Goiburu horren haritik ospatu dira azaroaren 26 eta 27an, Ávilan, Lan Pastoraltzaren XXVIII. Jardunaldi Orokorrak.
Hausnarketa, bizikidetza, ospakizun eta salaketazko giroan, ehun lagun inguruk parte hartu izan dau, hain zuzen be, 30 Eleizbarrutitako ordezkariak, pastoraltza honen arduradunak eta kristau langileen mobimentuetako militanteak.
Ekitaldiari hasiera emoteko otoitzaldia egin zan eta, ondoren, Mons. Abilio Martinez Varea Osma-Soriako gotzain eta Lan Pastoraltzarako Espainiako Gotzainen Batzarreko Saileko arduradunak bertaratutakoak agurtu ebazan, besteak beste, esanez: “biziki kezkatzen gaitu laneko osasun eta segurtasunik ezak egunero eragiten dauan egundoko eta bidegabeko minak”.
2021ean, miloe bat istripu baino gehiago gertatu zan lanean eta istripuok 741 heriotza eragin dabez. Geure egiten dogu Frantzisko Aita Santuak hamaika aldiz agertutako ardura: “Iaz istripu asko, larregi izan zan lanean. Ez dira zenbakiak, pertsonak dira. (…) Zoritxarrez, lantokiko segurtasuna kostutzat hartzen da, okerreko ustea hartzen da abiapuntutzat. (…) Pertsonak dira benetako aberastasuna: pertsona barik ez dago lan-alkarterik, ez dago enpresarik, ez dago ekonomiarik. (…) Segurtasunaz lan egiteak bakotxak bere onena eguneroko ogia irabaziz adierazotea dakar”. Geure egin gura dogu bere deia: “Zenbat eta gehiago zaindu laneko segurtasuna, orduan eta seguruagoa izango da sortutako lanen kalidade eta edertasuna areagotzea”.
Irakurtzen jarraitzeko klika hemen