Barriak
Etiquetado como: Jesuitak
Astekoak, Eleizbarrutiko asteko barriak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
"Inor etxebizitza barik" Caritasen kanpaina
Cáritas Bizkaia erakundeak etxebizitza bakoen inguruko 2023ko kanpaina ospatuko dau. Dei egiten dau, "alkarte inklusibo izan gaitezan, alkarteak eginez eta, helburu eta ekintzetan bat eginda, zailtasunak eta adorerik eza gainditu daiguzan". Oraingoan, aparteko arreta jarri gura dabe bizilekurik ez daukien emakumeek jasaten daben ahulezian: "sarea banatzeak alkarteari eusteko eta alkarteko kide izateko aukera emoten deusku, aukera eta prozesu eraldatzaileak sortuz".
Meza latinoamerikarra lekuz aldatuko da kurtso honetan
Bihar -irailak 29, domeka-, kurtso honetako lehenengo meza latinoamerikarra ospatuko da. Aurretik, joan dan hilean, alkarte hau eta afrikar eta txinatar alkarteak Eukaristian batu ziran Bilbon, Etorkin eta Errefuxiatuaren Munduko Egunaren inguruan. Aurrerantzean, alkarte latinoamerikarraren ospakizunak beste leku baten egingo dira hilaren azken domekaz, hain zuzen be, Miribillako Santa Maria Josefa parrokian, 17:30etan.
Angel Monterok emongo deutso hasiera bihar "Bizkaiko hotsak" organo-jaialdiari
Bihar -urriak 28, zapatua-, "Diego de Amezua" Organoaren Adiskideen Bizkaiko Alkarteak sustatzen dauan “Bizkaiko hotsak” organo-jaialdiaren XVIII. ekitaldia hasiko da. Angel Montero organista izango da lehenengo kontzertuko protagonista Mañariko Andra Mari eleizako organo barrokoa joz. Emonaldia, 19:00etan hasiko da.
Organo-musika nabarmenduko da Ondarearen Europako Jardunaldietan
Urrian zehar, Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik, Ondarearen Europako XXIII. Jardunaldiak Bizkaian jarduera ospatzen hari da, "Ondarea bizirik, patrimonio vivo, patrimonio inmaterial" goiburuaren haritik. Aurtengo ekitaldian, 152 proposamen aurkeztu dira 257 jardueratan banatuta, ondare material eta immateriala ezagutzera emoteko helburuagaz. Gaur iluntzerako, "Diego de Amezua" Organoaren Adiskideen Bizkaiko Alkartearen laguntzagaz, berbaldi-kontzertua antolatu dabe. Begoñako basilikan izango da, 20:00etatik aurrera, eta organo-kontzertu bat zelan antolatzen dan azalduko dabe. Asteburuan, …
Zabaldu da epea aurton Errekalden izango dan Pobreen Munduko Egunerako izena emoteko
Frantzisko Aita Santuak azaroaren 19rako deitu dauanPobreen Munduko Eguna dala-eta, Bilboko Eleizbarrutian topaketa egingo da bezperan, Errekaldeko Arrosarioko Andra Mari parrokian. Ekitaldia goizeko 10:00etan hasiko da ondo etorriagaz eta On Joseba Segura gotzainak gidatuko dauan otoitzagaz. Bertan izango da Sebastian Mora Caritas Española erakundeko idazkari nagusi ohi eta Comillaseko Pontifize Unibertsitateko etika-irakaslea. Azaroaren 15a da izena emoteko -hemen- eguna.
Organo solasaldi-kotzertua Raur del Tororen eskutik, bihar, Durangon
"Organo kontzertuak 2023" jaialdiaren barruan, bihar -barikua-, 20:30etan, Raul del Toro Sola organistak jardungo dau Durangoko Andra Mari basilikan. Hasteko alkarrizketa egingo jako organistari eta, ondoren, berrogeta bost minutu inguruko kontzertua eskainiko dau. Sarrera doan.
Ahalmen-urritasuna daben pertsonen eskubideak, Argia fundazinoaren jardunaldietan
Gaur eta bihar ospatuko da Bilbon, Argia Fundazioaren eskutik, Hartu-emon eta Sentsibilizazinorako Jardunaldien XIV. ekitaldia. Bilboko Bizkaia aretoan izango dira jardunaldiak, "¿Derechos? Torcidos/Eskubideak? Desbideratuak" goiburuaren haritik eta ahalmen-urritasuna daben pertsonen eskubideei buruz. Osasun intereseko eta etenbako heziketarako jardunalditzat joten dira.
Parte hartzea eta ardurakidetasuna Bilboko Eleizbarrutian
Beste urte batez, Bilboko Eleizbarrutiak Euskalitek antolatzen dauan Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astean parte hartu dau. Iberdrola torrean eguerdian ospatu dan saioan, Jose Joaquin Moral Bilboko Eleizbarrutiko Ekonomia-gaietarako gotzain ordezkari eta Egitasmo Estrategiko Ekonomikoaren idazkariak,"Gobernantza eta kudeaketa parte hartzailea" berbaldia eskaini dau.
'Bizkaia isilik', bakearen eta pobretasuna deuseztatzearen alde
'Bizkaia isilik' ekimenaren eskutik, bilkurak egingo dira gaur be, hilaren azken eguaztenez ohikoa danez, betiko lekuetan, 19:30etan, "etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabekeriak salatzeko". Dalako bilkura horreek lekuotan egiten dira: Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzquiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan; Getxon, Telletxe plazan (metroaren ondoan) eta, irailetik hasita baita Zornotzan be, Herriko plazan. Gaur, bereziki, Palestinaren eta Israelen artean …