Parrokiaren Urrezko Ezteguen ospakizuna, zapatu arratsaldez hasi zan. Orduan, umeak izan ziran protagonista makina bat jarduera egin zalako eurei zuzenduta: globoflexia, aurpegiak margotzea, animazinoak…
Domeka
Atzo -domeka- ospatu zan urteurreneko ekitaldi nagusia. Argazkien erakusketa ikusgai izan zan eleizako horman eta 12:00etan, urteurreneko Eukaristia ospatu eben. Josune Larrakoetxeak azaldu dauane, ohiko parrokoek emon eben alkar-meza eta, eurakaz batera, “gure alkartean arrastoa itzi dauan beste hainbatek”.
Bedeinkapenaren ostean, ekitaldia girotu eban musika-taldea egoan kanpoaldean. Parrokiako patioan egin zan paella erraldoia banatu eben bazkaltzeko. Oroitzapenak batera jarri ebezan, bingoa egin zan, txisteak kontatu, dantzaldiren bat edo beste,,,. “alkarteak merezi dauan primerako asteburua igaroz”.