Azaldu dabenez, “gure gizartean Adimen Artifiziala (AA) ezartzeak dakarzan erronka nagusiak aztertzea” da mintegiaren helburua.
Saioa, Barria eraikineko lokaletan (Plaza Barria, 4) izango da bihar -azaroak 8, eguaztena-, 19:00etan.
Barandiaran Kristau Alkartea profesional katolikoen nazinoarteko mobimentuaren Bizkaiko taldea da eta MIIC-Pax Romana Euskadiren barruan dago.
AA Eleizbarrutian
Bilboko Eleizbarrutiak joan dan maiatzean antolatu eban AAri buruzko jardunaldia. Hain zuzen be, Aita Santuak Bakearen Munduko Egunerako (2024ko urtarrilak 1) mezua gai horren ingurukoa da: ‘Adimen Artifiziala eta Bakea”.
Adimen Artifiziala gaurkotasunez betetako gaia da eta Bilboko Eleizbarrutian be biztu dau jakin-mina. Joan dan maiatzean, Kultur Erakundeen Mahaiak antolatuta, alkarrizketa irekia antolatu zan. Partaide izan ziran, Jose Antonio Lozano (Konputazinoaren Zientzietan eta Adimen Artifizialean katedraduna UPV-EHUn eta Matematika Aplikatuen Ikerketarako Zentroko Zuzendari Zientifikoa), Xabi Uribe-Etxebarria (CEO eta @xherpa-ai dalakoaren sortzailea), Daniel Innerarity (Florenciako Europako Institutu Unibertsitarioko Adimen Artifiziala eta Demokrazia Katedraren titularra), Leticia Soberon (Komunikazinorako Vatikanoko Dikasterioko kidea) eta Josep Lluis Mico (Blanquernako Ramon Llull Komunikazino-fakultateko Dekanoa). Ekitaldia osorik: hemen