29-06-2024 Pedro y Pablo, apóstoles
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 87 )
 

Barriak

Etiquetado como: San Anton

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1237 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
09.05.2023

Irakasle Eskolako ikasleen alkarrizketa gotzainagaz

'Begoñako Andra Mari' Irakasleen Unibertsitate Eskolako ehun ikasle inguruk alkarrizketan jardun dau Eleizbarrutiko gotzainagaz. Erlejinoko irakasle izateko gaitsuna emoten dauan GAEA heziketako hirugarren kurtsoko ikasleek gaurkotasun-barrien inguruko hainbat galdera egin deutse gotzainari. Batzar trankil eta bat-batekoa izan da, Belen Rodero Eleizbarrutiko ikasegiko pastoral arduradunaren esanetan, "gotzainak ez dau-eta galderak aurretik ezagutzerik nahi izan". Ikasleek eskertu egin dabe gotzainaren "hurkotasun eta zintzotasuna", eta askotariko galderak egin deutsez, pertsonalak eta …

09.05.2023

Begoñako organoaren doinuek emongo deutse hasiera nazinoarteko jaialdiari

'Bilbao hiria' nazinoarteko organo-jaialdiaren XI. ekitaldia maiatzaren 13tik ekainaren 3ra ospatuko da. Hamaikagarren ekitaldi honetan, EEBBetatik, Frantziatik, Alemaniatik eta Euskaditik etorritako organistek jardungo dabe. Organu-jole ospetsuak batzuk, esate baterako David Briggs britainiarra eta gorantz datozan beste batzuk, esate baterako, Virgile Monin eta Mar Vaque. Jaialdian lau kontzertu ospatuko dira eta, lehenengoa, Begoñako basilikan, 20:00etan. 

08.05.2023

Eskauten urteurrena eta katekesiko jaia Portugaleten

Joan dan zapatuz, maiatzak 6, Portugaleteko Andra Mari eskaut taldeak 40. urteurrena ospatu dau. Egun berean, katekesiko umeek Lehenengo Jaunartzearen aurreko ekitaldian parte hartu dabe. Arrasto-jokoetan ibili dira, familia ospakizuna izan da eta datorren astetik aurrera Lehenengo Jaunartzea egingo dabenei kurutzeak banatu jakez. 

08.05.2023

Ermuan, umeek abituaz egiten dabe Lehenengo Jaunartzea

Joan dan asteburuan hasi ziran Lehenengo Jaunartzeak ospatzen Eleizbarrutiko hainbat lekutan. Ermuan, orain dala berrogeta hamar urte inguru hasitako ohiturari eutsiz, umeek abituaz egiten dabe Lehenengo Jaunartzea, jantziok urtez urte birziklatu eta berrerabili egiten dabezalarik. Atzo, maiatzak 7, hasi eta hilaren 27raino, Ermua, Elorrio eta Berrizko parrokietako60 neska-mutikok Lehenengo Jaunartzea hartuko dabe. 

08.05.2023

"Gizon eta emakume kristauak politikan" gaiari buruzko solasaldia bihar Santurtzin

Bihar -maiatzak 9, martitzena-, Ekintza Katolikoko Langile Hermandadeak (HOAC) ekitaldia ospatuko dau Kabiezeseko San Pedro parrokian (Axular, 1. Santurtzi). "World-kafe" erara izango da, "gizon eta emakume kristauak politikan" gaiaren inguruan. Maiatzaren 28ko hauteskudeetan aurkeztuko dira alderdi politiko guztien hautagaiak eta Ezkerraldeko alkatetzak deitu dabez ekitaldian parte hartu daien.

07.05.2023

Eleizbarrutiko asteko barriak minutu baten

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
06.05.2023

Emakumeei eta arrantzari buruzko egitasmoa aurkeztu da Ondarroan

Labayru Fundazinoak 'Geu be bagara itsasoa' egitasmoa aurkeztuko dau gaur Ondarroan. Ikus-entzunezko formatuan, Bizkaiko kostaldeko emakumeen askotariko ogibideen ingurukoak jasoten dira. Alde batetik, dokumentala emongo dabe eta, bestetik, mahai-ingurua egingo da 18:00etan, Kofradia Zaharrean. Akaitze Kamiruagak Eleizbarrutiko fundazinoak burutu dauan len etnografikorako alkarrizketatu dauan hainbat emakumek parte hartuko dau.

05.05.2023

Jarduera ugari Migrazinoetarako Eleizbarrutiko sailean

Gaur hasiko dira Madrilen Migratzaileen aldeko sailetako ordezkari eta eragileen jardunaldiak. Gizarte Pastoraltza eta Giza Sustapenerako Gotzain Batzordeak antolatzen ditu maiatzaren 7ra arte -domeka- ospatuko diran topaketal. Marije Calvo Migrazinoetarako Pastoraltzako Bilboko arduranuna izango da jardunaldiotan eta, beragaz batera, David Garrido diakono eta alkarte latinoamerikarreko kidea eta Gladys Arriola eta Wilber Rodrigo Leon alkarte bereko kideak. Beste alde batetik, arlo honetan bada beste hitzordu garrantzitsu bat be datorren maiatzaren 25ean, Afrikaren egunez Giza …

04.05.2023

Lekeitioko pobreziaren mapa mugatuz

Gaur, Lekeitioko parrokian, ezohiko jarduera izango da. Euren lana Lea-Artibain egiten daben Bizkaiko Caritaseko hiru kidek berbaldia eskainiko dabe kostaldeko herriko pobreziaren mapa mugatuz. Hitzordua arratsaldeko zazpietan da eta inguruko eleiztarrek Bilboko Eleizbarrutiko Egitasmoak jarritako erronkei erantzuteko aukeratutako lehentasunezko erantzuna da.

03.05.2023

Elezkano abadeak bideo solidario 'zirikatzailea' grabatu dau

Juanjo Elezkano abadeak bideoklip solidarioa grabatu dau Bermeo kostaldeko herrian, hain zuzen be, parroko lez jarduten dauan lekuan. Bideoklparen bidez atara daiten dirua itsasoko salbamendu humanitariora eta horretan aritzen dan 'Aita Mari' itsasontzira zuzenduko da. Bizirik irauteko euren herrialdeetatik derrigorrez atara dan makina bat pertsonen egoera "lotsagarria" agertzera emotea da abadearen helburua. Ontziratu eta itsasoan bizitzak salbatzen saiatzen diran pertsonak "Ebanjelioko Jesusenak dira". Lau mila euro batu gura dabez kanpaina berezi honegaz eta grabatu dauan abestia