30-06-2024 Domingo, XIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Fede-zabalkunde eta Katekesia 5 2024ko auzolandegiak
14.05.2024

2024ko auzolandegiak

Bilboko Eleizbarrutiak, Fedearen Gizarte, Karidade eta Misino Alderdirako Eleizbarrutiko Batzordearen -Caritas, Euskalerriko Eskautak Bizkaia, Eleizbarrutietako Misinoak eta Fede-zabalkunde eta Katekesirako eta Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzak- bidez, gazteek hainbat lekutan egingo diran askotariko lan-kanpamentuetan parte hartzea sustatzen dau.

Jarduera honeen helburu nagusia, bizikidetza, tolerantzia, lankidetza-sena bultzatzea eta Jainkoa ahuleziazko egoeran dagozan pertsonengan aurkitzen laguntzea da. Inguru ezberdinetako kultura, historia eta ohiturak eskura jarteaz gainera, izadiagazko hartu-emona eragin gura dabe ingurumenari eta kirolari lotutako ekintzakaz.

Boluntarioek errealidadearen irakurketa sinisteduna egingo dabe lan-kanpamentu bakotxaren aurretik eta ostetik, eta egitasmoaren aurrean kokatzeko lagungarri izango dan aurretiko sentsibilizazino-saioan parte hartzea nahitaezkoa izango da.

Zalantzak argitzeko eta gehiago jakiteko, 747 40 73 34 telefonora deitu edo mezua idatzi camposdetrabajo@bizkeliza.org helbidera. Iragarriko deutsueguz deialdi bakotxerako datak eta izena emoteko epeak. ANIMATU ZAITEZ!

Honako honegaz batera, Karidadearen Alabek Gueñesen, Oblatek Alacanten eta Murtzian eta Aita Zuriek Almerian eskaintzen dabezan esperientzien barri bialduko deutsuegu