06-09-2025 Sábado, XXII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Kultura 5 35 kilometroko ibilbidea Zeanuriko 19 tenpluak bisitatzeko
05.09.2025

35 kilometroko ibilbidea Zeanuriko 19 tenpluak bisitatzeko

Bihar ospatuko da Zeanurin ermitaz ermita egiten dan ibilaldia. 1988an Joko Alai Kirol Alkartearen eskutik sortu zan eta harrezkero natura eta ibilaldi luzeak gogoko dabezanen urteroko ezinbesteko hitzordu bihurtu dan oinezko ibilbide honen hogeta hamaseigarren ekitaldia ospatuko da.

Zeanurin ermitaz ermita egingo dan XXXVI. ibilaldiak hasierako oinarriei eusten deutse: naturaz gozatu kirola egiten dan bitartean eta Gorbeia mendi-magalean finkatutako herriko ondare erlijioso aberatsa ezagutzera emon”.

Ermita bakarra ibilbidetik kanpo

Guztira, hogei ermita eta eleiza dagoz sakabanatuta Arratiako herri honetan zehar. Gorbeiako tontorretik hurran dagoan Igiriñaoko Edurretako Andra Mari ermita ibilbidetik kanpo geratzen da. 

Igiriñaoko Edurretako Andra Mari

Urteera, 7:30etan

Goizeko 7:30etan ekingo deutse ibilaldiari herriko plazan, udaletxearen parean. Hasteaz batera, partaideak San Antonio eta San Isidro ermiten ondotik igaroko dira. 35 kilometroko ibilbidea burutu daienak hemeretzi ermita edo eleizaren ingurutik igaroko dira.

Antolatzaileek beste ibilbide bi be prestatu dabez ibilbide osoa egin gura ez dabenentzat edo 35 kilometroko ibilaldia egiteko prestatu barik dagozanentzat. Hogeta hiru kilometro ditu batek eta hamahiru besteak. 

Zeanuriko ermiten kartela
Zeanuriko ibilaldia iragarteko kartela

Partaideek Zeanuriko ondare erlijiosoa ezagutzeko aukera izango dabe. Aldi berean, izadiak sasoi honetan eskaintzen dauan kolore-sinfoniaz gozatzeko aukera izango da. Gainera, ibilaldi hau egokia izan daiteke Zeanurin bertan hiru aste beranduago, hain zuzen be irailaren 27an, ospatuko dan “Gorbeia Suzien” mendi lasterketa prestatzeko.

Marcha por las ermitas de Zeanuri