01-07-2024 Lunes, XIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 86 )
 

Barriak

Etiquetado como: Oración

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1241 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
16.05.2023

Autorpena Jose Angel Ubieta Eleizbarrutiko abaderik edadetuenari

2022-2023 pastoral ekiturte honen amaieran, eleizbarrutiko hainbat kideren abadegintzaren urteurrenak ospatuko doguz. Aurton, 1953an abade egin ziranek Platinozko Ezteguak ospatuko dabez. 1963. urtean abade egin ziranek Diamantezko Ezteguak, 1973. urtean abade egindakoek Urrezko Ezteguak eta 1998. urtean ordenatutakoek Zidarrezko Ezteguak. Ospakizuna ekainaren 1an, eguenez, Jesukristo gure Jaun eta Abade Nagusi eta Betierekoaren egunez, izango da. Egun hori, aukera ederra da Jose Angel Ubietari Bizkaiko Eleizbarrutiaren zerbitzura egindako ibilbideagaitik autorpena egiteko. Une honetan, …

15.05.2023

Asteburuko irudiak

Eleizbarrutian, maiatzean ospatzen dira Lehenengo Jaunartze gehienak. Horrezaz gainera, beste hainbat jarduera ospatu da asteburu honetan beste hainbat lekutan. Hona hemen batzuk nabarmenduta:

15.05.2023

Aurkeztu da Eleizbarrutiko liburu-dendaren web barria

Jakinbide Eleizbarutiko liburu-dendak web barria aurkeztu dau eta esteka honen bidez egin daitekez erosketak bertan. 2023a, gainera, urte berezia da liburu-dendarentzat, Urrezko Ezteguak ospatzen ditu-eta. Jakinbide Eleizbarrutiko liburu-denda Bizkaiko kultur eremuko atal da 1973tik hasita. Bilbon dagoan eta egoitza bat baino gehiago izan dauan liburu-denda honek aparteko zerbitzua eskaintzen deutso kristau alkarteari, erlejino eta gizarte gaiko liburu eta agerkarien zabalkundearen bidez, arlo honetan erreferente dalarik. Horrezaz gainera, kultur eta bulego materialak, testuliburuak eta …

14.05.2023

Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
13.05.2023

Gaixoaren Pazkoan ahulenengan jarriko da arreta

Bihar, Pazko-aldiko VI. domeka, Eleizak Gaixoaren Pazkoa ospatuko dau. Hori dala-eta, astelehenez, maiatzak 15, berbaldia ospatuko da Joan Santuak eleizan, 17:00etan, "bere aurpegiak liluratuta, lagun egiten dogu bizi ugari izan daien" gaiaren inguruan jardungo dauan Javier Vitoria Eleizbarrutiko abadea hizlari dala. Gainera, martitzenez, maiatzak 16, Eukaristia ospatuko da Begoñako Basilikan, 17:00etan, Kerman Lopez bikario nagusia buru dala, otsailean hasitako kanpainari amaiera emoteko. Zuzenean emongo da web orrialde honen bidez.

13.05.2023

Bidezko merkataritza eta 'mundu guztiari on egiten deutsana'

"Mundu guztiari on egiten deutso" goiburuagaz ospatuko dau, gaur, KIDENDAk (Cáritas, Misinoak eta Alboan erakundeen ekimena Bizkaian), Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna. Horretarako, Bidezko Merkataritzarako Bizkaiko hainbat alkartek eta Bilbao eta Portugaleteko udalek hainbat jarduera antolatu dabe.

12.05.2023

Mesedetakoen Loiuko ikastetxearen mendeurrena

Mesedetako Andra Mari ikastetxeak, agaur egun Loiun dagoanak, mendeurrena ospatzen dihardu. Ehungarren urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldien artean Eukaristia dago eta bihar -zapatua- ospatuko da goizeko 11:00etan, ikastetxeko kaperan, On Joseba Segura gotzaina buru dala. 

12.05.2023

Autorpena Uriarte gotzain erretiratuari bere 90. urtebetetzean

Datorren ekainaren 7an, On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratuak 90 urte beteko ditu. Eleizbarrutiak autorpena egin eta egun hori beragaz ospatu gura dau. Hori dala-eta, datorren ekainaren 9an, esker oneko Eukaristia ospatuko da eguerdiko 12:00etan Begoñako basilikan eta zuzenean emongo da web honen bidez. Ordu bietan, bazkaria egingo da Eleizbarruti osoarentzat Seminario jatetxean. Ekainaren 2a da bazkarirako izena emoteko eguna. Gehiago jakiteko eta erreserbak egiteko: smediavilla@bizkeliza.org  edo 94 466 79 79.

12.05.2023

Ekainean, "Mariaren Legioak" erromesaldia egingo dau Lourdesera

"Mariaren Legioa" mobimentuak Lourdesera erromesaldia antolatu dau ekainaren 10 eta 11rako eta erromes joan gura dauan edozeinek emon leike izena. Oraindik geratzen da lekuren bat Bilboko erdigunetik eta Basauritik atarako dan autobusean. Prezioa, 115 eurokoa da eta barne hartzen ditu bidaiak, ostatua eta mantenu osoa. Gehiago jakiteko eta izena emoteko, 635 714 006 telefonora (Pedro) deitu.

11.05.2023

Gotzainaren berbak lanari eta honen inguruko galderei buruz

"Lanaren eraldaketa" MIntegia azken txanpan sartuko da gaur, maiatxak 11, On Joseba Segura Bilboko gotzainaren berbaldiagaz. Arratsaldeko lauretan hasiko da ekitaldia eta Domingo Sugranyes Mintegiaren zuzendariak erantzungo deutso gotzainaren jardunari. Azken urte biotan adituen batzordearen eskutik garatutako saioei amaiera emongo jake, beraz, eta ondorioak ekainaren 22an ospatuko dan azken saioan aurkeztuko dira. Berbaldi hau eta ondorengo azalpenak online jarraitu daitekez Paulo VI.a Fundazinoaren Youtube kanalean.