuko izan, saltzaileek behar baino lehenago kendu behar izan dabez-eta postuak. Eleizan, orduoro -hamarretatik hasita- ospatu dira Eukaristiak eta eleiztar ugarik parte hartu dau. Gotzaina buru dala ospatu dan Meza …

13.06.2023

Bizkaiko 24 ermita San Antonio eta San Joanen izenpeko dira

Gaur, Lisboan, 1195ean jaio zan Paduko San Antonio santu frantziskotarraren eguna ospatzen da. Bizkaian, Urkiolako santutegian ospatzen da jairik sustraituena eta ezagunena. Halanda be, lurraldeko beste hainbat herritan be gurtzen dabe santu hau. San Antonioren izenpeko ermitak dagoz Zallan, Erandion, Sukarrietan, Mallabian, Iurretan eta Zeberion. Ekaineko beste santuari, San Joan Bateatzaileari eskainitako ermitak, bestalde, Morgan, bermeon, Ajangizen, Ibarrutin, Lekeition, Aulestian, Ondarroan, Berriatuan, Markina-Xemeinen, Berrizen, Mallabian, Elorrion, Garain, Zornotzan, Diman, Igorren, …

12.06.2023

Ekintza Katolikoak urteroko jaia ospatu eban atzo Las Carrerasen

Atzo -domeka-, EKO EGUNA 2023 ospatu zan, hau da EKO-ACG (Ekintza Katoliko Orokorra) mobimentuaren urteroko jaia. "Elkarrekin ibiltzen, nos acompañanos" goiburuaren haritik, partaideak oinez joan ziran Gallartatik Las Carreraseko parrokiaraino eta han ospatu eben jaia. 

12.06.2023

Asteburuko irudiak

Asteburuaren atarian, barikuz, Eleizbarrutiak autorpena egin eutsan On Joan Maria Uriarte gotzainari. Eguerdian, esker oneko Eukararistia ospatu zan Begoñako basilikan -hemen- eta beranduago ehun eta berrogeta hamar lagun inguru alkartu zan Seminarioa jatetxean bazkaltzeko. Arratsaldez, basilikan bertan, hainbat senar-emaztek euren ezkontzaren urteurrena ospatu eban. Beste alde batetik, zapatuz, Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluaren kurtsoko azken saioa ospatu zan. Gainera, Eleizbarrutiko 60 lagun erromes joan da Lourdesera Mariaren Legioa mobimentuaren eskutik. Atzo, Gorpuzti Eguna, On …

12.06.2023

Kurtsoko azken Gotzain Kontseilua, Berrizen

Berrizko Mesedetakoek Berrizen bertan daukien Barnezabal Gogarte Etxean ospatuko dira gaur eta bihar Gotzain Kontseiluaren kurtso honetako azken saio biak. Kide guztiek -Eleizbarrutiko gotzaina, bikario nagusia, lurraldeetako bikarioak, Juanma Seco idazkari nagusia eta Marisa Arias (Laikotzarako Idazkaritzako zuzendaria), Manu Moreno (Karidade eta Zuzentasunerako ordezkaria ) eta Clara Arza (Fede-zabalkunde eta Katekesirako ordezkaria) kontseilu zabaleko hiru partaideak- parte hartuko dabe kurtso amaierako saio horreetan. Juanma Seco eta Marisa Ariasen azken batzarrak izango dira kontseilu …

11.06.2023

Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org