04-02-2026 Miércoles, IV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Kultura 5 Oles ta oles, kalerik kale
04.02.2026

Oles ta oles, kalerik kale

Bihar -otsailak 5, eguena- Agata Donearen eguna ospatuko dogu eta, ohikoa danez, gaur, jai-bezperan, abesbatzak kalez kale ibiliko dira inguruko hainbat herritan santaren omenez koplak kantatzen. no, en honor de la santa. Arratiako abesbatzak be zintzo beteko dau bere hitzordua: Bilboko kaleak zeharkatuko ditu eta, esate baterako, Begoñako basilikan abestuko dau 11:00etako mezaren ostean. Gainera, bihar, Kastrexanako Agata Donea ermitan, lau Eukaristia ospatuko dira, 10:00, 11:00, 12:00 eta 13:00ean. Datorren domekaz, otsailak 8, jaia errepikatuko da eta 11:00etan eta 12:00etan ospatuko dira mezak ermitan. 

Alkarren Barri, aldizkarian egun honi lotutako bitxikieria batzuk batzen dira. Eleiz Artxiboan kantetan urtetearen inguruko agiri historiko batzuk azaltzen dira.

Por ejemplo, hace algunas décadas, se acostumbraba eta “voltear las campanas” de víspera. Una tradición que aún se mantiene en algunas iglesias como en Lekeitio o Durango.

XVIII. mendetik aurrera, mutiko aldrek urtetan eben kalerik kale kantetan eta janaria eskatzen eben etxeetan. “Ondoren, afaria edo meriendea egiten eben“. 

Emakumeak kantari

Emakumeak abesbatzetara sartzeak “tirabirak” eragin ebazan, 1948an Foruko erretorearen eta frantziskotarren ordenako probintzialaren artean Artxiboan gordetako gutunean irakur daitekenez. “Neskak ez dira inoiz atara orain arte, eta bakotxa pentsetako libre da, baina nik uste dot ez dala gomendagarria ateratea”.

AHEB-BEHA 7657-109-00
https://issuu.com/barriatv/docs/alkarren_barri_318_otsaila_febrero_/22

Doneari eskainitako eleizak

Bilboko gure eleizbarrutian, oso gurtua da, bere ospakizunaren bezperan koplak kantetako tradizino luzeagaitik.

Ez dira asko Bizkaian bere izenari eskainitako tenpluak, Barakaldoko Kastrexana auzoko parrokia baten titularra baino ez da.

Ermiten artean, Lartuendon (Gordexola), Ipiñaburun (Zeanuri), Bizkarregin (Dima), Lejarzan (Izurtza) eta Natxituan (Ea) martiri siziliarrari eskainitakoak bakarrik manteniduten dira zutunik. Desagertuta dagoz Karrantzan, Sopuertan edo Abadiñon egon ziranak.

Agata Donea ermitari buruz gehiago jakiteko, Eleiz Museora jo: hemen.

Arratiako korua

Arratiako abesbatza 7: 30ean urtengo da Igorretik eta Areatzako parrokian 7: 45ean ospatuko dan mezan abestu ondoren, haranean zehar ibiltaldia egingo dau. Kantariak 11:30ean iritsiko dira Begoñako basilikara eta 12:00etan San Antonera. 19:30ean kantauko dabe katedralean.

Cantando a Santa Águeda.