16-10-2025 Jueves, XXVIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Alkartasunezko misino-ibilaldia Torre Urizarren
16.10.2025

Alkartasunezko misino-ibilaldia Torre Urizarren

Aurreko egunetan iragarri dogunez, datorren domekaz, urriak 19, DOMUND misinoen eguna ospatuko da. Hamaika jarduera prestatu da egun hori dala-eta, esate baterako ekitaldiak ikastetxeetan DOMUND egunaren aurretik eta mahai-ingurua joan dan eguenez, urriak 9, BIlbon. Eta domekan bertan, Torreurizar Pastoral Barrutiko (PB) umeen katekesiak antolatutako alkartasunezko ibilaldiaren 5. ekitaldia. 

Gura dauanak bat egin leike ekimenagaz alkartasunezko dortsala eskuratu eta konpromisoa, alaitasuna eta alkartzea nabarmenduko diran ekitaldian parte hartuz; egunari amaiera emoteko Eukaristia ospatuko da.

Banatu eta lagundu goiburuaren haritik, auzotar eta sendiek auzoak zeharkatuko dabez “parrokiak eta bihotzak batuz misinoen alde”.

Torre Urizarreko umeen katekesitik dei egiten dabe DOMUND egunez parte-hartze eraginkorra izatera, euro biren truke dortsala eskuratuz eta auzoan, kalez kale egingo dan ibilaldian parte hartuz.

Hiru kilometroko ibilaldia egingo dabe Pastoral Barrutiko parrokiak lotuz. Goizeko 11:00etan abiatuko dira Miribillan eta amaiera San Adrian parrokian izango da 12:45 inguruan, bertan ospatuko dabelarik domekako Eukaristia. Bidean, Maitasun Errukitsua ikastetxea zeharkatuko dabe eta geldialdiren bat edo beste egin. 

Hasiera: 10:30etan, Miribillako eleizako atean.
Dohaintzak: DORTSAL 1, 2€, 3 DORTSAL (FAMILIA), 5€.
Izena emotea: sakristian, parrokiako bulegoan eta katekesian.

Imagen de las eprsonas participantes en la marcha misionera de Torre Urizar