30-04-2024 Martes, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 500 lagun inguruk parte hartzen dihardu Bizkaian sinodoaren inguruko azterraldian
01.03.2024

500 lagun inguruk parte hartzen dihardu Bizkaian sinodoaren inguruko azterraldian

Kerman Lopez Eleizbarrutiko bikario nagusiak Eleizbarrutiko gorabehern inguruan jardun dau Radio popular/Herri Irratian hilero izaten dauan hitzorduan. Kermanek gogoan izan eban joan dan otsailaren 17an hil zan On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratua. Sinodoaren inguruan, Eleizbarrutian egin dan azerraldia be aitatu eban, "537 lagunen parte hartu" dabela nabarmenduz. Beste gai batzuk be jorratu ditu, esate baterako "Bake Topaketaren" X. ekitaldia, "Jazotakoa jaso" lehiaketaren VII. ekitaldia eta martxoaren 8an, Indautxuko Karpeneko Ama parrokiako areto nagusian, Eleizbarrutiak 8 emakumeri egingo deutsen autorpena. Alkarrizketa osorik: hemen

 

 

Sinodoaren inguruko Eleizbarrutietako azterraldiari dagokionez, Gotzainen Sinodoko Batzorde Arrunteko kideek, langaia onartu eben abenduan, 2024ko urrian ospatuko dan Gotzainen Sinodoaren Ohiko XVI. Batzar Nagusiaren bigarren saioa ospatu aurretik lantzeko. 

Aitatutako langai hori oinarritzat hartuta, Sinodoa lekuan lekuko aldian sartu da. Bilboko Eleizbarrutian, Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluko kideen eta lehenengo azterraldian parte hartu ebenen artean egingo da azterraldia, baina gura daben guztiek parte hartu leikie. Galdera honi erantzun behar jako: “Ze eragin dau Sinodoak gure Eleizbarrutiaren eguneroko bizitzan?”.

Bikario nagusiak Radio Popular-Herri Irratian azaldu ebanez, galdera web orrialde honen bidez egin da gure Eleizbarrutian. 537 lagunek erantzun dabe, 330 emakumek eta 207 gizonek. “Bizkaiko Eleizak amaiera emon deutso banaka zein taldeka egin dan azterraldiari”.

Alkarrizketa osorik: hemen

El vicario general, Kerman López, repasa la actualidad diocesana en Radio Popular.