Kabiezeseko San Pedro eleizako San Isidro Laborariaren eskulturaren zaharbarritzea
Atzo -domeka-, Santurtziko Kabiezes auzoko San Pedro parrokian ospatu zan 11:00etako eukaristian San Isidro Laborariaren (idiakaz eta aingeruagaz) eta Ama Birjinaren eslulturak aurkeztu ziran barriro, zaharbarritu ondoren.
Jesus Mari Fernandez eta Loreto Kabiezeseko San Pedro parrokiako eleiztarrak arduratu dira eskulturen zaharbarritzeaz, guztiz hondatuta eta pipiak janda egozan eta. Eroapen eta zehaztasun handiz jardun dabe, “xiringaz baliatuz zulo guztiak estaltzeko”. Margoaz gainera, aingeruari atzamar bi ipini deutsiez.
Heziketa Berrizen
Zapatuz emon eutsen hasiera Berrizen Jesusi buruzko heziketa sailari, Estrella Moreno Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko zuzendariaren gidaritzapean, Oiz-Anboto Pastoral Barrutiko (PB) gazte arloko eragileei zuzenduta.
Jaiotzen lehiaketa Gernikan
Mikel eta Asier Omaetxebarria Mograko katekesiko taldekoak eta Paule eta Ander Ortiz Koskonaga Asti Taldea aisialdiko taldeko kideak izan dira Gernikako jaiotzen argazki-lehiaketaren aurtengo irabazleak. Atzo -domeka- banatu ziran sariak. Gehiago jakiteko: hemen
Ume Misiolariak
Atzo ospatu zan Ume Misiolariak kanpainaren haritik, Bizkaia Irratian alkarrizketa egin eutsen joan dan uztailean Filipinetara misiolari joan zan Jaione Lopez gazteari. Alkarrizketa: hemen.