Barriak
Etiquetado como: Bizkaia isilik bilkura isilak
Atzo, "gizalegezko lanaren aldeko" ekitaldi publikoa Bilbon
Gizalegezko Lanaren aldeko Munduko Eguna dala-eta, atzo -eguena- ekitaldi publikoa egin eben Bilbon, Barria eraikineko lokaletan (Plaza Barria, 4). Lehenengo, bideo-foruma ospatu zan, "Perder la vida por ganarse el pan" dokumentalaren inguruan eta, ondoren, salaketarako keinu publikoa Bilboko Areatzan. Maite Valdivieso eta Jose Antonio Gonzalezek agiria irakurri eben.
Bisita gidatua Munarriko Santa Marinara, Ondarearen Jardunaldien barruan
Urrian ospatzen ari dira Ondarearen Europako XXIII. Jardunaldiak Bizkaian. "Ondarea bizirik, patrimonio vivo, patrimonio inmaterial" goiburuaren haritik, Bizkaiko Foru Aldundiak hainbat ibilaldi eta bisita programatu dau jardunaldiotarako. Horren erakusgarri, Juan Manuel Gonzalez Cembellin Eleiz Museoko zuzendariaren eskutik hilaren 8 eta 22an Sopela eta Urdulizen egingo dana.
Gotzaina gazteakaz alkartuko da, gaur, Corpus Christi parrokian
On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina gazteakaz alkartuko da gaur, urriak 6, Bilboko Corpus Christi parrokia etxeko areto nagusian, 19:30etan.
Eleizbarrutiko ordezkarita Teologia-liburutegien biltzarrean
Europako Teologia-liburutegien 51. Biltzarra Kordobako gotzain jauregian ospatu da irailaren 30etik urriaren 4ra. Aitatutako liburutegiok www.beth.eu dalakoan alkartuta dagoz eta, aurton, “Challenges of Ecclesiastical Libraries in Europe” goiburuaren haritik alkartu dira eta Jaime Lopez Eguilaz Bilboko Eleizbarrutiko liburutegiko arduradunak be parte hartu dau Espainiako Eleizaren Liburuzainen Alkarteko (www.abie.es) ordezkari lez, alkartearen oroitza-txostena aurkeztuz.
Gaur arratsaldez Bilbon, gizalegezko lanaren aldeko batzarra eta zeinu publikoa
Urriaren 7an, Gizalegezko Lanaren aldeko Munduko Eguna ospatuko da eta hori dala-eta, Eleizbarrutiko Langile Pastoraltzatik deialdia egin dabe lanean bizia zantzearen inguruan jarduteko batzarrean parte hartzeko. Gaur arratsaldeko 18:30etan da hitzordua Barria eraikineko (Plaza Barria, 4) lokaletan. Amaitzeko, gizlegezko lanaren aldeko keinu publikoa egingo dabe Areatzan, 19:45etan.
Sarean da Eleizbarrutiko aldizkariaren kurtsoko lehenengo alea!
Alkarren Barri Eleizbarrutiko aldizkariaren urriko alea eskuragarri da online gaurtik aurrera. Kurtsoko lehenengo aldea da, etxeetara atzerapenez helduko dana, kurtso hasierako ekitaldia be jaso gura izan dalako argitalpena itxi aurretik. Sareko agerkariak joan dan irailaren 30ean Markina-Xemeinen ospatu zan 'Goazen!' kurtso hasierako ekitaldiaren multimedia informazinoa (bideoak eta argazkiak) jasoten dau. Bostehun lagun inguru bertan zirala ospatu zan ekitaldian gotzainak eskainitako berbaldia irakurri daiteke hasieran. Alkarrizketei dagokienez, hiru nabarmentzen dira: Elena Unzueta Caritas …
Betiereko gurtzaren batzar nagusia
Betiereko Eukaristia-batzarrak urteko batzar nagusia ospatuko dau gaur arratsaldez Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian, 19:30etan. Braulio Rodriguez Toledoko artzapezpiku erretiratuak berbaldia eskainiko dau, 'Eukaristiaren egiaren edertasuna barriro antzeman: ospakizuna eta gurtza' goiburuaren haritik.
"Aita Santuak iruzurrean oinarritutako bizimodua aztertzeko preminan pentsatzen laguntzen dau"
Inocencio Rodrigo zerbitzurako beti prest egoan abadea hil da
Atzo hil zan Bilbon Inocencio Rodrigo Garcia eleizbarrutiko abadea, 95 urte ebazala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna bihar -urriak 5, eguena- ospatuko da Asisko San Frantzisko parrokian (Quinta parroquia), 19:00etan.
Diakonotzaren Eleizbarrutiko Eguna
Gaur, urriak 4, Asisko San Frantzisko Eleizbarrutiko diakonoen zaindariaren egunez, On Joseba Segura gotzaina diakonoakaz alkartuko da eta buru izango da gaur eguerdiko 12:30etan Begoñako Gogarte Etxean ospatuko dan Eukaristian.Datorren domekaz, urriak 8, Diakonotzaren Eguna ospatuko da parrokietan. Eleizbarrutian, 9 diakono eta 5 hautagai dagoz.