23-06-2024 Domingo, XII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Asteburuan, Mendekoste, Pastoral Barruti barria Santurtzin eta beste hainbat jarduera
20.05.2024

Asteburuan, Mendekoste, Pastoral Barruti barria Santurtzin eta beste hainbat jarduera

Santurtziko Gorka Deuna parrokian ospatu zan, zapatuz,  Santurtzi Pastoral Barruti (PB) barriaren sorrerako eleizkizuna. Hona hemen asteburuan Eleizbarrutian izan dan jarduera honen eta beste batzuen laburpena.

Santurtzi PB barria

Kerman Lopez bikario nagusia buru zala eratu zan Santurtzi PB barria. Eukaristiaren aurretik hainbat jarduera izan zan eta hainbat erakusmahai jarri eben: Bidezko merkataritzarena (Kidenda), Eleizbarrutietako Misinoena, Caritas Bizkaia erakundearena, Osasun Pastoraltzarena eta Patronato Santa Eulalia EBIko ikastetxearena, besteak beste.

Argazkiak:

https://www.flickr.com/photos/140410406@N06/albums/72177720317088593

Aldi baten edo bestean, Santurtzin egon izan diran abadeek parte hartu eben Eukaristian, besteak beste, Txomin Perales, Jose Antonio Diaz edo Trinitario Alvarezek.

Amaitu aurretik, PB barriaren sorrerarako Agindua irakurri zan eta ondoren hamaiketakoa egin eben.

Santurtzi PB
Santurtzi PB
Santurtzi PB
Santurtzi PB
Santurtzi PB
Santurtzi PB
Eleizaren kanpoaldean jarri ebezan erakusmahaietako bat.
Santurtzi PB
Santurtzi PB
Santurtzi PB
Santurtzi PB

Mendekoste

Mendekoste ospatzen zala-eta, Bake eta Adiskidetzerako Batzordeak Bakearen aldeko keinua proposatu eban, alkarte bakotxak bere jardueren artean txertati eian. Hain zuzen be, hauxe zan proposamena: eleizatik isilik urten eta bakearen alde otoitz egin, eta “BAKEA eskatu Ekialde Ertaineko, Gazako, Ukrainakok, Siriako, Sudaneko, Yemeneko eta munduko beste hainbat herrialdetako pertsonentzat”.

Bilboko San Fernando parrokian

Otoitzaldia Bilboko San Fernando eleizan, Corpus Christi eta San Fernando parrokietako gazteen parte hartzeagaz. 

Mendekoste san Fernando
Mendekoste san Fernando
Mendekoste san Fernando

Kortezubin

Zapatuz, Gernikaldea Pastoral Barrutiak bere 12. urteurrena ospatu eban Kortezubin. Eukaristian, laikotzaren bialketa barritu zan eta meza amaitzeaz batera, makina bat lagun batu zan herriko plazan gerraren aurka otoitz egiteko.

Mendekoste Gernikaldea
Mendekoste Gernikaldea

Erandioko San Agustin eta San Lorenzon

Mendekoste. Erandioko San Lorenzo eta San Agustin.

Mendekoste eta Erandioko San Agustin eta San Lorenzo Pastoral Barrutiko (PB) batzarra. Zapatuz izan zan: “Ametsak bat eginda asmatzen dira”. Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoa nork bere egin eta garatzeko irakurketatik kurtsoa aztertu eben “etorkizunari itxaropenez begiratuz”.

Goizez Lehenengo Jaunartzeak ospatu ebezan eta “1*1=1 dala gogoratu genduan. Bai, beste batzukaz batera, bat gehi bat: holan egiten dogu alkartea San Lorentzon, San Agustinen, bikaritzan, Eleizbarrutian… Eleiza gara. Anitza, askotarikoa… Urritzen doan alkartea, baina alkarte esanguratsua, partaide udalaren kulturarteko topaketan eta gerren aurkako keinuetan”.

Mendekoste. Erandioko San Lorenzo eta San Agustin.

Atzo -domeka- 24 lagunek gaixoen oliaduraren sakramentua hartu eben

Mendekoste. Erandioko San Lorenzo eta San Agustin.
Mendekoste. Erandioko San Lorenzo eta San Agustin.

Portugaleteko San Inazio parrokian

Mendekoste Portugalete

“Hauxe da zure Eleiza, Jauna, zure Eleiza Portugaleten. Eremu txiki honetan zure Barri Ona iragarri gura daben gizon eta emakumeez osotutako alkartea. Alkarte txikia, makala, urritzen doana…, alkarte apur bat tristetxoagoa, zure Espiritua eta itxaropena ezinbesteko dituana, Jauna!”.

Mendekoste Portugalete
Mendekoste Portugalete

Ermuan

Mendekoste Ermua

Alde Zaharra PBan (San Anton)

Mendekoste Alde Zaharra

Igorren

Mendekoste Igorre
Mendekoste Igorre

Begoñako Andra Mari Mendekosteko soingainekoagaz

Begoñako Andra Mari Mendekoste
Begoñako Andra Mari Mendekoste
Begoñako Andra Mari Mendekoste

Hainbat heldu eta gaztek kristau sarbideko sakramentuak hartu dabez

Zapatuz, Boluetako Santa Ana parrokian, On Joseba Segura gotzaina buru zala.

Kristau sarbidea Bolueta
Kristau sarbidea Bolueta

Jesusen Bihotzeko Santa Maria Josefaren Eguna

Pertsona gaixo, edadetu eta behartsuen zaintzan jarduten daben Jesusen Mirabeek Jesusen Bihotzeko Santa Maria Josefa euren fundatzailearen eguna ospatu eben atzo. Fernando Marcos III-VII bikaritzetako lurralde bikarioa izan zan buru ospakizunean eta alkarteari arreta eskaintzen deutsen klaretarrek alkar-meza emon eben.

Jesusen Mirabeak
Jesusen Mirabeak
Jesusen Mirabeak
Jesusen Mirabeak