10-05-2024 Viernes, VI semana - pascua
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 96 )
 

Barriak

Etiquetado como: Kidenda

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1116 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
08.02.2023

Bizkaiko Caritasek Siria eta Turkiako larrialdiari aurre egiteko deialdia egin dau

Bizkaiko Caritasek Turkia eta Siriari laguntzeko diru-bilketarako kanpaina martxan jarri dau. Edozein dohaintza egitean, ezinbestekoa da NAN eta dirua zertarako dan aitatzea. 33154 bizumaren bidez.

08.02.2023

Camibaseko venezuelar gotzainaren bisita

Mons. Angel Francisco Caraballo Fermin Venezuelako Cabimaseko eleizbarrutiko gotzaina bisitan etorri jako gaur goizean On Joseba Segura Bilboko gotzainari. Datorren astean, otsailaren 13tik 17ra, Mons Caraballok ikastaro batean parte hartuko dau Rota Romanan eta, bide batez, aurreko egunetan espainiar eleizbarrutietan ikasketak egiten dagozan bere eleizbarrutiko abadegaiak bisitatuko ditu edo, Bilboko kasuan lez,  hainbat gizarte egitasmo eta ekintza garatzeko hemendik laguntza eskertzeko aprobetxatuko dau.

08.02.2023

"Nire ospitaleko jokoa", Gurutzetako ospitalean dagozan umeentzat

Datorren zapatuz, Lurdeseko Andra Mariaren egunez, Gaixoaren Munduko Eguna ospatuko da. Egun horretan, On Joseba Segura gotzaina buru dala, Eukaristia ospatuko da Santiago katedralean 19:00etan eta web orrialde honek zuzenean ikusteko aukera emongo dau. Egun honen inguruan, "Alkarren Barri / Comunicación" Eleizbarrutiko aldizkariaren otsaileko alean, Gurutzetan jarduten dauan arreta erlijioso eta espiritualerako zerbitzuko taldeari alkarrizketa egin jako "Nire ospitaleko jokoa" dalakoaren inguruan. 2019an sortu eben talde horretan eta orain eguneratu egin dabe Barrikuntza eta Kalitaterako …

07.02.2023

Ehun ume eta gaztetxok bakearen alde abestu dau

Norai alkarteak ekitaldi berezia ospatu eban joan dan zapatuz Deustuko unibertsitateko klaustroan 'Etorkizuna musikatan' gizarte-musika egitasmoari lotuta. Ehun eta hogei ume eta gaztetxok bat egin eben bakearen alde abesteko eta musika joteko. Miguel Angel Esnaola Ekumenismorako Eleizbarrutiko ordezkariak azaldu dauanez, "aukera bikaina izan zan, gainera, Giza Senidetasunaren I. Eguna ospatzeko". 

07.02.2023

Pertsonen salerosketa, XXI. gizaldiko esklaboak

Bihar, otsailak 8, 2015ean Frantzisko aita santuak izendatu ebanez, pertsonen salerosketaren aurkako eguna ospatuko da, gatx horren inguruan hausnartu eta esku-harzeko. Bilboko Eleizbarrutiak jarduera bi antolatu ditu egoera hau agertzera emoteko eta, gure munduan, gaur egun be miloeka lagun esklabo bihurtzen dala salatzeko.

06.02.2023

Jente ugari batu zan Agate Deuna ermitan

Milaka lagun batu zan atzo Kastrexanako Agate Deuna ermitan, ohiko jaia ospatzeko. Aurton, azken ekitaldietan pandemiaren eraginez egitaraua goitik behera aldatu ondoren, distira betean ospatu da Agate Deunaren eguna. Eguraldia lagun, makina bat jente igo zan ermitara eta eten bakoa izan zan egun osoan zehar jentearen joan-etorria.

06.02.2023

San Nikolas parrokiako parrokoak parkamena eskatu dau jentaurrean

Bilboko San NIkolas parrokiako parrokoak parkamena eskatu deutse San Blas egunez kordoiak bedeinkatu barik geratu ziran pertsona guztiei. Luis Alberto Loyok parkamena eskatu deutse eleiztarrei aste buru honetan Alde Zaharra Pastoral Barrutian ospatu diran mezetan. Atzo, Gotzaitegiaren web orrialdetik eta Telebilbao katetik zuzenean emoten dan Eukaristian, atsekabea erakutsi eban gertatutako guztiagaitik eta aurton gertatutakoa gogoan hartuta, "datorren urtean bedeinkazinoak izango doguz, beste urte batzuetan lez, goizetik hasita, ordu erditik ordu erdira".

06.02.2023

70 lagun IV. eta V. bikaritzetako gazteen erretiroan, Durangon

Joan dan zapatuz, otsailak 4, IV-V bikaritzetako gaztetxo eta gazteen pastoraltzan dagozan taldeetako kideek eta Herrialdeako eskaut taldeetakoek osaptzen daben erretiroa egin zan Durangon. Hirurogeta hamar gaztetxo eta gazte inguru eta euren laguntzaileak batu ziran, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 18:00ak arte, Durangoko Andra Mari eleizan eta parrokiaren lokaletan, barnekotasuna lantzeko eta otoitz egiteko. Eleizbarrutian kurtso honetarako aukeratutako goiburuaren haritik, hauxe izan zan erretirorako aukeratutakoa: #lekuanlekuko/#1000kolore.

06.02.2023

Esku Elkartuak erakundearen deia "desbardintasuna geldiarazoteko"

Esku Elkartuak erakundeak datorren domekaz, otsailak 12, ospatuko dau bere eguna. Egun bi aurretik, otsailaren 10ean, barikuz, borondatezko barau eguna egitea proposatu dabe. On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzainak kanpaina honetarako idatzi dauan gutunean azaldu dauanez,  "Esku Elkartuak erakundeak “Zeure esku dago desbardintasuna geldiarazotea” goiburua aukeratu dau aurtengo kanpainarako, besteak beste, desbardintasunak eragiten dituan arrakalak gero eta handiagoak dirala eta miloeka lagunen duintasuna urratzen dabela agertzera emoteko. “Gosearen aurkako kanpainaren” haritik …

05.02.2023

Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org