Eleizbarrutiko liburutegian, 2.000 binilo inguru dago, askotariko musikagaz: 60ko hamarkadan grabatutako parrokietako koruak, euskeraz kantatutako mezak, katekesiko geletan entzundako gabon-kantak, ezkontza eta jaietako folklorea… Guzti horreek katalogatu dabez.
Altxor horreek argitaratzea erabaki dabe liburutegian eta horretarako adimen artifizialaz baliatu dira bilduma katalogatzeko eta digitalizatzeko.

Oroimen bizi dan bilduma
Diskoetan jasotako musika gaztelaniaz, euskeraz eta latinez dago. Gehiena, eleiz errepertorioa da -parrokietako abesbatzak, liturgiarako musika-, baina musika klasikoa eta herri folkloreak be badau lekurik. Joan dan mendeko 60 eta 90 bitarteko hamarkadetan heldu zan musika hori parrokietara.
Prozesua
Sistema, azaltzeko erraza eta egiteko nekeza, hauxe da: binilo bakotxa alde bietatik -karatula eta atzealdea, non gai-zerrenda agertzen dan- eskaneatzen da. Irudi horreek hartu eta adimen artifizialak katalogo-fitxa osoa proposatzen dau. izenburua, interpreteak, diskoetxea, gaiak, materiak, musika-generoa…

Egitasmoa 2026ko uztailean jarri zan martxan, eta bistakoak dira lehenengo emaitza esanguratsuak: 58 binilo prozesatu da emaitza “oso positiboakaz”, Jaime Lopez Eguilaz liburutegiko zuzendariak azaldu dauanez.
Azkartasunaz gainera kalitate-kontrola da interesgarria. Erregistro bakar bat be ez da ontzat jotzen itsu-itsuan: fitxa bakotxa bere konplexutasunaren eta proposatutako informazinoak izan leiken babesaren arabera sailkatzen da. Gitxieneko fidadarritasunik ez daukien erregistroak berrikuspenerako markatzen dira automatikoki.
Geroko begirada
Liburutegiak argi dauka gauza bat: adimen artifizialak bidea aurreratzen dau, baina ez liburuzainaren erispiderik aldatzen. Irakurtzea, ordenatzea eta lehen deskribapena eskuz egiteko ordu asko behar da eta antzinako pieza apurkor honeek alperrik galdu be egin daitekez.

Baina ezinbesteko da hasierako proposamena berrikustea eta horretarako baliagarri da bere sakoneko balioa -balio liturgikoa, parrokiakoa izatea, beste inon ez dagoan eleiz katalogoaren berezitasuna- ezagutzen dauanaren erispidea.
Teknologiak lana azkartzea dakar eta osteko lanari esker, proposamena deskribapen fidagarri eta zentzuzko bihurtzen dau.
Jaime López de Eguilaz. eleizbarrutiko liburutegiko zuzendaria
Urrats txikia etorkizunari begira
Egitasmoaren hastapenak baino ez dira, baina etorkizunari begira egindako urratsa da. Denporaren buruan, erregistro honeek Espainiako Eleizaren Liburuzainen Alkartearen katalogoari erantsi gura jakoz, bilduma ikertzaileen eta gainerako eleiz liburutegien esku jarriz.
Musika honegaz abestu, ospatu eta errezatu ebenen oroimena jagotea be Eleizaren kultur ondasunak jagotea da.
Jaime Lopez de Eguilaz







