Barriak
Etiquetado como: Gabonak
"Aita Santuak iruzurrean oinarritutako bizimodua aztertzeko preminan pentsatzen laguntzen dau"
Inocencio Rodrigo zerbitzurako beti prest egoan abadea hil da
Atzo hil zan Bilbon Inocencio Rodrigo Garcia eleizbarrutiko abadea, 95 urte ebazala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna bihar -urriak 5, eguena- ospatuko da Asisko San Frantzisko parrokian (Quinta parroquia), 19:00etan.
Diakonotzaren Eleizbarrutiko Eguna
Gaur, urriak 4, Asisko San Frantzisko Eleizbarrutiko diakonoen zaindariaren egunez, On Joseba Segura gotzaina diakonoakaz alkartuko da eta buru izango da gaur eguerdiko 12:30etan Begoñako Gogarte Etxean ospatuko dan Eukaristian.Datorren domekaz, urriak 8, Diakonotzaren Eguna ospatuko da parrokietan. Eleizbarrutian, 9 diakono eta 5 hautagai dagoz.
Asteburuan, "Open House" jardueraren hasiera
Urriaren 7 eta 8an, 65 eraikin eta eremu publikotatik gora erakutsiko dituan "Open House" jardueraren ekitaldi barria ospatuko da Bilbon. "Uri (im)materiala" goiburuaren haritik, aurtengo egitarauak alderdi honeen inguruan hausnartzeko bidea emongo dau: uria egokitzen dauan alderdi ukigarri eta ukiezina, arkitekturaren eta urigintzaren ingurune, gizarte eta ekonomia jasangarritasuna. Gizakundearen komentua izandakoa (gaur egun, Eleiz Museoa) bisitatu ahal izango da. Gizakundea plazako 9Ban (Atxuri) dagoan eraikina bisitatzeko ordutegia: zapatuz, 10:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik …
Jose Mari Rementeria, euskerazko kristau-ikasbideen ikerketaren zale amorratua zan abadea hil da
Gaur goizean hil da Bilbon Jose Mari Rementeria Ibarlucea Eleizbarrutiko abadea, 83 urte ebazala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna bihar -eguaztena- ospatuko da Ondarroako Andra Mari parrokian, 19:00etan.
Agerkari barria eskeraz, ebanjelioko pasarteen azalpenakaz
Euskerarako Eleizbarrutiko Zerbituzk "Domeka eta jaiegunetako Ebangelioak hausnartu" lana aurkezu barri dau. Liturtia urte osoko, domeka eta jaiegunetako, ebanjelioko pasarteen euskerazko azalpenak jasoten ditu. Eskuratu gura dauanak Gotzaitegian dagoan Euskerarako Eleizbarrutiko Zerbitzura (hartu-emonerako: Lontzo Zugazaga) edo Jakinbide liburu-dendara jo daiala.
Arkotxako nekaldi bizidunari buruzko erakusketa Eleiz Museoan
Urrian ospatuk dira Ondarearen Europako XXIII. Jardunaldiak Bizkaian. Kultur testuinguru honetan, 150 jarduera inguru ospatuko da 70 herritan. Besteak beste, gaur -urriak 3- hasi eta hilaren 29ra arte, Arkotxako (Zaratamo) pastoral bizidunari buruzko erakusketa ospatuko da Eleiz Museoan, eta urriaren 7, 14, 21 eta 28an nekaldiaren entseguak egingo dira eta gura dauanak joateko aukera dau.
Instalazino barriak San Viator ikastetxean, gorabidean dagozan arloetako eskaerentzat
EBI Elizbarrutiko kastetxeen sarean dagoan Sopuertako San Viator ikastetxeak instalazino barriak inauguratu ditu gaur goizean. Zaharbarritze sakona egin ondoren, hezikea-zikloak modernizatu dabez eta gradu barriak martxan jarri, gorabidean dagozan arloetako eskaerentzat. Guzti horretarako, gainera, ekipamendu moderno eta aurreratua gehitu dabe esate baterako: laborategiak, 3D imprimaketa, baso-robotak, fabrikatze mekaniko konektatu eta elektroeragilerako tresna...
Berrizko Mesedetako Misiolarien laiko-alkarteen batzarra
"Aske askatzeko" goiburuaren haritik alkartu dira Berrizen, kurtso hasierako batzarrean, Berrizko Mesedetako Misiolariek (BMM) Espainian dabezan hiru laiko alkarteak (Sevilla, Madril eta Ursuri eta Siloe -Iparraldea-).
Ate irekien jardunaldia Seminarioan, hilaren lehenengo eguenez
Joan dan barikuz, irailak 29, kurtsoari hasiera emoteo ekitaldia Eleizbarrutiko seminarioan. Seminarioko hezitzaile eta abadegaiakaz batzartu ondoren, Eukaristia ospatu zan Santa Monika eleizan, On Joseba Segura gotzaina buru zala. Homiliaren hasieran esan ebanez, "eskatzen deuskuna egiten laguntzeko eskatuko deutsagu Jaunari: Barri Ona ondo iragarri, beti lez pobretasunean, uzta ugariagaz eta langile gitxigaz".