01-07-2024 Lunes, XIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 88 )
 

Barriak

Etiquetado como: Oración

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1241 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
06.05.2023

Emakumeei eta arrantzari buruzko egitasmoa aurkeztu da Ondarroan

Labayru Fundazinoak 'Geu be bagara itsasoa' egitasmoa aurkeztuko dau gaur Ondarroan. Ikus-entzunezko formatuan, Bizkaiko kostaldeko emakumeen askotariko ogibideen ingurukoak jasoten dira. Alde batetik, dokumentala emongo dabe eta, bestetik, mahai-ingurua egingo da 18:00etan, Kofradia Zaharrean. Akaitze Kamiruagak Eleizbarrutiko fundazinoak burutu dauan len etnografikorako alkarrizketatu dauan hainbat emakumek parte hartuko dau.

05.05.2023

Jarduera ugari Migrazinoetarako Eleizbarrutiko sailean

Gaur hasiko dira Madrilen Migratzaileen aldeko sailetako ordezkari eta eragileen jardunaldiak. Gizarte Pastoraltza eta Giza Sustapenerako Gotzain Batzordeak antolatzen ditu maiatzaren 7ra arte -domeka- ospatuko diran topaketal. Marije Calvo Migrazinoetarako Pastoraltzako Bilboko arduranuna izango da jardunaldiotan eta, beragaz batera, David Garrido diakono eta alkarte latinoamerikarreko kidea eta Gladys Arriola eta Wilber Rodrigo Leon alkarte bereko kideak. Beste alde batetik, arlo honetan bada beste hitzordu garrantzitsu bat be datorren maiatzaren 25ean, Afrikaren egunez Giza …

04.05.2023

Lekeitioko pobreziaren mapa mugatuz

Gaur, Lekeitioko parrokian, ezohiko jarduera izango da. Euren lana Lea-Artibain egiten daben Bizkaiko Caritaseko hiru kidek berbaldia eskainiko dabe kostaldeko herriko pobreziaren mapa mugatuz. Hitzordua arratsaldeko zazpietan da eta inguruko eleiztarrek Bilboko Eleizbarrutiko Egitasmoak jarritako erronkei erantzuteko aukeratutako lehentasunezko erantzuna da.

03.05.2023

Elezkano abadeak bideo solidario 'zirikatzailea' grabatu dau

Juanjo Elezkano abadeak bideoklip solidarioa grabatu dau Bermeo kostaldeko herrian, hain zuzen be, parroko lez jarduten dauan lekuan. Bideoklparen bidez atara daiten dirua itsasoko salbamendu humanitariora eta horretan aritzen dan 'Aita Mari' itsasontzira zuzenduko da. Bizirik irauteko euren herrialdeetatik derrigorrez atara dan makina bat pertsonen egoera "lotsagarria" agertzera emotea da abadearen helburua. Ontziratu eta itsasoan bizitzak salbatzen saiatzen diran pertsonak "Ebanjelioko Jesusenak dira". Lau mila euro batu gura dabez kanpaina berezi honegaz eta grabatu dauan abestia

03.05.2023

Arizmendiarrietaren enpresa-eredua Europar Parlamentuan

Gaur goizean, Enpresa-eredu inklusiboari buruzko Mingegia ospatuko da Europar Parlamentuan. Bertan parte hartuko dabe Arizmeniarrieta Fundazinoko kide bik, hain zuzen be, Juan Manuel Sinde presidenteak eta Jon Emaldi Deusto Business Schooleko irakasleak. Arratsaldeko zazpietan, beste Mintegi bat ospatuko da, gai beraz, 'Capilla por Europa' edo Berbizkundearen kapera deitutakoan. Arratsaldeko saioanOn Joseba Segura Bilboko gotzainak sarrera egingo dau eta, ondoren, Gaspar Martinez Kultur Gai eta Ondasunetarako saileko arduradunak Mondragon kooperatibaren esperientziaren eleiz senaz jardungo …

02.05.2023

Urkiolako misino-topaketako argazkiak

Maiatzaren 1ean ohikoa danez, Urkiolan batu ziran atzo Gasteiz, Donostia eta Bilboko Eleizbarrutietako misiolariak. Jardunaldia ospatzeko batu ziran hirurogei lagunak Lagunetxean batu ziran eta hasieran, Euskal Eleizbarrutietako Misinoek 75. urteurrena ospatzen daben urteko jardueren barri izan eben. Gehiago jakiteko: hemen. Argazkiak: hemen

02.05.2023

Hiru abadegaik akolito-ministerioa hartu dabe

Juan Reyero, Gaizka Egaña eta Marco Antonio Muñoz abadegaiek akolito-ministerioa hartu eben domekaz, On Joseba Segura gotzaina buru zala, Moniken monasterioko kaperan ospatu zan Eukaristian. 

02.05.2023

Sestaoko familiak Larrabetzun eta erromesaldiak Gernika-Urdaibaitik Liebanara

Asteburuan, Sestaoko Pastoral Barrutiko (PB) familiak Larrabetzun alkartu dira. Beste alde batetik, Gernika-Urdaibaiko talde jentetsua erromes joan zan atzo Santo Domingo de Liebanara hainbat jarduera egitera eta eguraldi ederraz lagunduta. Gehiago jakiteko: hemen.  Beste hainbat argazki: hemen. Gernikako taldea Arantzazura joango da erromes datorren uztailaren 18an. 

02.05.2023

Kristandade Ikastaroak mobimentuan, ez dagozanei begira

Kristandade Ikastaroak mobimentuak Eleizbarrutiko 120. ikastaroa ospatu dau apirilaren 28tik 30era Begoñako Gogarte Etxean. 

02.05.2023

Biziera erlijiosoaren astea

Gaur hasi eta bihar -eguena- arte, Biziera Erlijiosoaren XXIX. Asterako antolatutako jarduerak ospatuko dira Arrupe Etxean (Aita Lojendio. BIlbao). Aitatutako jarduerok Biziera Erlijiosorako Batzordeak, Loiola Zentroak eta Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) koordinatuko dabez eta saioak arratsaldeko zazpietan hasiko dira.