29-06-2024 Pedro y Pablo, apóstoles
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 86 )
 

Barriak

Etiquetado como: San Anton

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1237 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
13.05.2023

Gaixoaren Pazkoan ahulenengan jarriko da arreta

Bihar, Pazko-aldiko VI. domeka, Eleizak Gaixoaren Pazkoa ospatuko dau. Hori dala-eta, astelehenez, maiatzak 15, berbaldia ospatuko da Joan Santuak eleizan, 17:00etan, "bere aurpegiak liluratuta, lagun egiten dogu bizi ugari izan daien" gaiaren inguruan jardungo dauan Javier Vitoria Eleizbarrutiko abadea hizlari dala. Gainera, martitzenez, maiatzak 16, Eukaristia ospatuko da Begoñako Basilikan, 17:00etan, Kerman Lopez bikario nagusia buru dala, otsailean hasitako kanpainari amaiera emoteko. Zuzenean emongo da web orrialde honen bidez.

13.05.2023

Bidezko merkataritza eta 'mundu guztiari on egiten deutsana'

"Mundu guztiari on egiten deutso" goiburuagaz ospatuko dau, gaur, KIDENDAk (Cáritas, Misinoak eta Alboan erakundeen ekimena Bizkaian), Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna. Horretarako, Bidezko Merkataritzarako Bizkaiko hainbat alkartek eta Bilbao eta Portugaleteko udalek hainbat jarduera antolatu dabe.

12.05.2023

Mesedetakoen Loiuko ikastetxearen mendeurrena

Mesedetako Andra Mari ikastetxeak, agaur egun Loiun dagoanak, mendeurrena ospatzen dihardu. Ehungarren urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldien artean Eukaristia dago eta bihar -zapatua- ospatuko da goizeko 11:00etan, ikastetxeko kaperan, On Joseba Segura gotzaina buru dala. 

12.05.2023

Autorpena Uriarte gotzain erretiratuari bere 90. urtebetetzean

Datorren ekainaren 7an, On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratuak 90 urte beteko ditu. Eleizbarrutiak autorpena egin eta egun hori beragaz ospatu gura dau. Hori dala-eta, datorren ekainaren 9an, esker oneko Eukaristia ospatuko da eguerdiko 12:00etan Begoñako basilikan eta zuzenean emongo da web honen bidez. Ordu bietan, bazkaria egingo da Eleizbarruti osoarentzat Seminario jatetxean. Ekainaren 2a da bazkarirako izena emoteko eguna. Gehiago jakiteko eta erreserbak egiteko: smediavilla@bizkeliza.org  edo 94 466 79 79.

12.05.2023

Ekainean, "Mariaren Legioak" erromesaldia egingo dau Lourdesera

"Mariaren Legioa" mobimentuak Lourdesera erromesaldia antolatu dau ekainaren 10 eta 11rako eta erromes joan gura dauan edozeinek emon leike izena. Oraindik geratzen da lekuren bat Bilboko erdigunetik eta Basauritik atarako dan autobusean. Prezioa, 115 eurokoa da eta barne hartzen ditu bidaiak, ostatua eta mantenu osoa. Gehiago jakiteko eta izena emoteko, 635 714 006 telefonora (Pedro) deitu.

11.05.2023

Gotzainaren berbak lanari eta honen inguruko galderei buruz

"Lanaren eraldaketa" MIntegia azken txanpan sartuko da gaur, maiatxak 11, On Joseba Segura Bilboko gotzainaren berbaldiagaz. Arratsaldeko lauretan hasiko da ekitaldia eta Domingo Sugranyes Mintegiaren zuzendariak erantzungo deutso gotzainaren jardunari. Azken urte biotan adituen batzordearen eskutik garatutako saioei amaiera emongo jake, beraz, eta ondorioak ekainaren 22an ospatuko dan azken saioan aurkeztuko dira. Berbaldi hau eta ondorengo azalpenak online jarraitu daitekez Paulo VI.a Fundazinoaren Youtube kanalean. 

11.05.2023

Kristautasun eta militantzia politikoaren inguruko mahai-ingurua

Maiatzaren 28ko hauteskundeak dirala-eta, Ekintza Katolikoko Langile Hermandadea mobimentuak (HOAC) mahai-ingurua antolatu eban. Sei ordezkari politikok jandun eben Santurtziko Kabiezeseko San Pedro parrokian, kostaldeko herriko hainbat parrokiatako hogeta hamar eleiztar inguru eta HOACeko hainbat militanteren aurrean.

11.05.2023

Durangoko basilikako organoak 80 urte bete ditu

Organoaren doinuak gustuko dabezanek aukera ederra izango dabe New Yorkeko St. John the Divine katedralean egoiliar dan David Briggs organistari entzuteko. Kontzertu bi eskainiko ditu Bizkaian, lehenengoa, datorren barikuz Durangon, basilikako organoaren inaugurazinoaren 80. urteurrena ospatzen dala-eta, eta bigarrena, Bizkaian bisitari gehien jasotzen dauan basilikan, Begoñan. Kontzertu biak doan izango dira.

10.05.2023

Vijayapurameko gotzain indiarrak bisita egin deutso Bilboko gotzainari de Bilbao

On Joseba Segura Bilboko Gotzainak harrera egin deutso gaur goizean Mons. Sebastian Thekethecheril, Indiako Kerala estatuko Vijayapurameko gotzainari. Indiako gotzainagaz batera, Anosh eta Ajith bere Eleizbarrutiko abadeak etorri dira gotzaitegira, Abadeok denpora daroe Gasteizko Eleizbarrutian pastoralgintzan.

10.05.2023

Alkarkutxak 50 urte bete ditu

"`Alkarkutxa’ parrokia arteko alkartasuna gauzatzeko bidea da", aldarrikatu eban oraintsu Jose Miguel Erdozain Eleizbarrutiko ekonomoak ekonomia arloko boluntarioen aurrean, Bilboko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian ospatu zan ekitaldian. La Caja Diocesana de Compensación-Alkarkutxak Urrezko Ezteguak ospatzen ditu aurton. Izan be, 1973an sortu zan Bilboko Gotzaitegiaren erakunde lez eta une horretan hauxe zan bere helburua: "Gotzainen Batzarretik etorritako bitartekoak, eta parrokien eta pastoral eskualdeen ekarpenak eta eleiz gizonen eta laikoen emote pertsonalak, administratzea. …