20-05-2024 Lunes, semana -
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 92 )
 

Barriak

Etiquetado como: Kidenda

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1133 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
06.03.2023

Euskal Eleizbarrutietako MIsinoek Eleizbarruti arteko misino-artxiboa inauguratu dabe

Hirurogeta hamabosgarren urteurreneko ospakizunen artean, joan dan zapatuz, martxoak 4, Eleizbarruti arteko Misino-artxiboa inauguratu zan Gasteizko Seminarioan. Ekitaldian, Gasteiz, Donostia eta Bilboko Eleizbarrutietako misiolari ugari batu zan eta hantxe egon ziran, besteak beste, On Juan Carlos Elizalde Gasteizko gotzaina eta On Joseba Segura Bilboko gotzaina. Gainera, zazpi hamarkada honeetan egin izan diran misino-kanpainen irudiak jasoten dabezan panelez osatutako erakusketa ibiltaria inauguratu zan eta urteurrenaren inguruko jarduerak egin daitezan lekuetan ikusgai izango da. 

06.03.2023

Martxoaren 8an, Eleizbarrutiak 8 emakumeren konpromisoa autortuko dau

Etzi -martxoak 8, eguaztena- Bilboko Eleizbarrutiak ekitaldi instituzionala ospatuko dau, gotzaina buru dala, zortzi emakumeri euten fededun konpromisoa autortzeko. V. ekitaldi honetan, euren eguneroko egiteko eta zerbitzuan Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoaren oinarrizko erronkak -iragarri, ospatu, zerbitzatu eta alkarteari lagundu- sustatzeari lotutako ekintzak burutzen dabezan emakumeak agertu gura dabez. Horren haritik, autorpena egingo jaken zortzi emakumeek Toño Valdivieso artistak egindako "oinatza jasoko dabe, gure alkarteetan eragile dan beste askoren izenean. Ekiatalida …

05.03.2023

Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
04.03.2023

RTVEk Bilbotik emongo dau meza bihar

"Anai-arreba gara Kristorenganako fedean" goiburuaren haritik ospatuko dau bihar -martxoak 5, domeka- Eleizak Hispanoamerikaren Eguna. Aurton, Bilboko Eleizbarrutian ospatuko da, On Joseba Segura Misinoetarako eta Elizakazko Lankidetzarako Espainiako Gotzainen Batzarreko Batzordeko kide eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoetarako gotzain ordezkaria buru dala. Goizeko 10:30etan izango da, Alde Zaharra Pastoral Barrutiko (PB) San Anton parrokian eta TVE1 kateak zuzenean emongo dau.

03.03.2023

Heziketa eskaut mobimentuko begiraleentzat

Euskalerriko Eskautak Bizkaia (EEB) mobimenduko begiraleak batuko dira bihar, zapatua, aisialdiko hezitzaile boluntario lez hezten jarraitzeko. Saioa jesuitek Indautxun daben ikastetxean ospatuko da, 300 gazte ingururen partaidetzagaz. 

03.03.2023

Eremu bakotxeko ekintzak batera jarteko epea luzatu egin da

Egitasmorako batzorde teknikoak leiz eremu bakotxean hartutako konpromisoak batera jarteko epea martxoaren 17ra arte luzatzea erabagi dau. Batzordetik azaldu dabenez, "badakigu hainat lekutan zehaztu dabezala bultzatuko dabezan ekintzak; halanda be, ez dabez batera jarri". Beraz, jarduerak guztientzako aplikazinoan iraultzeko eskatzen dabe. Era berean, oraindik Egitasmoa nork bere egin eta garatzeko irakurketa egin ez daben taldeei, egiteko dei egin deutse. 

03.03.2023

Eleizbarruti arteko Misino-artxiboaren inaugurazinoa

2023an, Euskal Eleizbarrutietako Misinoek 75. urteurrena beteten dabe. Hori dala-eta, hainbat jarduera ospatuko da urtean zehar euskal Eleizbarrutien misino-historia aberatsa gogora ekarteko eta ospatzeko. Jarduerei hasiera emoteko, bihar -zapatua- sortu barri dan Misinoen Eleizbarruti arteko artxiboa inauguratuko da. On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoetarako gotzain ordezkaria eta On Juan Carlos Elizalde Gasteizko gotzaina buru dirala, ekitaldia ospatuko da Gasteizko Seminarioan. Satur Gamarra Gasteizko Seminarioko zuzendari espiritualak eta Anabella …

02.03.2023

Gizakiak autorpena jaso dau Osasun Ministeriotik

Osasun Ministerioak Madrilen dauan egoitzan jaso dau Gizakia Fundazinoak Merituaren Urrezko Domina Drogen inguruko Egitasmo Nazionalak emonda, hain zuzen be, "gaztetxoen artean jokaera arriskutsuak ekiditeko bideak jarteagaitik eta mendekotasunen aurrean osoko esku-hartzea bultzatzeagaitik". Estibaliz Barron Pardo Gizakia Fundazinoko zuzendariak jaso eban domina eta bere esanetan, erakundearen helburua "inor atzean ez iztea" da, eta "pertsona bakotxak ezinbesteko dauan arreta jasotea. Ez dakit Fundazinoaren jarduerak mundu hobea egiten lagundu dauan, baina dakidana da, domina honek …

02.03.2023

Izadiaren defentsarako sareko emakumeen lekukotasuna Bilbon

Martxoak 8aren, Emakumeen Nazinoarteko Egunaren bezperan, emakume buruzagi entzutetsuak, izadiaren eta Giza Eskubideen defendatzaileak, Amazonas ingurutik -Kolonbia, Venezuela, Honduras eta Guatemala- datozanak, komunikabideen aurrean agertu dira, giza eskubideen urraketak eta ingurumenaren defentsan diharduen emakume izateagaitik jasaten dabezan arriskuak salatzeko. Gaur arratsaldez, 19:30etan, berbaldia eskainiko dabe Arrupe Etxeko (Aita Lojendio, 2. Bilbao) areto nagusian, ALBOANek, besteak beste Bilbokok Eleizbarrutiagaz batera, antolatuta.

02.03.2023

Bake Topaketaren bigarren asteburua

Bake Topaketa bake eta adiskidetzearen aldeko aurtengo jarduera beste formatu batean ospatu da, besteak beste, egun eta leku desbardinetan. Ekitaldi nagusia joan dan zapatuz, otsailak 25, izan zan Bilborocken, batez be gazteei zuzendutako kontzertuagaz. Gainera, hainbat jarduera egin zan Portugalete, Zalla eta Bilbon, beren-beregi prestatu eta web orrialde honetan eskuratu daitekezan lagungarriakaz. Asteburuan, Bake Topaketaren IX. ekitaldiari dagokiozan azken saioak ospatuko dira Lekeitio eta Zornotzan.