31-10-2025 Viernes, XXX semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak
 

Barriak

Etiquetado como: Bikaritza nagusia

01.03.2024

500 lagun inguruk parte hartzen dihardu Bizkaian sinodoaren inguruko azterraldian

Kerman Lopez Eleizbarrutiko bikario nagusiak Eleizbarrutiko gorabehern inguruan jardun dau Radio popular/Herri Irratian hilero izaten dauan hitzorduan. Kermanek gogoan izan eban joan dan otsailaren 17an hil zan On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratua. Sinodoaren inguruan, Eleizbarrutian egin dan azerraldia be aitatu eban, "537 lagunen parte hartu" dabela …

22.09.2023

Irailaren 30ean, Markinan ospatuko da 'Goazen!'

Irailaren 30ean, "Bagara. Comunidad acogedora e inclusiva", goiburuaren haritik ospatuko dau Bilboko Eleizbarrutiak Markinan "Goazen!" kurtso hasierako ekitaldia. Atzo amaitu zan izena emoteko epea eta 400 lagunetik gora joango da bertara.

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2164 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
31.10.2025

Migratzaileen lekukotasunak "Gizatasunezko liburutegietan"

Atzo -urriak 30, eguena-, "Gizatasunezko liburutegiak" ekimenaren hirugarren ekitaldia ospatu zan Deustuko Unibertsitatean, Migrazinoetarako Bilboko eleizbarrutiko Mahaiak, Deustuko Unibertsitatearen laguntzagaz sustatuta. Hainbat herrialdetako pertsonen eta unibertsitateko gradu desbardinetan ikasten diharduen gazteen arteko solasaldiak ospatu ziran, "hartu-emonerako, entzuteko eta alkarrengandik ikasteko eremua ahalbidetuz".

31.10.2025

Atzo, Bilbon, autorpenak eta urteurrena

Mariaren Leginoa mobimentuak 75 urte bete ditu Bilboko eleizbarrutian eta atzo ospatu eban urteurren hori Bilboko San Nikolas parrokian. Atzoko egunez, baita be, "Mufungaren Adiskideak" fundazinoak urteroko ekitaldia ospatu eban. Fundazinoak Kongoko Errepublika Demokratikoan garatzen diharduan egitasmoen barri emon eben Iñigo iriartek eta Jose Ignacio Iturmendik eta "Adiskide zintzoa" autorpena be banatu zan. 

31.10.2025

Gizakia Helbururen eguna bere 40. urteurrenean

Datorren domekaz, azaroak 2, eleizbarrutian gogoan izango dira mendekotasunen bat daben pertsonak, Proyecto Hombre Bizkaia-Fundación Gizakia dalakoaren alde egingo dan kanpainan. Ignacio Palacio zuzendariak aurkezpeneko gutunean azaldu dauanez, "aurtengo jardunaldia oso berezia da Proyecto Hombre Bizkaia erakundeak 40 urte bete ditualako. Lau hamarkada pertsonen alde konprometituta, entzute eraginkorra eta akonpainamendu sakona eskeiniz. Lau hamarkada zugaz bidelagun izanez, bizia sustatuz, etorkizuna eraikiz". 

30.10.2025

Eleizbarrutiak autorpena egingo deutse laikoen heziketan esku-hartu daben abadeei

Bilboko eleizbarrutiaren 75. urteurrena dala-eta, datorren barikuz, azaroak 7, omenaldia egingo jake heziketan jardun izan daben 75 urtetik gorako abadeei. Hain zuzen be, Bizkaiko Eleizan laikoen heziketan jardun izan dabenei autorpena egin gura jake. Deialdia irekia da, eta gura daben guztiek parte hartu leikie ospakizun berezi honetan.

30.10.2025

Zapatuz, Derioko kanposantuan, Meza gotzaina buru dala eta kontzertu lirikoa

Datorren zapatuz, azaroak 1, Domu Santu eguna ospatuko dogu. On Joseba Segura gotzaina buru izango da Derioko kanposantuko kaperan eguerdiko 12:00etan ospatuko dan Eukaristian. Urte honetan hildako guztien gomuta berezia egingo da. Egun horretan, 8:00etatik 18:00etara egongo da zabalik kanposantua eta autortzak egingo dira 11:15etan hasita.

29.10.2025

Kultura eta alkartasuna Bizkaiko Eleizaren egunean

Azaroaren 9an, Eleizbarrutiaren eguna ospatuko da. Egun horretan, Santiago katedralean ospatuko dan eleizkizunak amaiera emongo deutso Bilboko eleizbarrutiarentzat, bere sorreraren 75. urteurrena dala-eta, berezia izaten ari dan urteari. Egun horretan, gure historiagaitik esker ona adierazo eta Bizkaiko gizarteagazko konpromiso ebanjelizatzailea barrituko da. Egunotan, lurraldeko parrokiek argibideak jasoko dabez 2024ko pastoral eta ekonomia jarduerari buruz. Azken baten, egiazko eta ulertzeko moduko informazinoa eskainiko da lekuko Eleizaren bizitza eta egitekoaren inguruan, gardentasunez …

29.10.2025

"Pobretasuna eta honen eragileak" arratsaldeko "Bizkaia isilik" bilkuretan

Egunero, lagun askok migratu egin behar izaten dau bizimodu hobearen bila. Bide horretan, asko sufritzen dabe, besteak beste, jazarpena, engainua, deportazinoa..., asko eta asko itsasoan hilten da, eta bizirik irauten dabenek egundoko bakardadea jasaten dabe gure kaleetan, bizileku, lan eta adiskide barik. Horregaitik, hilaren azken eguaztenez, "Bizkaia isilik" bilkurak egiten dira etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabekeriak salatzeko. 

28.10.2025

Mufungaren adiskideak fundazinoak urteroko topaketa ospatuko dau

Datorren eguenez, urriak 30, "Mufungaren adiskideak" fundazinoaren ekitaldia izango da Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokiako lokaletan (Bengo Leku) ,Gaur egun Kongoko Errepublika Demokratikoan garatzen diharduen egitasmoen barri emoteaz gainera, aurtengo "Adiskide zintzoa" autorpena banatuko da. 

28.10.2025

Mariaren Leginoaren 75. urteurrena Bilbon

Mariaren Leginoaren (Senatus Bilbao) 75. urteurrena dala-eta, datorren eguenez, urriak 30, esker oneko Eukaristia ospatuko da Bilboko Bariko San Nikolas parrokian, 18:00etan. Oroitzapenezko ekitaldi honetan, Bilboko eleizbarrutiaren urte berean sortu zan mobimentu honen hirurogeta hamabost urteko ibilbidea gogoratzeko. 

27.10.2025

Lesmes Lopez abadea hil da, gizon lasai, zuhur eta adeitsua

Lesmes Lopez Palomero eleizbarrutiko abadea barikuz hil zan Bilbon, 94 urte ebazala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna gaur arratsaldez ospatuko da 19:00etan, Zorrotzako Domina Miraritsuaren Andra Mari parrokian. 

Emaitzak orrialdeka