01-07-2024 Lunes, XIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 85 )
 

Barriak

Etiquetado como: Oración

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1241 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
22.05.2023

Pertsona nagusien astea, Caritasen "Bizi bete" egitasmoaren barruan

Bizkaiko Caritasek sustatzen dauan "Bizi bete" egitasmoaren barruan, gaur -maiatzak 22, astelehena- hasi eta eguenera arte -maiatzak 25- askotariko jarduerak izango dira pertsona nagusien astea ospatzeko, arratsaldeko bostetan, frantziskotarrek Iralan daukien aretoan (Vista Alegre kalea). Gaur arratsaldez, hain zuzen be, Redouan Chacouch Barakaldoko Agharas alkarteko kideak "hare eta gatzezko istorioak" bakarrizketa eskainiko dau. Ondoren, Sestaoko Musika-eskolako ikasle helduen musika-emonaldia izango da. Ekitaldi guztiak doan izango dira.

21.05.2023

Eleizbarrutiko barriak minutu baten

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
20.05.2023

Bizkaiko ordezkaritza Eleizaren Sostengurako Jardunaldietan

Atzo amaitu ziran Eleizaren Sostengurako II. Jardunaldiak. Gotzainen Batzarreko arlo honetako arduradun dan On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izan da egun biotan garatu izan diran askotariko jardueretan. Jim Kelley EEBBetako Charlotteko eleizbarrutiko garapenerako bulegoko zuzendariaa euren parrokietako zenbait jarduera on azaldu eutsen partaideei jardunaldiei hasiera emon eutsen berbaldian. Aurtengo ekitaldian, Mexikoko eta Italiako Eleizako hainbat ordezkarik parte hartu dau gonbidatu lez. 

19.05.2023

Bihar, Barakaldon, azoka solidarioa "Deadar" taldearen eskutik

Barakaldo Pastoral Barrutiko (PB) parrokietako taldeetako gazteez osatutako 'Deadar' taldeak urteroko jaialdi solidarioa ospatuko dau bihar. Taldekideek azaldu dabenez, aurten ekitaldi desbardina izango da: "azoka solidarioa egingo dogu eta salmahaiak, bingoa, jatekoa, e.a., izango dira. Batu daiten diru guztia 'Cuadri del Hospi' alkartearen esku itziko da, gurasoen alkarte honek umeen minbiziaren inguruan sentiberatasuna bizten eta ikertzen jarraitu daian, besteak beste, hazur-muina emoteko kanpaina sustatuz eta, azken batean, eremu hori gizatasunez betez".

19.05.2023

Mar Vaquek kontzertua eskainiko daubiharKarmelo eleizan

Bihar -zapatua-, Mar Vaque organistaren kontzertua ospatuko da 'Bilbao hiria' Nazinoarteko Organo-jaialdiaren XI. ekitaldiaren barruan, Santutxuko Karmelo eleizan, 20:45etan. 'Diego de Amezua' Organoaren Adiskideen Bizkaiko Alkarteak antolatzen dauan jaialdiaren aurtengo ekitaldian, EEBBetako, Frantziako, Alemaniako eta Euskadiko organistek jardungo dabe.
18.05.2023

Eleiz Museoa bisitatzerik nahi?

Gaur, maiatzak 18, Museoen Nazinoarteko Eguna ospatzen da. 1977tikhasita, egun honetan zera aldarrikatu gura da: museoak ezinbesteko bitarteko dirala kulturen arteko hartu-emonerako eta kulturen aberastasunerako eta herrien arteko ulertze, lankidetza eta bakerako. Museoen garrantzia nabarmentzeaz batera, ondarearen, jardueren, bisiten,... inguruko barriak jasoten dituan Eleiz Museoaren (Gizakundea plaza, 9b) web barria aurkeztuko dogu: hemen.

18.05.2023

Adimen artifizial eta humanismoari buruzko mahai-ingurua

Kultur Erakundeen Bilboko Eleizbarrutiko Mahaiak antolatuta, maiatzaren 31an Gizarte Komunikabideen inguruko jardunaldia ospatuko da 'Bihotza berbaz - Comunicar con corazón en tiempos de IA' goiburuaren haritik. Mahai-ingurua ospatuko da eta bertan komunikazinoaren, Eleizaren, zientziaren, filosofiaren eta heziketaren eremuko pertsonek parte hartuko dabe. Jardunaldia, Euskalduna jauregian izango da, 11:30etan hasita, eta jakin-mina daben guztiek iizena emon leikie leku guztiak bete arte. Ekitaldia zuzenean emongo da web orrialde honetan. 

17.05.2023

Jose Angel Egiguren frantziskotarrak erretiroa gidatuko dau bihar

Bihar -maiatzak 18, eguena-, Eleizbarrutiko diakono eta abadeek 2022-23 kurtsoko azken erretiroa ospatuko dabe Begoñako gogarte etxean, Ministerio Ordenaturako Idazkaritzak antolatuta. Jose Angel Egiguren frantziskotarrak gidatuko dau saioa eta Mendekoste Eguna hartuko dau ardatz. Goizeko 10:00etan batuko dira eta alkarregaz bazkalduko dabe (ezinbestekoa aurretik izena emotea).

16.05.2023

Gaixoaren Pazkoaren eguneko Eukaristiaren zuzeneko emonaldia

Domekaz ospatu da Gaixoaren Pazkoa eta, egun horren haritik, Eukaristia ospatuko da gaur arratsaldeko bostetan, Kerman Lopez bikario nagusia buru dala, Begoñako basilikan. Web orrialde honen bitartez zuzenean emongo dan eleizkizun honegaz emongo jako amaiera otasilaren 11an hasi zan "Gaixoaren Munduko Eguneko" kanpainari. 

16.05.2023

"Jesusen aginpidea, hots egiten dauanagaz bat bizitzeko gaitasunean datza"

Joan dan domekaz (Pazko-aldiko VI.a) ospatu dan Gaixoaren Pazkoaren haritik, atzo -astelehena-, Javier VItoria Eleizbarrutiko abadeak berbaldia eskaini eban Bilboko Alde Zaharreko Joan Santuak eleizan, "bere aurpegiak liluratuta, lagun egiten dogu bizia ugari izan daien" gaiaz jardunez. Domekako jardunaldiaren ildotik, gainera, gaur arratsaldeko 17:00etan, Eukaristia ospatuko da Begoñako basilikan Kerman Lopez bikario nagusia buru dala, otsailean martxan jarri zan Osasun Pastoraltzaren kanpainari amaiera emonez. Zuzenean emongo da web orrialde honetan. Eta bihar -eguaztena-, Javier Alutiz