03-05-2024 Felipe y Santiago, apóstoles
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Irailaren 30ean, Markinan ospatuko da ‘Goazen!’
22.09.2023

Irailaren 30ean, Markinan ospatuko da ‘Goazen!’

Irailaren 30ean, "Bagara. Comunidad acogedora e inclusiva", goiburuaren haritik ospatuko dau Bilboko Eleizbarrutiak Markinan "Goazen!" kurtso hasierako ekitaldia. Atzo amaitu zan izena emoteko epea eta 400 lagunetik gora joango da bertara.

Kerman Lopez bikario nagusiak honako honegaz batera argitaratu dan bideoan azaldu dauanez, kurtso honetan, “pausuak emon gura doguz alkarte abegitsu eta barneratzailea izateko”. Bere esanetan, Bizkaiko Eleiza alkarte asko eta anitzak dagoz: “ondo datorkigu geure txokotik atara, gainerako kristau alkarteagaz hartu-emona izan eta Bizkaiko Eleizaren ‘mila koloregaz’ alkar aberastea”.

https://www.youtube.com/watch?v=v1Z9fReTP78

Harrera-lekua hobeto ezagutzeko prestatu diran hiru ibilbideetako bat egiteko aukera izango da.

  1. ibilbidea: Pilotaren unibertsitatea eta karmeldarren eleiza

2. ibilbidea: Xemeingo Andra Mariaren Jasokundea eleiza

3. ibilbidea: Arretxinagako ermita

Gehiago jakiteko: hemen

Gehiago jakiteko eta aurreko kurtsoetako lagungarriak eskuratzeko: hemen

Alkarteetan

‘Goazen!’ jardueraren biharamunean -urriak 1, domeka-, alkartez alkarte emongo jako hasiera kurtsoari eta, gainera, Caritas Bizkaiaren eta parrokien aldeko kanpaina ospatuko da. Aurreko asteburuan, datorren domekaz -irailak 24-, Eleizbarrutiko egutegiko lehenengo jardunaldia ospatuko da. Etorkin eta Errefuxiatuaren Munduko Eguna.