01-07-2024 Lunes, XIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 81 )
 

Barriak

Etiquetado como: Garizuma-Aldia

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1240 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
10.06.2023

Gorpuzti Egunez, meza eta prozesinoa, katedralean

Bihar -ekainak 11, domeka- Gorpuzti Egunez, On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da Santiago katedralean eguerdiko 12:00etan ospatuko dan Eukaristian. Eleizkizuna, zuzenean emongo da web orrialde honen bidez. 

10.06.2023

Kurtso barriaren hasiera, Egitasmoa... landuko dabez Pastoral Kontseiluan

Gaur ospatuko da Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluaren kurtsoko ohiko saioa. Gotzainari aholkua emoten deutsan eta Eleizbarrutiko askotariko arloetako ordezkariez osatuta dagoan kontseilu esanguratsu honek ospatuko dauan azken saio honetan, hainbat gai landuko dabe, esate baterako: egitasmoa nork bere egin eta garatzeko lekuan lekuko irakurketan izan dan parte hartzea eta irakurketa horretatik atara daitekezan ondorioak eta kurtso barriari hasiera emoteko 'Goazen!' ekitaldia. Goizeko 10:00etan hasiko da batzarra Begoñako Gogarte Etxean.

09.06.2023

Maitasunaren Egunez, esker ona eta agurra

Atzo, hirukoiztarrek Algortan daben egoitzan, ekitaldi hunkigarria ospatu zan. Maitasunaren Eguna, aukera ederra izaten da euren denpora eta gaitasunak besteen alde eskaintzen dabezan ehunka lagunak -2.000 Bizkaiko Caritasen- alkartzeko eta guztiei esker ona eta autorpena eskaintzeko. Ehunka lagun batu zan Eukaristia berezia ospatzeko. Hasietan, Gontzal Mendibil musikagile eta abeslariak ondo etorria egin eutsen guztiei abesti bategaz, ondoren, Chusa Gonzalez lurraldeko kontseilariak esan ebazan berba batzuk eta Felix Larrondo lurraldeko bikarioak eskerrak emon ebazan VI. bikaritzan …

09.06.2023

Esker ona Urkiolan Antonio Madinabeitia misiolariari

Aurton, Paduko San Antonio egunez Urkiolan ospatuko dan meza, berezia izango da. Antonio Madinabeitia misiolariari esker ona adierazoko jako Eukaristian, izan be, laster Abadetxea itzi eta Gasteizko abade-etxera joango da-eta bizitzera. Horren ondorioz, beti Euskal Eleizbarrutietako Misinoei lotuta egon dan Urkiolako santutegian eta inguruan gauzak aldatu egingo dira eta datorren urtetik aurrera egitasmo barriari ekingo jako. Antoniok, Joseba Legarzak eta On Bittor Garaigordobil gotzaiak -biak hilda- misino-aldi jakin bat irudikatzen eban misiolarien hirukotea osatzen eben. Ekainaren 13an, On …

08.06.2023

Ehunka boluntario batuko da gaur Algortan

Hirutasun Guztiz Santua eleizan, 16:45tan egingo dan harrera eta ondo etorriagaz emongo jako hasiera ekitaldiari. Ondoren, Eukaristia ospatuko da eta azoka VI. bikaritzako herri eta errealidadeak ezagutu ahal izateko. Domekaz, gogoan izango da ospakizun guztietan 'Zaindu, eskutik heldu - Cultiva cuidados" kanpaina. Ekainean, Bizkaiko Caritasek boluntarioengan jarriko dau arreta, eurak dira-eta "eredu alkartasunari dagokionez eta sufritzen dagozanen aldeko gure kristau alkartearen lehentasunezko aukeraren isla". Aurtengo ospakizunean, Carlos Bargosek agur esango deutso zuzendari-karguari, …

08.06.2023

Zapatuz, erretiroa "Otoitza eta bizitza" tailerren eskutik

"Zorioneko izateko artea" gai orokorraren inguruan ospatuko da erretiroa, ekainaren 10ean, "Otoitza eta bizitza tailerrak" mobimentuak sustatuta. Leguak mugatuak dira eta ezinbestekoa da aurretik izena emotea. Eleizbarrutiko Seminarioaren egoitza (Zabalbide, 92) ospatuko da, 9:00etatik 17:30etara. Gehiago jakiteko, 619450022 telefonora deitu (Lorena) edo lorenarodriguezmed@gmail.com helbidera idatzi.

07.06.2023

Gotzaina eta azken ordenatuak, Nafarroan

On Mario Izeta Bilboko gotzain zanetik ohitura bihurtu da kursoaren amaieran gotzainak eta Eleizbarrutiko azken ordenatuek pare bat eguneko konbibentzia egitea. Aurton, hain zuzen be, hogei lagun inguruko taldea Nafarroara joan da. 

07.06.2023

On Joan Maria Uriarte gotzainak 90 urte bete ditu gaur

Gaur, ekainak 7, On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratuak 90 urte bete ditu. Zorionak! 1976 eta 1991 bitartean, On Joan Mari Uriarte Bilboko Eleizbarrutiko gotzain laguntzaile be izan zan eta etzi autorpena egingo deutso. Eguerdiko 12:00etan, esker oneko Eukaristia ospatuko da Begoñako basilikan, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru dala eta zuzenean web honen bidez. Ostean, bazkaria egingo da Derioko Seminario jatetxean. Uriarte gotzain izan dan Eleizbarrutietako hainbat gotzainek parte hartuko dau, besteak beste, omenaldian. 

06.06.2023

Bizkaiko Caritasek arreta eskaintzen deutse arazo kateatuak dabezanei

Bizkaiko Caritasek 2022ko oroitza-txostenean jasoten diran datuak aurkeztu ditu gaur. Joan dan urtean, eleiz erakunde honek 11.922 laguni -gehienak, emakumeak- eskaini eutsen arreta, 240 egitasmoren bitartez. Hiru miloe euroko inbertsino soziala egin zan laguntza ekonomikoetan. Caritasen laguntza jasoten daben gehienak adin txikikoen ardura daben emakumeak dira eta honeekaz batera ume eta gazteak eta etorkinak. Eginkizun hau burutu ahal izateko, Caritasek 1.800 boluntario ingururen -200 barriak- eta 4.400 bazkide edo laguntzaileren laguntza izan dau.